GURASOSek Gorde nagusietan (Senatuan) salatu du erraustegiaren proiektuak zorpetzearen eta gastu publikoaren gaineko Europako zein Espainiako arautegia ez duela betetzen eta azpiegitura ez dela beharrezkoa.

GURASOSEK KORTEETAN (SENATUAN) SALATU DU ERRAUSTEGIAREN PROIEKTUAK AHULTASUN FINANTZIEROA DUELA. IRAILAREN BUKAERAN SALAKETA BRUSELARA ERAMANGO DU, BAITA EUROPAKO PARLAMENTURA ERE. GURASOSEK ARGI DU PROIEKTUA EZINGO DELA EGIN, ETA HURRENGO URRATSERAKO PRESTATZEN ARI DA: ERRAUSTEGIRIK GABEKO ETA ADOSTASUNA OINARRITZAT IZANGO DUEN AKORDIOA, HONDAKINEN KUDEAKETAREN AFERA BEHIN-BETIKOZ SOLUZIONATZEKO.

DEhWCXvXoAIMyEe

Egunotan gastu publikoaren langaren inguruan eztabaidatzen aritu dira Korteetan, eta horren harira, uztailak 12an Senatuan adostutako bilera batean GURASOSek salatu du erraustegiaren proiektuak zorpetzearen eta gastu publikoaren gaineko Europako zein Espainiako arautegia ez duela betetzen.

senatuko txostena

Hainbat senatarirekin egon gara: Unidos Podemos, PSOE, ERC, EH BILDU. Saio monografikoa zegoen, defizita eta zorpetzearen inguruan, eta Montoro ministroak ere parte hartu du. Kontaktuak eskatu ditugu, eta PP zein Cuidadanosen ordezkariei helarazi diegu dossierra. Gainera, Europari begira ditugun asmoak prestatzeko balio izan digu. Bukaeran, prentsa agerraldi bat egin dugu, bilera eta gestioen berri emateko.

DEhgCGGXkAA7tFv

GURASOSen balorazioa oso positiboa da, jarrera irekia eta abegikortasuna topatu dituelako. Azpimarratzekoa da Montoro ministroak berak jaso duela dossierra. Prentsaurrekora Efe eta Europa Press agentziak bertaratu dira.

GURASOSen talde juridiko-ekonomikoaren kide batek azaldu duenez, erraustegiaren obra publikoaren kontzesiorako kontratua 1.000.000.000 euro ingurukoa da, eta IRUZURRA da kontratuen eta egonkortasun finantzieroaren legediaren aurrean. Izan ere, kontzesioanario pribatuak (EKONDAKIN) –MERIDIAM (%50), URBASER (%46), LKS, eta MURIAS, MOYUA eta ALTUNA Y URIA (%4a lauren artean biltzen dituena- EZ DU BERE GAIN HARTZEN OPERAZIOAREN ARRISKUA. Justu kontrakoa: administrazioak bere akzionistei bermatzen die inbertsioa eta zergen ondorengo errentagarritasun nominala, %10,50, hain zuzen ere.

Horretarako guztirako, proiektuaren diru sarreren %82,27 Pago por disponibilidad moduan jasoko ditu; hots, tarifa plana bat bezala, tratatzen diren hondakinak direna direla. Alegia, diru sarrera horiek jasoko dira hondakin tona bakar bat ere erretzen ez bada ere.

GURASOSek bere ondorioak peritu-txosten batean oinarritu ditu, berau Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Finantzieroa eta Kontabilitateko Katedradun batek egin du. Txosten hori Tolosaldeako udalerrien Mankomunitateak eskatu zuen.

deficit-720x320

Elkarteak salatu du ez duela beharrezkoa ikusten azpiegitura, eta planifikazioa eta koordinazio falta ikusi ditu. Balorizazio energetikoaren (erraustegiak) sektorearen patronalaren arabera Espainia osoan 17 erraustegi beharko lirateke (gaur egun 11 daude), eta EAEri 0,79 edukitzea egokituko litzaioke, eta Bizkaian badago bat.

1.000.000.000 milioiko inbertsioak justifikaziorik ez du. EAEk ez du hiri hondakinen planik, eta ez da betetzen ari bere egokitzapena estatuko planari, ezta Hondakin eta Lur Kutsatuen Estatu Legeari ere.

Horrek esplikatzen du zergatik ez da aztertu ea Zabalgarbi nahikoa ote den Erkidegoko beharrak asetzeko.

Hori gutxi balitz, Gizpuzkoak Foru Plana 2016ko abenduan bukatu zen, eta Foru Aldundiak ez du nahi izan ere ordezkoa izango dena tramitatu; eztabaida soziala eta parte hartzea saihestu nahi duelako, batez ere (derrigorrezkoak direnak, legez).

Gainera, GURASOSek salatu du erabateko kontrol falta dagoela milioi askoko kontratuetan. Kontrol ezak eta iruzurrak egiturazko hedadura hartu dute, eta GHK-k ez du horren gaineko kontrolik ezarri, eta Europako arautegiak sekulako garraantzia emten dio hoori guztiorri (Europako Kontuen arautegia 2011/85/UE)

GURASOSek Eurostaten (Europako Batzordea) aurrean kasu hau salatuko du eta agintarien eskuetan jarriko du bee eskuetan dagoen dokumentazio osoa.

descarga (3)

Europako instantziek tamainako iruzurraz ohartuta, murrizketa sozialak eta lan erreformak ekarriko ditu. Horregatik guztiarengatik sindikatuei sindikatuen arteko ekintza bat proposatuko zaie, Europa mailakoa, horrelako iruzurrak saihesteko.

Hori guztia lotuta dago Meridiam-i helarazi zaion informazioarekin, GURASOSen kezka azaldu zaio, non Urbaserren korrupzio susmoen berri eman zaie, beraiek ondorioztatzeko ea gutun etikoarekin bat datorren edo ez.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s