Osasunaren eta hondakinen errausketari buruzko jardunaldiak emandakoaren laburpena

Martxoak 2, 18:00 Donostiako Medikuen Kolegioan egindako OSASUNAREN ETA HONDAKINEN ERRAUSKETARI BURUZKO JARDUNALDIAK emandakoaren LABURPENA:

Mediku komunitatearen aurrean Zubietako erraustegiaren ingurumen baimen integratuaren (AAI) gabeziak biltzen dituen txosten zientifiko perizial bat (laburpena: INFORME PERICIAL) aurkeztu dute. Han 30 kolegiatu inguru bildu dira.

Txostena CSIC-eko bi zientzialariek egin dute, Eduard Rodriguez Farré doktorea (Bartzelonako Biomedikuntzako Ikerketetako Institutuko irakaslea, CSIC-IDIBAPS eta ISCIII-ko Epidemiologia eta Osasun Publikoko CIBEReko kidea, eta goraipatzeka da Europar Batasuneko osasun arrisku berrien Batzorde Zientifikoko kide izan dela) eta Fernando Palacios doktorea (CSIC-eko ikertzaile titularra / MNCN – Biodibertsitate eta Biologia ebolutiboko saila).

Lehen agerraldi laburra GuraSOS-eko letratuak egin du, eta aipatu txostena GuraSOS elkarteak berak eskatuta egin da, inongo ordainsaririk gabe. Zubietako erraustegiari 2016ko apirilaren 11n ingurumen baimen integratua aitortu zioten; haatik, ez zituen kontuan hartu  hondakinen eta lohien errausketaren ondorioz sortutako hainbat sustantzia kutsatzaile. Hurrengo egunetan GuraSOS-ek EAEko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztuko du adituen txostena, erraustegiaren Ingurumen Baimen Integratuaren aurkako auzian.

Palacios

Fernando Palaciosek egin du lehen aurkezpena. Administrazio publikoek ingurumenaren eta osasunaren babeserako bete beharreko araudiaz jardun du. Aipatu du Zubietako erraustegiaren AAI-an araudi horren urratze bat dagoela, ez baita sortuko diren konposatu kaltegarrien zerrenda zorrotza eta osatua egin. Txostenean bereziki aipatzen dira Zubietako erraustegiari emandako ingurumen baimenean ez direla mugarik eta kontrolik ezarri toxikoak direla frogatua diren hainbat  substantziei, nagusiki azken urteotan gizakion jarduerak sortu dituen material berrien errausketatik eratorritakoei.

Ondotik, Eduardo Rodriguez Farré epidemiologoak hartu du hitza. Erraustegia, minbizia zein bestelako patologien gorakadakin lotzen dituzten ikerteta zientifiko internazional eta independienteen laburpena egin du. Azpimarratu du konposatu kaltegarrien emisioei mugak ezartzeak ez duela bermatzen osasunean kalterik ez eragitea. Bestalde, oso zaila dela enpirikoki frogatzea konposatu ezberdinen aldi bereko exposizioak duen eragina. Halaber, epidemiologiaren arloan, oro har gertatu ohi dena nabarmendu nahi izan du, hau da:  konposatu batek sor dezakeen kaltea frogatzen denean, zein zaila izaten den arrisku hori gizartean kudeatzea, gizarteak arrisku horrekiko izan dezaleen perzepzio faltagatik, faktore soziopolítikoengatik edota jarduera ekonomikoan izan ditzakeen eraginengatik.

Eduard

Aurkezpenaren ostean, errausketak osasunean dituen ondorioei buruz aritu dira medikuak. Komunitate zientifikoak bildu ohi dituen ondorioak nola gizartera daitezkeen izan dute eztabaidagai.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s