24EAN DENOK DONOSTIARA!

GuraSOSek aurreko astean gazteei 24an arratsaldean mobilizazioa deitzeko proposamena luzatu zien. Horrela egin dute hainbat taldek eta beraz bat egiten dugu “Klima Larrialdia” lelopean deituriko mobilizazioaren deialdiarekin:

MAIATZAK 24, NAZIOARTEKO MOBILIZAZIOA,
DENOK DONOSTIARA:
19:00ETAN = ALDERDI-EDERREN BILKURA ESERITA
20:00ETAN = MANIFESTAZIOA

52520559_2269856783271479_7204206292078952448_n
Instituzioek bi aukera dituzte: mundu eta Europa mailan nagusi den egoerara egokitu, hots, plastikoan oinarrituriko kontsumo ereduaren amaiera, eta benetako parte-hartzea eskatu duen eta hondakinak erraustearen osasun eta ingurumen arriskua errefusatu duen gizartera irekitzea;
ala, aitzitik, eredu zaharkitu eta etorkizunik gabea (erraustegia) defendatzea eta hari modu tematian eustea.

0105_eh_ninosresiduos

Gizarteak alternatiba tekniko bideragarria jarri du mahai gainean: Hitzartu Kudeaketa Plana, klima aldaketan eragin gabe eta kutsatu gabe hondakinei aurre egiteko bidea. Mingarria da ikustea instituzioek erakutsi duten mespretxua gizarte mugimenduekiko eta batez ere herritarren lanarekiko.
Bada garaia aztertzeko orain arte hartutako erabakiak, kontuan izanik euren aterabidea
plastikoa erretzean datzala (nahasturari berotze-ahalmena ematen diona baita) eta plastiko hori urte gutxiren buruan ezingo dela erraustu.
Bizitza, osasuna eta ingurumenaren segurtasuna lehen lerroan jarri nahi ditugu, Barne Produktu Gordinaren aurretik. Eztabaida hori ireki nahi dugu.
Benetan erraustegia da irtenbidea, ala, aitzitik, ingurumen, ekologia, osasun eta ekonomia aldetik arazo handi bat da?
Zein gizarte eredu eta zein eredu ekonomikori balio dio erraustegiak? Erraustegiak etorkizuneko ingurumen premiei lotutako ereduari erantzuten dio?
Zein gobernu ereduri erantzuten dio? Gizartea aintzat hartu al dute? Instituzioek egun
ingurumen eta osasun aldetik dugun egoera larriarekin koherente jokatzen al dute?
Ordua da herritarren ahotsa entzuteko, bereziki etorkizuneko belaunaldien ahotsa. Etorkizunaren
alde, bizitzaren eta gizakiaren alde,

0010_XP10021_IonMarkel_TX

CO2 ETA PLASTIKOARI EZ!!. ERRAUSTEGIA ARAZOA DA,
EZ IRTENBIDEA. BADAGO ALTERNATIBA. EREDUA ALDATUKO DUGU!!
Planetaren etorkizuna eta giza biziraupena ezin ditugu ordezkari politikoen esku utzi. Gizartearen ordua da. Instituzioak behartu behar ditugu ingurumena suntsitzeko bidea alde batera uztera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s