ZABALGARBIREN ESKEINTZAREN OSTEAN, GARBI GERATU DA BORONDATE POLITIKOA BALDIN BADAGO POSIBLE DELA. GIPUZKOAKO PROIEKTUA GELDITU, AUKERAK AZTERTU ETA ADOSTU!

PRENTSA OHARRA 

maiatzak 16 (10:00etan), Koldo Mitxelena Kultur etxean GuraSOS-ek emandako prentsaurrekoan esandakoak:

Noaua Aldizkaria erabiltzailearen argazkia.

GURAS.O.S.-EK USTE DU ERAIKITZEN ARI DEN ERRAUSTE-PLANTAREN BEHARRAREN EZTABAIDA GAINDITUA DELA: TEKNIKOKI POSIBLE DA GAUR EGUN JADA MARTXAN DAUDEN AZPIEGITURAK BALIATZEA ERAGINKORTASUNEZ.  BORONDATE POLITIKOA BAINO EZ DA BEHAR.

ERRAUSTE-PLANTAREN OBRAK GELDITU, ETA, BERANDU BAINO LEHEN, GATAZKAREN KONPONTZE-FASE ADOSTU BATERA PASATZEKO BEHARRA NABARMENTZEN DU.

EUSKO JAURLARITZARI BERE ARDURA ETA KONPETENTZIAK BALIATZEKO ESKATZEN DIO: ARAZOAREN OINARRIAN BERE UTZIKERIA DAGO ETA EZIN DU DENBORA GEHIAGOZ EZKUTUAN GERATU.

 

Bizkaiko Diputazioak Zabalgarbi baliatzeko Gipuzkoari egindako eskaintzaren ondoren, agerian geratu da Donostian eraikitzen ari den errauste-planta ez dela beharrezkoa.

GuraSOS jakitun da berriak zalaparta, frustrazioa eta sumindura sortuko duela, eta gizartea manipulatua eta engainatua sentituko dela.  Nola da posible, austeritaterako deia egiten den garai hauetan,  1.000.000.000 € (6000 € familiako) gastatu nahi izatea beharrezkoa ez den azpiegitura batean?

Hala ere, ez du uste harturiko erabakiak aurpegiratu eta liskarrean sartzeko momentua denik. Egoera berri honek sortutako erreakzio eta inertzia horiek modu arrazionalean eta positiboan bideratzea proposatzen du. Zentzu honetan, gizarte eragileei eta politikariei dei egiten die aukera hau baliatzeko eta hondakinen kudeaketaren inguruko gatazka luze hau birbideratzeko. Bada garaia kohesionatzeko, elkarlan-esparruak eraikitzeko, eta BATZUEN nahi edo beharren gainetik, guztion nahia eta beharra jartzeko. DENOK irabazteko garaia da.  

GuraSOS-ek dei egiten die Gipuzkoako Diputazioari eta GHK-ri, ekonomiaren zein ingurumenaren ikuspegitik abantailak baino izango ez dituen irtenbide alternatibo baten aukera aintzat hartzeko. Eta, era berean, oposizioan dauden taldeei irtenbide adostua errazteko eskatzen die. Gipuzkoak normaltasuna eta jendartearen konfiantza berreskuratu behar ditu. Gipuzkoa positiboago baterako garaia da.

 

Ez da beharrezkoa

Diputazioak berak emandako datuen arabera, 2017an 152.427 tona errefusa sortu ziren. GHK-ren proiektuaren arabera, TMBan tratatu ostean, erraustu beharreko soberakina 108.985 tonakoa izango litzateke (ez 162.000 tona).

Gaur egun ez daukagu, legeak hala eskatzen duen arren, gardentasunez eta herritarren parte-hartzearekin egindako masa eta fluxuen balantze eguneraturik. Gainera, posible da, benetako egoeraren berri jakitean, aurretik esandako datuak gaindimentsionatuak egotea. Baina Diputazioak emandako datu horiek ontzat emanda ere, ikus daiteke Zabalgarbik egindako eskaintzaren ostean, 39.000 tona baino ez direla falta tratatzeko. Beraz, esan beharrik ez dago kopurua hain txikia izanik, horrek ez duela inondik ere justifikatzen ekonomikoki zein ingurumenaren ikuspegitik hain garestia den azpiegitura.

GuraSOS-ek gardentasun falta eta gaur egungo egoera kaotikoa salatu ditu. GHK eta Gipuzkoako Diputazioa adarra jotzen aritu dira hondakinen turismoaren ikuskizunarekin. Lehen momentutik zuten Zabalgarbiren aukeraren berri. Zergatik ez da aukera hori aztertu eta baliatu orain arte???

Zabalgarbik ematen dituen datuak hartu eta lehen analisi azkar batean ikus daiteke: 240.000 tona erretzeko gaitasuna duela. Gaur egun 221.000 tona erretzen ditu, hauetatik 152.000 tona sailkatu gabeko hondakin. GHKren koefizientea aplikatuz, 152.000 tona hauek modu egokian aurretik tratatuz gero, 60.000 tona gutxiago lirateke erretzekoak, beraz 161.000 tonara jeitsi liteke erre beharrekoa. Horretaz gain, gaur egun erretzen denetik 14.000 tona, egur eta sailkatutako plastikoz osatua da. Hauek ere berrerabilpen zirkuitoetara bideratuz, 147.000 tona lirateke erretzekoak urtean. Beraz kalkulu azkar batzuk aplikatuz, ikus daiteke: 240.000 (gaitasuna) – 147.000 (nahastutako zaborra aurretik tratatuz gero erretzeko geratuko litzatekeena) = 93.000 tona jasotzeko gaitasuna izango lukeela Zabalgabik.

Ondorioa:  Zabalgarbiren azpiegiturak erabiliz eta hondakinak aurretik trataera egokia jasoaz gero, Gipuzkoak 16.000 tona baino gutxiago izango lituzke bideratzeko, Donostiako erraustegiaren proiektuan aurreikusitako 200.000 tonako gaitasunetik oso urrun. 

Hau analisi azkar batean ikus daitekeena da, agian badaude beste faktore batzuk ere kontutan hartu beharrekoak baina datu hauek mahai gainean jarri, aztertu eta eztabaidatzea ezinbestekoa da!!

grafico datos

GuraSOS-ek aukera hori aztertzeko eskatu izan dio publikoki Eusko Legebiltzarrari. Gaur-gaurkoz, erantzunik gabe jarraitzen dugu.

Foru Aldundiko bozeramaileak aurreko legealdiko EHBilduko gobernua egin du gaur egungo egoeraren erantzule. Egoerak, ordea, arrazoia eman die errauste-plantarik ez dela behar ziotenei. Ez soilik EH Bilduri, baita PSE eta EAJko ordezkari ezagun askori ere.

Hainbatek esan izan dute geure aurretik, beste errauste-planta ez dela behar. Hauxek adibideak:

–              Josu Madariagak, Bizkaiko Ingurumen-diputatu ohia, eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko kontseilariordea  (DEIA, 2013ko martxoan).  “Quizás una sea suficiente” y se da cuenta de que la opción Zabalgarbi ya estaba sobre la mesa:

http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130513/pvasco-espana/gipuzkoa-baraja-llevar-basura-20130513.html

“Agian nahikoa da errauste planta bakar bat Euskadin”:

https://www.berria.eus/albisteak/77373/iosu_madariaga_agian_nahikoa_da_errauste_planta_bakar_bat_euskadin.htm

–              Denis Itxasok, egun Gipuzkoako Kultura diputatua (El País, 2015eko otsailean). Hauteskunde kanpainan: Plantea acuerdos con Bizkaia y Nafarroa como alternativa a la incineradora de Donostia, exige en cualquier caso un estudio previo o justificación y propone explorar la disposición de las infraestructuras existentes o crear, en su caso, infraestructuras comunes.

https://elpais.com/ccaa/2015/02/02/paisvasco/1422884770_255345.html

PSE-ko talde parlamentarioa: “El Gobierno vasco debe diseñar el Plan Vasco de Prevención y Gestión de residuos con una visión “de país”, “sin duplicidades”.

https://elpais.com/ccaa/2014/12/02/paisvasco/1417525646_372953.html

–              Iñaki Anasagasti EAJko senatari ohia (2016an, bere blogean eta Radio Euskadi-n).

–              Luis Alberto Aranberri Amatiño, gaur egun Eusko Jaurlaritzako Komunikazioa -aholkularia (2016ko martxoa)

https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20170218/zabalgarbi-y-zubieta-por-y-para-que-dos-incineradoras

2015eko otsailean, Gipuzkoako errauste-plantaren finantziazio arazoak zirela-eta, PSOE-PSE-k mahai gainean jarri zuen Bizkaiarekin eta Nafarroarekin lankidetza-hitzarmenak lantzeko aukera, eraginkorragoak izango ziren azpiegitura bateratuak sortu edo erabiltzeko asmoz, Gipuzkoako errauste-plantari alternatiba gisa.

Zer ari da gertatzen? Errauste-plantaren proiektuari berriz heldu beste helbururik ez dute izan. Gipuzkoan EAJk eta PSEk gobernu-hitzarmena sinatu zuten, eta aukera hori lurperatu zuten erabat. Enperadore biluziaren kontakizuna dirudi honek guztiak: denek dakite horrela dela, baina inor ez da publikoki esatera ausartzen.

tratamiento de datos bilaketarekin bat datozen irudiak

 

Planifikazio eta koordinazio falta. Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna

Horrenbestez, honako galderak luzatzen dizkiegu Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiei:

Zergatik ez dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean koordinazio eta planifikaziorik? Zergatik ez da lehen momentuan, hau da, 2015ean, euskal instituzioen arteko elkarlana sustatu? Zergatik ez da aztertu nahi izan ea gaur egungo azpiegiturak nahikoak ote diren, Zabalgarbiko instalazioa kasu, hiru herrialdeek dituzten beharrei aurre egiteko? Itsu-itsuan erabaki da beste azpiegitura bat eraikitzea; baina,  aztertu al da nolakoa beharko lukeen? Ze dimentsiotakoa beharko lukeen? Ez bada aztertu, zergatik?

coordinación

Bistan da, ezetz, eta ordaina begi-bistakoa da: hondakinak kudeatzeko noraeza kaotikoa eta ikuskizun publizitarioa.

Arrazoia edo erantzuna guztietan berbera da: justifikaezina dena justifikatzeko. Ukaezina den errealitatea manipulatu eta ezkutatzeko, hots, Gipuzkoako balorizazio energetikorako instalazioa EZ dela beharrezkoa, EZ diola behar tekniko bati erantzuten, baizik eta pultsu politiko bati.

GuraSOSek aurretik ere salatu izan du Eusko Jaurlaritza:

– Eusko Jaularitzak argi berdea eman dio hainbat eskaerei, hiri-hondakinak kudeatzeko planaren babesik gabe, eta kasu batzuetan aurkakoa dela jakin arren. Esaterako, hiri-hondakinak zabortegi industrialetan isurtzea (Mallabia edo Mutiloa). Edo Donostiako azpiegituraren kasua, planak eskatzen zuen eskorien tratamendua bertan egitea ez bete arren, baimendua izan da.

– Hiri-hondakinak tratatu eta deuseztatzeko azpiegituren planifikazioaren eta koordinazioaren ardura berea da, eta ez da betetzen ari. Ardura hori foru aldundien esku ari da uzten, inolako KOORDINAZIOrik gabe. Arduragabekeria horren ondorioz, soldata eta pentsioen jaitsierak eta murrizketa sozialak bizitzen ari garen garai berean, beharrezkoak ez diren inbertsio izugarriak ari dira izaten.

– Eusko Jaurlaritzaren eskumenaren utzikeria harago doa, ordea. GHK-ren barruan Bizkaikoak diren herriak daude (Mallabia adibidez) eta ondorioz ez da bidezkoa Gipuzkoako arau foralak baliatzea proiektu honetarako: kontratuaren errekurtsoa ez zuen Gipuzkoako Diputazioak konpondu behar, autonomia erkidego organoek baizik.

Hitzartu prozesua

Gaur salatutakoa zein herritarron eztabaida ukatuz ezkutatu diren bestelako ondorio, datu eta informazio zabaltzen jarraituko dugu datozen asteetan, Hitzartu prozesuaren barruan. Hitzartu prozesuaz zein berau ematen ari den fruituen berri ere zabalduko dugu.

Beti esan izan dugun moduan, oraindik ez dago dena eginda. Jendarteak izango du azken hitza.

Hori guztia posible izan dadin baina, herritarren ekarpen ekonomikoa beharrezkoa dugu. Aukera bat baino gehiago dago: bono-laguntzak erosiz edo GuraSOS-eko web-orrian (www.gurasos.org edohttp://www.hitzartu.eus) azaltzen diren kontu korronteetan diru-sarrerak eginez.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s