Babes Hesia argazkitan

La Barrera de Protección en imágenes

Advertisements

Osasuna bermatzeko eskaera eta adostasuna lortzeko deia egin du GuraSOSek

Milaka familiek eta herritarrek hartu dute parte gaur Donostian GURASOS taldeak deituta osatu den “Haurren babeserako Familia eta Gizarte hesian”. Antiguoko tuneletik, Kontxako pasealekuan barrena, Alderdi Ederrera bitartean, beltzez eta txuriz jantzita joan dira familiak bata bestearen atzetik, desfile moduan. Osasuna bermatuta ez dagoelako, prebentzio eta babes printzipioak aplikatu eta erraustegiaren proiektua alde batera uzteko eta hondakinen gaiari adostutako irteera emateko eskatu dute. Era berean, arduradun politikoei akordioa eta adostasuna bilatuko duen topagunea ahalbidetzeko eskatzen diete, osasuna eta herritar guziak ardatz izango dituena, bestelako interesak alde batera utzita.

Bideo honetan ikusi dezakezue amaierako ekitaldia (Noaua! aldizkariaren irudiak).

GURASOS taldeak, Donostian egitekoak diren erraustegiak beraien seme-alabengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak, antolatu du ekimen hau. Euren seme-alaben osasuna babesteko irten dira kalera. Eta babes hesi honi bere atxikimendua eman diote gizarteko hainbat aurpegi ezagunek, besteak beste: Realeko jokalari Imanol Agirretxek, Iraia Iparragirre futbol jokaraiak, Jose Luis Korta arraunlariak, Olatz Beobide aktoreak, Mariano Ferrer kazetariak, Danele Sarriugarte idazleak, Diego Vasallo Duncan Dhu taldeko kide ohiak… (ikusi atxikimenduen zerrenda osoa).

Ekitaldi irudimentsu eta desberdin honetan, nagusiak beltzez jantzita parte hartu dute hesian, eta haur txikienak, berriz, txuriz. Donostiarentzat hain urte berezia den honetan, gainera, GURASOSen manifestua bost hizkuntzatan entzun ahal izan da (euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez eta italieraz).

20160619 1400 gurasos

Gaur egun instalazio mota horien kaltegabetasunaren bermerik ez dagoenez, erraustegiaren proiektu hau alde batera uzteko eskatzen dute. Ez dute beraien seme-alaben osasunaren aurkako inolako arriskurik onartzen.

Gaurko hesiarekin, agintariei mezu argia bidali diete Donostian bildutako familia eta herritarrek: interes ekonomiko eta politikoen gainetik gure seme-alaben osasuna lehenestea nahi dugu, eta kezka horrek bildu gaitu PENTSAMENDU eta SENTSIBILITATE DESBERDINEKO guraso eta familiak. Haur eta gazteen osasuna kalteberena da mota honetako instalazioek isurtzen dituzten substantzia toxikoen kutsaduraren aurrean. Gure haur eta gazteak babestu nahi ditugu, osasunaren gainetik ez dagoelako ezer. Horregatik, kasu honetan prebentzio eta babes printzipioak aplikatzea eskatzen dugu eta ondorioz, erraustegiaren proiektua alde batera uztea”.

Erraustegiaren eragin-eremuaren baitan (ingurugiro baimenak zehaztu duen 30 kilometroko diametroak) 201 ikastetxe daude, eta bertan 69.119 ikaslek ikasten dute. Horietaz gain, beste 10.000 unibertsitario ere aurkitzen dira bertan. IKUSI MAPA.

Gaia despolitizatu, gizarteratu eta berbideratu behar da

Gaurko hesiarekin, GuraSOSek gaia bideratzeko proposamena ere luzatu du: gaia despolitizatu, gizarteratu, birbideratu, eta guztiok batera osasunaren alde adostea. Foru ordezkariei baretze bide bat ireki dezaten eskatzen diote, eta indar politikoei gai honekiko despolitizazio, gizarteratze eta birbideratze prozesuan lagundu dezaten eskatzen diete. Izan ere, gai honi dagokion egungo liskar agertokia eutsiezina dela uste dute.

Gai hau bideratzeko, GuraSOSek PROPOSAMEN bat helarazi nahi dio gizarteari, bere manifestuan agertzen den bezala:
1. Gure haurrak eta gaztetxoak babestea.
2. Gaia despolitizatzea.
3. Eztabaida gizarteari bueltatzea.
4. Informazioa zabaltzea. Osasunari dagokion edozein gaietan bezala, gure haurren osasunerako kaltegarri izan daitekeen edozein ekimena onesteko, aurretik informazio nahikoa jaso behar dugu.
5. Liskar errealitate batetik, adostasun eta kontsentsu errealitate batera pasa nahi dugu, non bermatuko den osasuna arriskuan jarriko ez dela.

_XT10568

Horregatik, manifestuan esaten den bezala: “OSASUNA GUZTIZ BERMATUTA EZ DAGOELAKO, ETA PREBENTZIO ETA BABES PRINTZIPIOETAN OINARRITUZ, ERRAUSTEGIAREN ASMOA ALDE BATERA UZTEA ESKATZEN DUGU”.

Foru ordezkariei baretze bide bat ireki dezan eskatzen diete; obren lizitazio prozesua gelditzearekin hasi dadila eta informazio eta deliberamenduzko bide bat irekitzearekin jarraitu dezala, gai honen gainean akordio batera iristeko asmoz.

Indar politikoei gai honekiko despolitizazio, gizarteratze eta birbideratze prozesuan lagundu dezaten eskatzen diete.

Akordioa eta adostasuna bilatuko duen topagunea ahalbidetzeko eskatzen diete familiek, OSASUNA eta herritar guziak ardatz izango dituena, bestelako interesak alde batera utzita. Eseri, iritziak eman, informazioa kontrastatu, eztabaidatu… dezatela. Beranduegi izan baino lehen, birplanteatu dezatela euren erabakia prebentzio eta babes printzipioan oinarrituz.

Ekimen juridikoa martxan

GuraSOSek abian jarritako beste ekimen bat juridikoa da. Erraustegiari buruzko benetako parte-hartze prozesua irekitzeko asmoz ekimen juridiko bat jarriko baitu martxan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegiaren inguruko parte-hartze prozesu bat jarri du abian, baina bertan ez da eztabaidatuko erraustegia eraikitzea edo ez. Erabaki hori kanpoan uzten duen parte-hartze prozesuak EZ DIO ERANTZUTEN GIPUZKOAKO GIZARTEA ESKATZEN ARI DENARI eta gizarteak ez daki beragan eragina duten erabaki publikoetan parte-hartzeko eskubidea duela.

INFORMAZIOA, KONTRASTEA, EZTABAIDA eta ELKARRIZKETA nahi dutelako, gai honi lotutako aukera legala aktibatu dute.

_XT10533

Babes Hesiaren amaierako mezua

Hauxe da ekitaldiaren amaieran irakurri duten testua, gurasoek, bere haurrari:

“Gogoratzen al zara orain dela hilabete, Errealak entrenatzen duen futbol zelaiaren ondoan erraustegia eraiki nahi zutenaz hitz egiten aritu ginela? Eta nik, neure hitza eman nizun zure osasuna babesteko neure esku zegoen guztia egingo nuela. ¿Te acuerdas cómo te dije que me juntaría con más padres y madres, abuelos y abuelas, y demás familiares para que todos juntos trabajáramos para que desapareciera el riesgo de la incineradora? Gogoratzen al zara?
(Bai)
Ohartu zara, noski, hilabete honetan lan asko egin dugula! Zurekin denbora gutxiago egon bainaiz. Zertan aritu garen? Galdera polita. Ea nola laburbiltzen dizudan. Bada, lehenik eta behin, ikusi duzun bezala, manifestu bat grabatu genuen. Zein polita ateratzen zinen, e? Manifestu hori bost hizkuntzan egin da. Ba al zenekin? Euskarazkoa jada 10.000 pertsona baino gehiagok ikusi dute. Eta manifestua horren aldeko 11.000 sinadura ere jaso ditugu hilabete honetan. Eta horretan jarraituko dugu aurrerantzean ere!

¡Y cómo no! También estamos en internet, tenemos una pagina web muy chula, http://www.gurasos.org. En mayo, aquel sábado que estuviste con los abuelos, organizamos una jornada de ciencia y debate en Orona Ideo. Y allí conocimos a Fernando Palacios, un científico del CSIC, que es como un club de sabios, y éste nos advirtió que hay razones fundadas para pensar que la incineradora es perjudicial para la salud, sobre todo para los niños y niñas. Zoritxarrez, ordea, Oronan hutsune nabarmen bat izan genuen: pena handia eman zigun bertako osasungintzako adituek edo jakitunek eta epidemiologoek gure artean egon nahi ez izanak.
Egin dugun lanak eman du bere fruitua. Begira dagoeneko zenbat pertsona elkartu garen! Mira ahí están el abuelo, la abuela, el tío, la tía, nuestros amigos…. Zu bezala beste 69.000 haur inguru izan daitezke erraustegiaren eragina jasoko dutenak. Eta hemen gauden guztiok, eragin eremuan bizi garenok zein urrutiagoko gipuzkoarrok, denok, lan egingo dugu zuen osasuna babesteko.
Además, ¿sabes, quiénes nos van a ayudar? (Ez)
Hainbeste miresten dituzun Agirretxe futbol jokalariak eta Haimar Zubeldia txirrindulariak, el remero favorito de tu abuelo, Jose Luis Korta, zure amatxoren pilotaririk gustukoen Aimar Olaizolak, el músico que le gusta a tu hermano, Diego Vasallo de Duncan Dhu, amonak irratiz entzuten duen eguraldi esatariak, Pello Zabala Arantzazuko fraileak, Zumeta, el pintor del que tanto habla nuestro vecino…
Zuk ezagutzen dituzun tximiniak, aitona eta amonaren etxekoak bezalakoak, egurra sartuz, sua piztu eta ke gris hori botatzen duten tximiniak dira. Baina eraiki nahi duten erraustegi edo tximiniak labe ezberdina du; denetarik erreko da bertan, tartean, plastikoak, pinturak, eta horrelakoak. Eta hortik aterako den kea osasunarentzat kaltegarri izan daitekeela diote adituek. Horrek kezkatzen gaitu. Y si quieres que te diga la verdad, lo que me ha sorprendido positivamente es ver aquí, a nuestros vecinos de enfrente o a los abuelos de tu compañero de clase, que nunca participan en actos públicos. Y es que cada vez es mayor el número de personas preocupadas por las consecuencias que este tipo de chiminea puede acarrear en nuestra salud y entorno. Pero también, hay personas que no están preocupadas como nosotros y nosotras, y habrá quien no ha podido venir y que bueno, quien piense diferente.
Konturatuko zinen heldu guztiok beltzez jantzita gatozela; kezkatuta gaudelako da, osasuna arriskuan ikusten dugulako, gatazka eta liskar egoera bizi dugulako, eta horrek beltzez janztera eramaten gaitu. Pero a vosotros los niños, os hemos vestido de blanco, porque sois nuestro futuro, representáis la esperanza y la inocencia, y por vosotros vamos a tratar, por todos los medios, de pasar de un situación de confrontación y conflicto a otra de acuerdo y consenso en el tema de los residuos.
Amatxok eta aitatxok ere askotan desberdin pentsatzen dugu, askotan haserretzen gara. Bai, egia da, baina sukaldeko mahaian esertzen gara hitz egiteko, eta hitz eginez gauzak konpontzen ditugu. Sí, aunque muchas veces pensemos diferente, siempre, aunque a veces nos cueste un poquito, nos ponemos de acuerdo.
Horregatik, politikariei, sí, ya sabes quiénes son los políticos, telebistaz ikusten ditugu, gure botoari esker agintean daudenak dira eta beraien ardura da gure ongizatea zaintzea. A todos ellos les vamos a pedir:
1. Informazio zuzena emateko.
2. Que socialicen el debate.
3. Akordio eta adostasuna bilatuko duen topagunea ahalbidetzeko, OSASUNA eta herritar guziak ardatz izango dituena, bestelako interesak alde batera utzita. Que se sienten, opinen, contransten la información, debatan…
4. Antes de que sea demasiado tarde, replanteen su decisión, basándose en los principios de protección y prevención.
¿Bueno, qué, ahora me crees? Denon artean lortuko dugu! Zailena egina dugu jada. Badakizu zure ama nolakoa den, erre ke erre, ez du eta ez dugu etsiko nahi eta behar dugun informazioa eta eztabaida lasaia eta sakona egon arte. Ziur gaudelako INFORMAZIO OSOA jasotzen dugunean, INORK ez duela nahiko zuek arriskuan jartzerik.
¿Incineradora?¡ Va a ser que no! Gure haurren osasuna arriskuan jarri? Inola ere ez!
(Haurrak bukaeran: Eskerrik asko, aitona, amona, osaba, izeba, aitatxo, amatxo eta hemen zaudeten guztioi. Asko maite zaituztet)”.

GURASOS pide que se garantice la salud y hace un llamamiento para lograr un acuerdo consensuado

Miles de familias y ciudadanos han construido la “Barrera Familiar y Social de Protección Infantil” hoy en San Sebastián, organizado por GURASOS. Los participantes vestidos de negro y blanco, han desfilado desde el túnel del Antiguo hasta Alderdi Eder, pasando por el paseo de la Concha. Como hoy por hoy la salud no está garantizada, GURASOS pide que se desista del proyecto de incineradora basándose en los principios de prevención y protección. Por otro lado, hace un llamamiento a los políticos para que posibiliten un escenario para el acuerdo y el consenso, donde la salud y los ciudadanos sean el eje central, dejando a un lado otros intereses.

La convocatoria de GuraSOS, el grupo de padres y madres preocupados por la influencia en la salud que pueda tener la incineradora que quieren construir San Sebastián, ha contado con el apoyo de muchas caras conocidas de la sociedad vasca; entre otros, el futbolista de la Real Sociedad Imanol Agirretxe, la futbolista Iraia Iparragirre, el remero Jose Luis Korta, la actriz Olatz Beobide, el periodista Mariano Ferrer, la escritora Danele Sarriugarte, el ex componente de Duncan Dhu Diego Vasallo… (para ver todas las adhesiones AQUÍ).

En un acto diferente e imaginativo, los adultos han participado vestidos de negro y los niños más pequeños, de blanco. Los organizadores han querido hacer un guiño a la capitalidad europea, y se ha podido escuchar el manifiesto de GURASOS en cinco idiomas: euskara, castellano, francés, inglés e italiano.

20160619 1400 gurasos

Todos y todas han salido a la calle con el fin de mandar un mensaje claro a las autoridades: “No aceptamos el menor riesgo para la salud de nuestros hijos. NADA, no hay ningún interés superior al derecho de los niños y la sociedad a la salud y a la vida. Y eso es lo que nos une a los padres, madres y familias de DIFERENTES SENSIBILIDADES en GURASOS. La existencia del más mínimo riesgo debe llevarnos a aplicar el principio de responsabilidad y precaución. Por ello pedimos que se desista del proyecto de instalar la incineradora ya que hoy por hoy no existe garantía suficiente de la inocuidad de este tipo de instalaciones”.

En la zona de afección directa del proyecto (un diámetro de 30km establecido por la propia autorización ambiental) hay más de 200 centros educativos donde estudian 69.119 niñas y niños. No están computados los más de 10.000 jóvenes universitarios que estudian en esa misma zona. VER MAPA.

Hay que despolitizar, socializar, reconducir y acordar juntos por la salud
Sin ningún interés político o económico, lo que une a los miembros de GURASOS (por encima de todas las diferencias), es el deseo de proteger la salud de sus jóvenes, niños y niñas.

Por ello, esta es la propuesta que GURASOS hace a la sociedad para desbloquear esta situación: DESPOLITIZAR, SOCIALIZAR, RECONDUCIR, ACORDAR JUNTOS POR LA SALUD. Instan a los representantes forales a que abran un camino de distensión e instan a las fuerzas políticas a ayudar al proceso de despolitización, socialización y reconducción del conflicto.

GuraSOS ha hecho público un manifiesto en el que se recoge su propuesta para desbloquear esta situación: DESPOLITIZAR, SOCIALIZAR, RECONDUCIR, ACORDAR JUNTOS POR LA SALUD.

1. Proteger a nuestros niños y jóvenes.
2. Despolitizar este tema.
3. Devolverle a la sociedad el debate que le pertenece.
4. Divulgar información. Como en todos los temas que a la salud se refiere, para aceptar cualquier intervención que pueda ser perjudicial para la salud de nuestros hijos y jóvenes, es necesario contar previamente con información suficiente (consentimiento informado).
5. Pasar de un escenario de crispación, a un escenario de consenso y acuerdo para solucionar de esta manera el problema de los residuos sin poner en riesgo la salud y el medio ambiente, sin vencedores ni vencidos, donde Gipuzkoa y su sociedad salga ganadora.

_XT10568

Instamos a los representantes forales a que abran un camino de distensión que empiece por paralizar el proceso de licitación de las obras de la incineradora y la apertura de un proceso de deliberación e información previo a cualquier acuerdo al respecto.

Instamos a las fuerzas políticas a que en el mismo sentido ayuden al proceso de despolitización, socialización y reconducción del conflicto.

Las familias piden a los políticos que posibiliten un escenario para el acuerdo y el consenso, donde la salud y los ciudadanos y ciudadanas sean el eje dejando a un lado otros intereses. Que se sienten, opinen, contrasten la información, debatan… Antes de que sea demasiado tarde, replanteen su decisión, basándose en los principios de protección y prevención.

Una iniciativa jurídica en marcha

GuraSOS va a poner en marcha la iniciativa jurídica que posibilita la extensión del proceso participativo a la decisión misma de hacer o no la incineradora.

La Diputación ha anunciado recientemente la puesta en marcha de un proceso participativo previo a la aprobación del próximo Plan Integral de Gestión de Residuos, pero sin incluir en tal proceso el debate o participación sobre la decisión de construir la incineradora.

GuraSOS considera que un debate público, un proceso participativo, que excluya de su objeto la decisión de construir la incineradora NO DA RESPUESTA A LO QUE ESTA DEMANDANDO LA SOCIEDAD GIPUZKOANA y por lo tanto desconoce el derecho fundamental que le asiste a la sociedad para participar directamente en la adopción de las decisiones públicas de trascendencia que le afectan.

Por ello, porque quieren INFORMACIÓN, CONTRASTE, DEBATE y DIÁLOGO activarán la posibilidad legal de abrir el debate a la decisión de construir o no la incineradora.

_XT10533

Este es el texto que se ha leído al final de la Barrera:

“Gogoratzen al zara orain dela hilabete, Errealak entrenatzen duen futbol zelaiaren ondoan erraustegia eraiki nahi zutenaz hitz egiten aritu ginela? Eta nik, neure hitza eman nizun zure osasuna babesteko neure esku zegoen guztia egingo nuela. ¿Te acuerdas cómo te dije que me juntaría con más padres y madres, abuelos y abuelas, y demás familiares para que todos juntos trabajáramos para que desapareciera el riesgo de la incineradora? Gogoratzen al zara?
(Bai)
Ohartu zara, noski, hilabete honetan lan asko egin dugula! Zurekin denbora gutxiago egon bainaiz. Zertan aritu garen? Galdera polita. Ea nola laburbiltzen dizudan. Bada, lehenik eta behin, ikusi duzun bezala, manifestu bat grabatu genuen. Zein polita ateratzen zinen, e? Manifestu hori bost hizkuntzan egin da. Ba al zenekin? Euskarazkoa jada 10.000 pertsona baino gehiagok ikusi dute. Eta manifestua horren aldeko 11.000 sinadura ere jaso ditugu hilabete honetan. Eta horretan jarraituko dugu aurrerantzean ere! ¡Y cómo no! También estamos en internet, tenemos una pagina web muy chula, http://www.gurasos.org. En mayo, aquel sábado que estuviste con los abuelos, organizamos una jornada de ciencia y debate en Orona Ideo. Y allí conocimos a Fernando Palacios, un científico del CSIC, que es como un club de sabios, y éste nos advirtió que hay razones fundadas para pensar que la incineradora es perjudicial para la salud, sobre todo para los niños y niñas. Zoritxarrez, ordea, Oronan hutsune nabarmen bat izan genuen: pena handia eman zigun bertako osasungintzako adituek edo jakitunek eta epidemiologoek gure artean egon nahi ez izanak.
Egin dugun lanak eman du bere fruitua. Begira dagoeneko zenbat pertsona elkartu garen! Mira ahí están el abuelo, la abuela, el tío, la tía, nuestros amigos…. Zu bezala beste 69.000 haur inguru izan daitezke erraustegiaren eragina jasoko dutenak. Eta hemen gauden guztiok, eragin eremuan bizi garenok zein urrutiagoko gipuzkoarrok, denok, lan egingo dugu zuen osasuna babesteko.
Además, ¿sabes, quiénes nos van a ayudar? (Ez)
Hainbeste miresten dituzun Agirretxe futbol jokalariak eta Haimar Zubeldia txirrindulariak, el remero favorito de tu abuelo, Jose Luis Korta, zure amatxoren pilotaririk gustukoen Aimar Olaizolak, el músico que le gusta a tu hermano, Diego Vasallo de Duncan Dhu, amonak irratiz entzuten duen eguraldi esatariak, Pello Zabala Arantzazuko fraileak, Zumeta, el pintor del que tanto habla nuestro vecino…
Zuk ezagutzen dituzun tximiniak, aitona eta amonaren etxekoak bezalakoak, egurra sartuz, sua piztu eta ke gris hori botatzen duten tximiniak dira. Baina eraiki nahi duten erraustegi edo tximiniak labe ezberdina du; denetarik erreko da bertan, tartean, plastikoak, pinturak, eta horrelakoak. Eta hortik aterako den kea osasunarentzat kaltegarri izan daitekeela diote adituek. Horrek kezkatzen gaitu. Y si quieres que te diga la verdad, lo que me ha sorprendido positivamente es ver aquí, a nuestros vecinos de enfrente o a los abuelos de tu compañero de clase, que nunca participan en actos públicos. Y es que cada vez es mayor el número de personas preocupadas por las consecuencias que este tipo de chiminea puede acarrear en nuestra salud y entorno. Pero también, hay personas que no están preocupadas como nosotros y nosotras, y habrá quien no ha podido venir y que bueno, quien piense diferente.
Konturatuko zinen heldu guztiok beltzez jantzita gatozela; kezkatuta gaudelako da, osasuna arriskuan ikusten dugulako, gatazka eta liskar egoera bizi dugulako, eta horrek beltzez janztera eramaten gaitu. Pero a vosotros los niños, os hemos vestido de blanco, porque sois nuestro futuro, representáis la esperanza y la inocencia, y por vosotros vamos a tratar, por todos los medios, de pasar de un situación de confrontación y conflicto a otra de acuerdo y consenso en el tema de los residuos.
Amatxok eta aitatxok ere askotan desberdin pentsatzen dugu, askotan haserretzen gara. Bai, egia da, baina sukaldeko mahaian esertzen gara hitz egiteko, eta hitz eginez gauzak konpontzen ditugu. Sí, aunque muchas veces pensemos diferente, siempre, aunque a veces nos cueste un poquito, nos ponemos de acuerdo.
Horregatik, politikariei, sí, ya sabes quiénes son los políticos, telebistaz ikusten ditugu, gure botoari esker agintean daudenak dira eta beraien ardura da gure ongizatea zaintzea. A todos ellos les vamos a pedir:
1. Informazio zuzena emateko.
2. Que socialicen el debate.
3. Akordio eta adostasuna bilatuko duen topagunea ahalbidetzeko, OSASUNA eta herritar guziak ardatz izango dituena, bestelako interesak alde batera utzita. Que se sienten, opinen, contransten la información, debatan…
4. Antes de que sea demasiado tarde, replanteen su decisión, basándose en los principios de protección y prevención.
¿Bueno, qué, ahora me crees? Denon artean lortuko dugu! Zailena egina dugu jada. Badakizu zure ama nolakoa den, erre ke erre, ez du eta ez dugu etsiko nahi eta behar dugun informazioa eta eztabaida lasaia eta sakona egon arte. Ziur gaudelako INFORMAZIO OSOA jasotzen dugunean, INORK ez duela nahiko zuek arriskuan jartzerik.
¿Incineradora?¡ Va a ser que no! Gure haurren osasuna arriskuan jarri? Inola ere ez!
(haurrak bukaeran: Eskerrik asko, aitona, amona, osaba, izeba, aitatxo, amatxo eta hemen zaudeten guztioi. Asko maite zaituztet)”.