GURASOSen IRITZIZ ERRAUSTEGIAREN OBREN HASIERAREKIN EZ DA EZER BUKATZEN.

 

GuraSOSen helburua hauxe da: proiektua gelditzea eta hondakinen politika partekatu bat eraikitzea.

 Horretarako guztirako lau iniziatiba nagusi planteatzen ditu: 1) defentsa juridikoa, 2) egitasmoaren finantziazioa kolokan jartzea, 3) denon artean hondakinen kudeaketarako politika komuna eraikitzea, eta, horretatik, PRIGRUG2017-2030ri forma ematea, hori oraindik egiteke baitago, eta 4) iniziatiba ekintzaile bat bultzatzea, gizartearen babesa izango duena, eta bai Gipuzkoa baita bertako industria sarea ere, hondakinen kudeaketan erreferentzia teknologikoa zein soziala bihurtuko dituena.

Obren hasierarekin fase berri batean sartuko gara, noski. Baina horrek ez du esan nahi ezer bukatu denik, ezta “zalapartekin” amaitu denik, berriki foru bozemaileak gustu txarrez adierazi duen legez.

Herritarron eskubideon aldarrikapen zibila eta demokratikoa “zalaparta” dela iruditzen bazaie, euren jarrera demokratikoa aztertu beharko lukete. Eta, jakina, gure helburua lortu arte temati jarraituko dugu. Sarritan esan izan dugu: amak eta aitak gara, gurasoak gara, ez gehiago eta ez gutxiago. Hondakinen kudeaketarako erraustegi bat eraikitzeko erabakia hartu dela ikusten ari gara bestelako alternatibak eta bideak arakatu eta eztabaidatu gabe. Horrek guztiak ezinegona sortzen digu. Jakiteko, ezagutzeko, iritzia emateko, erkatzeko eta parte hartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Bizitzarako eta osasunerako berme handiena izateko eskubidea, alegia. Eta ez dugu etsiko. Aurtengo otsailaren 19an Donostiako kaleak lepo bete ziren gero eta zabalagoa eta handiago den eskakizun horren alde.

Nolanahi ere, Foru Aldundiko agintaritzak egitasmoa hasi du herritarroi parte hartzeko eskubidea ukatuz, eta Legea ez betez, ezta beraien hitzak ere. Non geratu da  eman zuten hitza adierazi zutenean 2016 urte bukaerarako PIGRUG 2017-2030 parte hartze prozesu baten bitartez tramitatu eta aprobatuko zutela?

Bideoa webgune honetan ikus daiteke, non besteak beste onartzen duten ere aurretik ez dela behar bezalako parte hartze prosezurik izan:

http://www.gipuzkoa.tv/es/detalle-video/video/presentacion-del-proceso-de-participacion-pigrug-2017-2030

asensio rueda de prensa

Gizartearen gero eta parte zabalagoa da egin dutena eta egin duten moduan begi onez ikusten ez duena.

Mespretxatu duten gizarteari erronka bota diote, Gipuzkoaren etorkizuna ustelkeria kasuekin lotutako ikerketetan agertzen diren enpresen eskuetan utziz, URBASER esaterako.

Zeinek berma dezake gaur gaurkoz obrak ez direla geldituko arrazoi horiengatik? Norbaitek sinets al dezake URBASERen “zalaparta”k –hori bai dela “zalaparta, Lasa jauna- ez duela ondoriorik ekarriko inbertsioaren bideragarritasun ekonomikoan zein eraginkortasunean?

GuraSOSen iritziz, gizarteak bere lekua eskatuko du. Eta agintariek saihestu nahi zuten hori izango dute. DEBATEA izango dute, PARTE HARTZEA izango dugu, eta AKORDIOA lortuko dugu.

Galdera bati erantzuteko deitu zaituztegu gaur: Eta orain zer? Zer proposatzen du GuraSOSek hemendik aurrera?

Alde batetik, herritarron eskubideen defensa juridikoarekin jarraituko dugu, jakinajusticia europa (GuraSOSek martxan jarritako 4 prozedura irekita daude). Gauzak horrela, datozen egunotan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehenengo salak PIGRUG 2002-2016ko gaineko suspentsio eskaeraren ebazpena ebatziko du. Lehenago esan dugun moduan, defentsa judizialarekin bukaeraraino iritsiko gara, beharrezkoa balitz Europaraino.

Nolanahi ere, ez dugu bide hori bakarrik jorratuko, eta ez gara zain geldituko.

Money coins fall out of the golden tapBeste aldetik, mundu globalizatu honek eskaintzen dizkigun aukerak aintzat hartuta, guraso eskandinaviarrekin komunikazio bide bat zabalduko dugu. Beraien pentsio fondoek Donostiako erraustegia finantzatuko dute, Meridiam taldearen bitartez. Talde hori UTEaren bazkidetzaren gehiengoa du, %50a. Atzo bertan lehen urratsa emangenuen: Parisen egoitza duen talde finantziero horrekin harremanetan jarri gara. Bere elkartearen gutun etikoa ezagutzen dugu, baita inbertsio arduratsuaren printzipioen gaineko konpromisoa. Horrela, geure iniziatiba sozial zein juridikoen gaieneko informazioa helarazi diegu, eta, horrekin batera, geure kezka ingurunearekin zein eskubide zibilekin lotutako gaiekiko, horiek ez direla bermatu ulertzen dugulako. Horrekin batera, Urbaserren etorkizunaren inguruko ziurgabetasuna, eta beren jardueraren gaineko susmoak. Hori guztia beraiek erabaki dezaten ea azken enpresa horrek betetzen dituen ala ez gutun etikoan jasotzen dituen printzipioak. Printzipio horiek ustelkeriarekin lotuta egon daitezkeen transakzioak eta gizartearen oinarrizko eskubideka ez errespetatzea baztertzen dituzte. Printzipioek, ordea, ingurumenarekiko proiektuak eta gertuko ekonomiaren garapena bultzatzen dute.

Horretaz gain, GuraSOSek denon artean eraikiko den AKORDIOA proposatzen du, hau da, hondakinen kudeaketarako politika partekatua.

Gizarteari datozen hilabeteotan garatzeko bi iniziatiba proposatzen dizkiogu: lehenengoak herritarron parte hartzea du oinarria: bigarrengoak, hondakinen kudeaketarako eredu berritzailea eta gipuzkoarra oinarri izango duen aktibazio ekonomikaren aldeko apustua.

PORTADA irudia

HITZA-HARTU PARTE HARTZE PROZESUA

Lehenengoak, HITZA-HARTU deiturikoak, aurrekaririk gabeko herritarron parte hartze prozesua martxan jartzea du helburu, gizartetik antolatua izango dena, eta neutraltasun eta zorroztasuna bermatzeko, gizarteko sektore ezberdinetan ordezkari esanguratsuez osatutako berme batzorde bat izango duena.

Hiru norabide dituen prozesua izango da, beti ere, adostasuna bilatuko duena: kohesio sozial handiena lortzea, osasunaren babes handiena lortzea, eta gaia Europako araudiari egokitzea.

hitza-hartuGaian adituak direnekin eta UPV/EHUko “Parte Hartuz” ikerketa taldearen laguntzarekin Gipuzkoa osorako parte hartze prozesua diseinatuko da. Bi mahai osatuko dira paraleloki: bata mahai teknikoa, hondakinen kudeaketan eta osasun publikoan adituak direnekin, eta mahai sozial bat sentsibilitate ezberdinetako ordezkariak bilduko dituena. Prozesuaren emaitza izango da 2017-2030 Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planaren proposamena.

 _XP13491

GIPUZKOA + TECHNOLOGY

Bigarren iniziatibak ikuspegi ekonomikoa eta pragmatikoagoa du. Iniziatiba ekintzaile bat martxan jartzeko proposamena da, Gipuzkoa hondakinen kudeaketaren gaian erreferentzia teknologiko eta soziala bilakatzeko asmoarekin. GIPUZKOA+TECHNOLOGY jarri diogu izena.

Sin títuloGipuzkoak baldintza objektiboak biltzen ditu hondakin kudeaketaren gaian nazioarteko eredua izan dadin. Prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenena inbertsioa zein ikerketa egitea proposatzen dugu. Hondakinen kudeaketa eta parte hartzearen inguruan eredu eta praktika onak esportatzea proposatzen dugu. Industria oso bat (aberastasuna, lanpostuak…) sortzea hondakinen kudeaketaren gaiarekin, alegia.

Azken batean, Gipuzkoak duen eta azken urteotan sortu dugun energia pilotikoa, instituzionala, teknologia, eta batze ere, sozialaz baliatzea eta norabide egokian jartzea, errentagarritasun soziala eta ekonomikoa lortze aldera.

Iniziatiba horien inpaktu ekonomikoa oso altua izan daiteke, are gehiago kohesio soziala lortze aldera izan dezakeen eragina, baita ekonomiaren gaineko ondorio positiboak ere.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s