EUROPAKO ERAKUNDEETARA BIDERATUTAKO EKIMEN JURIDIKOAK. ERRAUSTEGIAREN PROIEKTUAREN EGUNGO EGOERAZ ETA FORO ALDUNDIAK AIPATUTAKO 2019-2030 GHHKPO PROZESUAREN HASIERAZ BALORAZIOA.

GuraSOS-ek, gaurko agerraldian, Europako Erakundeetan aurkeztu berri dituen ekimen juridikoak azaldu ditu. Hauek erraustegiaren finantza ereduaren, eta bidez, batez proiektuaren beraren kolapsoa sor dezakete. Europako instituzioei eskatu die proiektuaren gauzatze kontratuaren suspentsioa, eskubide komunitarioaren lehentasunaren printzipioan oinarrituz.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak, duela bi urte egindako iragarpenaren ostean, orain arte geldirik eduki duen 2019-2030 GHHKPOren izapidetzeaz, duela egun gutxi egindako iragarpenaz ere balorazioa egin du.

Bere ustetan, GHHKPOren ekonomia zirkularraren aldeko apostua erraustegia oinarritzat duen gaur egungo proiektuarekin kontrajarria da.  Foru Aldundiari premiazko bilera bat eskatu zaio, elkarlanerako bidea irekitzeko aukera aztertzeko asmoz. Elkarlan horrek helburu bikoitza izango luke. Hondakinen 2019-2030 plana ekonomia zirkularraren norabidean benetako aurrerapen zintzoa lortzeko helburua batetik, eta bestetik Gipuzkoako gizartea zatitu duen hondakinen kudeaketaren gatazka modu adostuan konpontzea.

GuraSOSek agerraldia amaitu du esanez erraustegiaren proiektua ez dela inondik ere atzera bueltarik gabeko proiektu sendo bat, eta bere segurtasuna ere ez dagoela bermatua, kontrakoa sinestarazi nahi badute ere. Bere etorkizuna ez dagoela guztiz erabakia dio. Europar erakundeek, europar arautegia urratzen duen edo ez aztertu ostean, erabaki dezakeenaz baldintzatua dago. Baita ere aldarrikatu du, konponbiderako adostasuna bermatu behar dela eta hori soilik emango dela, ekonomia zirkularraren norbabidean jarritako herritarren egiazko partehartze eraginkor baten bidez. 

 

EUROPAKO EKIMENAK

Pasa den astean hiru ekimen aurkeztu dira:

 

  1. EUROSTAT-aren aurrean

Eskatzen da Europar instituzio honek azter dezala Espainiako kontu nazionalen komisio teknikoak egina da 2017ko apirilaren 18an txostena. Txosten honek, kontratutik eratorritako operazio ekonomikoei kontabilitate nazionalean emandako trataera du aztergai. Eurostat-i txosten berri bat igortzea eskatzen zaio,  Europar Parlamentuko eta kontseiluko kontu nazional eta erregionaletako (SEC 2010) araudian (2013ko maiatzaren 21eko EU nº 549/2013, 2013ko ekainaren 26ean BOE-n publikatua) jasotakoa aplikatuz.  EUROSTAT-ek Administrazio Publiko sektoreko operazioei ezarritako kontsiderazio metodologikoen inguruko “Government Deficit and Debt,Implemetation of ESA 2010” eskuliburuan oinarrituz, ondorioak zuzendu ditzala honako arrazoiak direla eta:

– EZ da egia, azpiegiturak erabiltzearekin lotutako arriskuen gehiengoa kontratistari behar bezala transferitzen zaiola.

– EZ da erregistratu behar “Bazkide pribatuaren kapital finkoaren eraketa gordin” gisa.

– Europar Batasuneko gehiegizko defizitaren protokoloaren testuinguruan, inbertsioaren kostuak eragin negatiboa izango du kontratua egin duen administrazio publikoaren defizit eta zor publikoan.

Halaber, GUraSOS-ek instituzio horri eskatu dio defizita eta zorpetze publikoa kontrolatzeko eta zuzentzeko mekanismoak aktibatzea, salatutako arau-hauste eta iruzurrak direla eta.

Erantzun azkar bat espero da kontuen kontrola eta gehiegizko defizitaren Protokoloaren ardura duten Europako erakundeen aldetik.

 

  1. EUROPAKO BATZORDEAREN aurrean

Bigarren ekimena, Europako Batzordearen aurrean kexak edo salaketak agertzea izan da, eskubide komunitarioaren honako araudien urraketa dela eta:

  • Ingurumenari buruzko gai orokorrak:

Principio de precaución y acción preventiva art. 174, apartado 2 del Tratado de Funcionamiento de  la Unión Europea

Art. 1 y 4.2 Directiva 2008/98/CE de 19 de noviembre de 2008 sobre residuos. Ausencia de prevención y eficacia, principio precaución y sostenibilidad.

  • Hondakinen plangintza, prebentzioa eta ebaluazioa:

arts. 4.2, 28 (en especial 28.3, c) y d) 29 y 30 Directiva 2008/98/CE de 19 de noviembre de 2008 sobre residuos

  • Herritarren partaidetza ingurumen eta ebaluazioa, prebentzioa eta plangintza arloetan:

Art.4.2 y 31 Directiva 2008/98/CE de 19 de noviembre de 2008 sobre residuos en relación con los arts. 29 y 30 de la misma.

Art. 2.2 Directiva 2003/35/CE de 26 de mayo, sobre medidas de participación del público en la elaboración de determinados planes y programas de medio ambiente.

Art. 24 1 b) de la Directiva 2010/75/UE de 24 de noviembre sobre emisiones industriales.

  • Ingurumen Baimen bateratuak

Arts 11 a), 12 f), 14.1 a) y  20.3 de la Directiva 2010/75/UE de 24 de noviembre.

  • Kontratazioa

Directiva 2014/23/UE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 26 de febrero de 2014 relativa a la adjudicación de contratos de concesión Art. 5.1 a) y b)  en relación con el art. 20.1; Art. 5.1, último párrafo relativo al riesgo operacional; artículo 8.2 en relación con el art. 3.1 de la misma; art.26.3 y art. 43.

 

GuraSOS-k Europako Batzordeari honakoa eskatu dio:

– Espainiar Estatuaren kontrako arau-hauste prozedura bat hasteko: batetik kontratazio arloan izandako arau-hausteagatik, eta bestetik ingurumenaren eta hondakinen arloan parte-hartzeko eta justizian sarbidea izateko eskubideak urratzeagatik.

– Zuzenean inplikaturiko erakunde publikoei, hau da, GHK-ri, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailari proiektuaren kontratazioaren suspentsioa eskatzea. Bestalde, hasiera-hasieratik herritarren parte-hartzea bermatuko duen hondakinen kudeaketarako planaren berrikustea martxan jartzea eska diezaien.

Zehazki, honakoak aztertzeko:

  • Euskal Autonomia Erkidegoa bere betebeharrak betetzen al dituzten:
    • Herri hondakinen inguruko plangintzan.
    • Hondakinen kudeaketarako planik egon gabe, erraustegiaren proiektuari ingurumenaren baimena ematearekin, Ingurumenaren babeserako ardura urratu al duen.
    • Ingurumen baimena ematerakoan herritarren parte-hartzea bermatu al duen.
  • Gipuzkoako lurralde historikoko agintariek bere betebeharrak betetzen al dituzten:
    • Herri hondakinen kudeaketa planaren sei urtez behineko ebaluazioa eta berrikuspena.
    • Herri hondakinen kudeaketarako planifikazioa herritarren parte-hartzea bermatzeko betebeharra.
  • Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak (GHK) kontrataziorako eta konkretuki kontzesiorako araudi Europarra bete al duen.

Europako Batzordeak urtebeteko epea du arau-hauste espedientea ireki ala ez erabakitzeko. Onartzen badu, Luxenburgoko Justizia Auzitegiaren bidez ebatziko litzateke gaia. Erreklamazioen aldeko ebazpenak erraustegiko kontratuaren deusezte automatikoa ekarriko luke.

 

  1. EUROPAR PARLAMENTUAREN aurrean

Azkenik, aipaturiko kexa guziak Europar Parlamentuko Eskaeretako Batzordearen aurrean aurkeztu ditu GuraSOSek.

 IMG-20180612-WA0000 (1)

Tasiok gaurko Garan (2018-6-12) publikatua.

AUZITEGI KONSTITUZIONALARI BABES ERREKURTSOA.

GuraSOS-ek baita ere azaldu du gaur babes errekurtsoa aurkeztuko duela auzitegi konstituzioanalaren aurrean. Zehazki:

– 2016ko uztailak 16ko  Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren akordioaren aurka, zeinak GuraSOS-ek egindako parte-hartze prosezuaren eskaria atzera botatzen zuen.

– GuraSOS-ek, 2017ko irailaren 27ko TSJPV epaiaren aurka sartutako kasazio-errekurtsoa, Auzitegi Gorenak 2018ko apirilaren 19an atzera bota izanagatik.

Hau da eman beharreko azken urratsa, herritarren parte-hartzearen funtsezko eskubideen urraketez Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegira kexa eraman aurretik.

GHHKPOREN IZAPIDETZEAZ EGINDAKO IRAGARPENAZ BALORAZIOA. BILERA BATERAKO GONBIDAPENA FORU ALDUNDIARI, KONPONBIDE ADOSTU BAT LORTZEKO ASMOZ.

Aurreko GHHKPOa 2002-2016-koa zen. Orain 2019-2030ko GHHKPOa aurkezten zaigu. Zer gertatu da falta diren urteekin? Nola uler liteke hutsune hau?

Gure ustez, 2019-2030 GHHKPOren izapidetzarekin hasi eta ekonomia zirkularrerako norabidean jartzeko Foru Aldundiaren, gizarteak egindako pesioei erantzun moduan ematen dela. Berandu badator ere, garaiz gaude hondakinen kudeaketarako plana elkarrekin lantzeko.

Horretarako GuraSOSek premiazko bilera baterako dei egiten dio Gipuzkoako Aldundiari, adostasun ahalik eta zabalena lortuz, osasunean berme gehien emango duen plana elkarrekin diseinatu eta garatzeko. Herritarren parte-hartze prozesua eta ekonomia zirkularra diseinu berriaren oinarrian egotearekin bat gatoz.

Berdinen arteko elkarlan bat proposatzen dugu parte-hartze benetakoa eta efektiboa izango dena eta etorkizunerako aukera guztiak irekiak izango dituena, tartean erraustegiaren Donostiak erraustegirik behar duen ala ez. Aktiboki parte hartu nahi dugu egoeraren diagnosi erreal bat lortzeko  datuen analisi eta Europaren eskakizunekin bateratutako aplikazio metodologia optimo eta homologatuarekin.

Formalismo hutsa izaten amaituko ez duen herritarren parte-hartze prozesuan lagundu eta sakondu nahi dugu.

Gure egiazko gonbidapen honen erantzunaren zain gaude. Bitartean,  beren seme alaben osasun eta etorkizun hobeagoagatik lanean dabiltzan gurasoekiko dugun hitza betetzen jarraituko dugu eta gatazka hau gainditzen lagunduko duten adostasunen bila.

PORTADA irudia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s