EUSKO LEGEBILTZARREKO TALDE POLITIKO GUZTIEKIN GIPUZKOAKO ERRAUSTEGIAREN INGURUAN BURUTUTAKO BILERAREN BALORAZIOA

 

Gaur 10:30etan GuraSOSen ordezkaritza batek bilera bat izan du parlamentuko talde politiko guztiekin.

GuraSOSek talde guztiei banatu die txosten bat, non agertzen den legedia –Erkidekogo legeak, hain zuzen ere- ez dela bete hondakinen kudeaketaren alorrean. Horrekin batera, agerian utzi du instituzio komunek euren konpetentziak alboratu dituztela. Bilera horretan GuraSOSek Eusko Legebiltzarrari eskatu dio instituzioen konpetentziak funtzioak bete ditzaten hondakinen kudeaketa bideratzeko azpiegituren alorrari dagokionez.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

GuraSOSek modu positiboan baloratu du honako hau:

a) Parlamentuan gai honi buruz hitz egiteak esan nahi du ez garela hitz egiten ari soilik Gipuzkoako arazo bati buruz.

b) Mahai baten bueltan hitz egiteak hiritarron parte hartzearekin talde politikoekin batera.

c) Gaiaren mamira joateak, alegia, planifikazio politikaren falta hondakinen kudeaketaren alorrean, eta instalazio berri baten BEHARRAZ azterketa egitea. 1000.000. euro gastatuko dituzte beharrezkoa den ala ez aztertu gabe? Horren aurka doazen zantzuak badaude, Zabalgarbiko lan txanda bat luzatuz, adibidez.

Onargarria al da horrelako instalazio batek dakarren arriskua onartzea bere egokitasuna eta beharrezkotasunaz azterketarik egin gabe? 

Azkenik, gure inpresioa partekatu dugu aipatuz gai hau politikoki modu desegokian kudeatzen ari dela. Izan ere, instituzioen legitimitatea herritarren parte hartze zuzena izateko eskubidearekin aurrez aurre jarri izan baita. XXI. mendeko gizarteak ez du onartzen etorkizuna erabaki dadila berari bizkar emanez, bere parte hartzea saihestuz. Instituzioak gotorleku bilakatzen ari dira, non informazioa dagoen eta eztabaida, baina herritarron parte hartzea boto ematera soilik mugatzen da lau urtetik behin. Akats larria da. Herritarren parte hartzeak demokrazia aberasten du, eta legitimitateaz blaitzen du. Horri bizkar ematea demokrazia ahuldu besterik ez du egiten.

Akatsa da hondakinen kudeaketaren gaia gatazka moduan irudikatzea. Haratago begiratu behar dugu eta aukerak ikusi. Adostasunak gizarte moduan hazten lagunduko digu. Galdu ezin den aukera da elkarbizitzan areagotzeko.

Ezin dira ateak jarri lan eremuan. Herritarrak informatuko dira, eztabaidatuko dute eta erabakiko dute hondakinen kudeaketaren politikaren inguruan. Nahiz eta instituzioek ez duten nahi, jendarte zibilak datozen hilabeteotan ekimen bat martxan jarriko du: parte hartze prozesu bat, hain zuzen ere, PIGRUG eguneratu bat eraikitzea helburu izanik, Europako araudia beteko duena, eta abiapuntu gisa irtenbide legal, adostua eta partekatua izango duena.

PORTADA irudia

Hona hemen bilera ostean, Parlamentuan bertan egindako balorazioaren irudi batzuk:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s