HITZARTU GAUZATZE FASEAN SARTU DA

Otsailak 27an 12:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean emandako prentsaurrekoan HITZARTU ekimenaz hainbat xehetasun eman dira. GuraSOS eta sindikatuen ordezkaritza bat izan dira bertan. Eta Kordobako bere egoitzatik, bideokonferentziz Berme batzordeko kide den Ernesto Ganuza (CSIC-eko ikerlaria – UAMko Soziologian doktore). 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Egitasmo zibila sendotu da eta gauzatze fasean sartu da, gutxieneko finantziazioa lortu ondoren. Hurrengo asteetan informazio eta eztabaida publikoaren faseari hasiera emango zaio. Apiriletatik aurrera hiritarren parte-hartzeari ekingo zaio, bi teknika ezberdinak erabiliz: Hiritarren Epaimahaiak eta “gune irekiak”.

 

 Lehen langa gainditua.

Abian da Hitzartu, lehen langa pasa dugu. 10.000€ gutxienez behar ziren abiatzeko eta 17.000€ bildu dira dagoeneko. Hitzartu proposamen bat izatetik errealitatea izatera pasa da. Baina ez da nahikoa: Hitzartukide gehiago beharrezkoak dira.

Azpimarratu nahi izan da garrantzitsuena Hitzartukideak lortzea dela eta dirua ezinbesteko baliabide bat, besterik ez.

Bi helburuak lortzeko Hitzartukide txartela aurkeztu dute, 5€-ko ekarpenarekin batera email helbidea helarazten zaio Hitzartutik antolatuko diren ekimen guztien berri jaso ahal izateko eta parte hartu ahal izateko. Txartel-dunek ekainetik aurrera abiatuko den Hitzartu Kulturaleko ekitaldietara joaterik izango dute.

Diru ekarpenak egiteko www.hitzartu.eus web gunean ireki diren bi kontu eskura dira ere. Asmoa da prozesuak aurrera darraien bitartean behar diren 80.000€-tara heltzea.

80.000

Hitzarturen aurkezpena

Hitzartu egitasmoaren aurkezpenarekin jarraitzen dugu. Eureka museoan aurkezpena egin genuenetik (abenduan), herriz herri edo bailaretan aurkezten ari gara. Egin dira saioak Tolosa, Usurbil, Lasarte, Andoain, Zarautz, Zumaia, Gioerrin (Beasain) eta Debagoiena (Arrasaten). Datozen asteetan zehar jarraituko dugu Gipuzkoa osora zabaltzen.

Horien artean Donostian ere aurkeztuko da, martxoaren 5ean arratsaldeko 19etan, Koldo Mitxelenan. Aurkezpenean Garbiñe Biurrun Berme Batzordeko kideak parte hartuko du eta batzorde bereko Esther Larrañaga kidea ere izango da bertan.

 

Martxoan abiatuko da parte-hartze prozesua, informazio eta eztabaida ekitaldiekin.

Parte-hartzea erreala izan dadin informazioa eta eztabaida bermatu behar dira. Xede horrekin Martxoan zehar hainbat hitzaldi eta eztabaida publiko antolatuko ditugu Gipuzkoan. Hurrengo zitak:

MARTXOAREN 2an, ostirala, arratsaldeko 6retan, Gipuzkoako Medikuen Elkargoko aretoan CSICeko bi zientzilariek Zubietako erraustegiko baimenaren gabeziei buruz egin duten txosten zientifikoaren aurkezpena egingo da. Ondoren Errausketa eta osasunari buruzko eztabaida burutuko da. Bertara osasun publikoaren zuzendaritza eta Biodonostiko ordezkari bana gonbidatu ditugu.

MARTXOAREN 3an, larunbata goizean Eduardo Rodrigez Farré txostenaren egilea eta zientzilaria (Profesor del Instituto de Investigaciones Biomédicas de Barcelona, CSIC-IDIBAPS y del CIBER de Epidemiología y Salud Pública del ISCIII)  prentsarekin izango da Hesperia Hotelean.

MARTXOAREN 9an, ostirala  UPV/EHUko Carlos Santamaría Auditorioan Demokrazia: Adostasun zabalak beharrezkoak direnean, Hiritar arduratsua edo alienatua (delegazioa), nola sendotu gure demokrazia, nola sendatu gizartea gaiari buruzko elkarrizketa. Parte hartuko dute Arantza Campos (UPV/EHUko Irakaslea Parekidetasunean aditua), Juanjo Alvarez (UPV/EHUko zuzenbide katedraduna), Braulio Gómez (DEUSTO barómetroko arduraduna) eta Jon Sarasua (MONDRAGON unibertsitateko irakaslea). Moderatzailea Iñaki Soto Garako zuzendaria.

Beste bi eztabaida antolatuko dira hurrengo asteetarako: Hondakinak eta Ekonomia gaiari buruzkoa  bata eta inguruko beste kudeaketa ereduak ezagutzeko aukera bestea. Antolatzaileen asmoa da eztabaida bakoitza komunikabide ezberdin bateko zuzendariak edo arduradun batek moderatzea.

Apirilean hiritarren parte-hartzeari ekingo diogu.

Prozesuaren diseinua eta gauzatze lanetan UPV/EHUko Parte Hartuz Ikerketa taldea eta CSICeko Ernesto Ganuza adituaren laguntza izango dugu, baita beraien bermea ere.

Parte hartzeko bi teknika erabiliko dira. Bata Hiritarren Epaimahiak. Ernesto Ganuza soziologo adituak CSICeko Cordobako egoitzatik bideo konferentziaz azaldu du zertan datzan teknika. Irizpide demoskopikoekin, zozketaren bitartez hiritarrak hautatzen dira tallerretan parte hartzeko. Borondatez parte hartuko dute eta adituak izango dituzte laguntzaile (iritzi ezberdinekoak) eta Hondakinen plana egin ahal izateko irizpideak erabaki beharko dituzte.

Bestetik Gune irekiak (open space) teknika erabiliz gizarteko hainbat sektoreetan eta herriz herri edo bailareetan parte hartze dinamikak antolatuko dira. Bigarren formato hau mobilizatzailea da, hots, parte hartu nahi duen orori parte hartzeko aukera eskaini nahi zaio eta elkarrizketaren kultura gizartean sustatzea du xede.

PARTE HARTZE DISEINUA

Irailetik abendurarte Hondakinen plana idazketari ekingo zaio

Gogora ekartzen dugu Hitzartuk bi atal dituela. Lehenengoa parte-hartze prozesua (martxoa hasieratik ekaina bukaeraino) eta bigarrena Hondakinen Planaren idazlana. Horretarako Mahai Teknikoa eta Soziala osatuko dira.

Hiru irizpide edo baldintzak jarriko ditugu mahai gainean. Batetik, gizarte kohesioa: adostasun gehien duen proposamena aurkitu. Bestetik osasuna eta ingurumena gehien babesten duen irtenbidea behar du izan. Eta hirugarrena, Europako irizpideak gehien betetzen dituen irteera izatea.

Abenduan

Abenduan bukatuko da Hitzartu prozesua, Plana aurkeztuko zaio gizarteari eta hirugarren parte-hartze saioak egingo dira.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s