GuraSOS-ek OTSAILAK 23-RAKO “adOStASUNAri ESAN BAIETZ!!” MANIFESTAZIORAKO DEIA LUZATU DIO GIZARTE ANITZARI

OTSAILAK 23-RAKO “adOStASUNAri ESAN BAIETZ!!”  MANIFESTAZIOAdiputazioari, foru-aldundiari eta alderdi politikoei, herritarrekiko errespetua eta duintasuna exijitzeko. 
Gizarte eredua, kalitate demokratikoa, gizartearen duitasuna eta etorkizuna dira jokoan.
adostaa3gor
 

ATXIKIMENDU KANPAINA JARRI DA MARTXAN: ARLOKAKO ATXIKIMENDUA MANIFESTU BATI BABESA EMANEZ eta HERRITARREK, mobilizazio honen ikur izango den ESKUA BEHATZA GORUNTZ DUELA, ARGAZKI BIDEZ.

Urtarrilak 26ean, larunbata, 12:00etan Donostian (Paseo berriko Oteizaren eskultura parean) egindako PRENTSAURREKOan, GuraSOS-ek OTSAILAK 23-RAKO “adOStASUNAri ESAN BAIETZ!! ” MANIFESTAZIORAKO DEIA LUZATU DIO GIZARTE ANITZARI. Agerraldian, osasun, hezkuntza, sindikalgintza, unibertsitate, nekazaritza, kultura, kirola eta ekologia arloko hainbat eragile eta herritar izan dira, deialdi hau babesten.
Aurretik, eragile desberdinekin bilera bat egin da, manifestazioaren ildoari loturiko MANIFESTU bati atxikimendu kanpaina martxan jartzeko. Arlokako kanpaina eragile desberdinek dagokien arloan landuko dute. Kanpainan zehar, jasotako atxikimenduen berri emango da. Bestalde, gizarte anitzari, herritarroi behatza goruntz duen eskuaren keinarekin argazkia atera eta GuraSOS-eko webera bidaliaz “Esan BAIETZ!!” aldarrikapenari atxikitzeko deia luzatu zaie.

Mobilizazio horretan, gizarte aktiboa, arduratsua, informatua, eztabaidatzen duena, proposamenak luzatzen dituena, erabakitzen duena, errespetatua eta kontutan hartua izateko eskubide hori aldarrikatu nahi dugu. 4 urtetik behin, paper bat hautetsontzian uzten duena baino zerbait gehiago izateko eskubidea aldarrikatu nahi dugu.

Otsailak 23an, Gipuzkoako gizarte OSOAri luzatzen diogu deia.

Nori bozkatzen diogun edo bozkatuko diogun axolarik gabe.

Hondakinez dugun iritziaz haratago

Kalitate demokratikoa da jokoan duguna

Gizarte eredua da jokoan duguna

Ze funtzio dugu herritarrok?

 

Ez da inongo gobernuaren alde edo kontrako manifestazioa

Ezta ere hondakin kudeaketarako plan baten alde edo kontrakoa

Ez dugu inor bultzatu nahi gai honen inguruan posizionamendu garbi bat izatera

Zer nahi dugu orduan?? 

ALDERDI GUZIEI MEZU GARBI BAT HELARAZTEA da proposatzen duguna

Gu ORDEZKATZEN GAITUZUE

BAI

Baina ez gaituzue ORDEZTEN!

Ezin gaituzue GUTXIETSI

Ezin duzue gu HAINTZAT HARTU GABE JARDUN

Ezin diguzue ADARRA JO

Ezin duzue ERABAKITZEKO ESKUBIDEA eta gure bizitzarekin eta bizikidetzarekin zerikusia duten erabakietan zuzenean parte hartzeko eskubidea, SOILIK KOMENI ZAIZUENEAN ALDARRIKATU.

Ohartu daitezen nahi dugu, ohartu daitezen gero eta helduago, inplikatuago eta arduratsuagoa den gizarte batean direla. Ingurumen arloan, gizarteak eta planetak dituen erronkekin arduratutako gizarte baten aurrean daudela. Bizi-baldintza duinen defentsarekin inplikatua dena: pentsio duinak, etxebizitza, osasuna eta hezkuntza duinak defendatzen ditugun gizarte bat.

Zer nahiago du gizarteak? Herrritarrei auzi judizialak baliatuz aurre egiten dien gobernu eredu bat edo elkarrizketa sozialean, lankidetzan eta akordioan oinarritutako eredu bat?

Otsailak 23an, erabateko eta egiazko demokrazia, gizartea ardatz duena, demokrazia aurreratua eta modernoa aldarrikatu nahi dugu.

Herritarrek, osasuna, elkarrizketa eta akordioa lehenetsi nahi dutela erabaki eta aldarrikatu dutenean, garrantzitsua ez da alderdi batek jasotako bozka kopurua edo duen boterea; herritarren nahia da lehentasunezko mandatua.

Kolore guztietako herritarrei luzatzen diegu deia, bandera bakarra defendatzeko deia, herritarron subiranotasunaren bandera!!

Gizarteak inplikatu eta erabaki nahi badu, azkenean lortuko du!!

Ezin da onartu “gobernua herriarengatik baina herria gabe”!!

Ezin da onartu, “ni bozkatu naute eta ondorioz hemen nik agintzen dut”!!

Ezin dut izan, ”ni denetaz arduratuko naiz, zu lasai! Ez ezazu traba  egin!

 

MANIFESTUARI ARLOKAKO ATXIKIMENDU KANPAINA:

Hainbat sektore estrategikotako eragileek, hala nola hezkuntza, osasuna, ekonomia, kultura eta kirola, ekologia eta gizarte eragileek oro har, manifestuari atxikimenduak lortzeko kanpaina abiatzen dute.

50927160_10156128277318575_6565497148530491392_n

ARGAZKI BIDEZKO ATXIKIMEN KANPAINA

Bestalde, gizartearen atxikimendua jasotzeko kanpaina jartzen da martxan: koadrila, familia, lantoki, herri eta auzoetan, familia, talde edo norbanakoek, atxikimendu argazkiak egin eta GuraSOS-en webgunera igoko dira. Ondoren, jasotako argazki guziekin mosaiko erraldoi bat osatuko da, izango den manifestazioaren tamainaren islada izango dena.

img-20190128-wa0001

Argazkietako keinua, eskua behatza goruntz duela. “Esan baietz” mezuak aldarrikapen positiboa eta kementsua adierazten du. Akordioaren, partekatzearen eta Gipuzkoa demokratikoago baten aldeko aldarrikapen konplizearen isla izango da. Gipuzkoa gatazkatsu batetik, elkarlanean, Gipuzkoa hobeago baterako bideari Baietz esateko keinua izango da.

behatza goruntz

 

 

Otsailak 23an jokoan dagoena hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago da. Gizarte eredua, kalitate demokratikoa, gizartearen duitasuna eta etorkizuna da jokoan duguna. Horregatik, otsailak 23an DENOK “esan baietz” XXI. mendeko gipuzkoar demokrazioari.

51373589_10156128280653575_4445468207091810304_n

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s