EPAITEGIAK EMANDAKO AZKEN EPAIA, ETA HARTAZ ALDUNDIAK EGINDAKO IRAKURKETAZ. GURASOS-EN BALORAZIOA.

Donostiko epaitegiak (administratibo kontensiosoko 2.a) GuraSOS-ek partehartze prozesuaren inguruan sartutako errekurtsoa atzera bota du. Hondakinen kudeaketaren inguruko partehartzean aukera guziak eztabaidatu zitezen, baita erraustegia bera egin edo ez egitearena ere GuraSOS-ek Diputazioari egindako eskaera atzera botatzen zuen GFA-ren akordioak (uztailak 28ko). Honen aurka GuraSOS-ek errekurtsoa sartu zuen, oinarrizko eskubideen urraketa moduan argudiatuz. Errekurtso hau da atzera bota duena oraingo epai honek.

Sententzia ez da sartzen baloratzera foru erabakia legera egokitzen den edo ez. Aspektu formaletan geratzen da, partehartze eskubidea giza eskubide edo oinarrizko eskubide bat dela ukatzen du, eta bere izaera politikoa ukatuz, tramite administratibo soil batera mugatzen du.  Sententzia ez da behinbetikoa, TSJPVan errekurtsoa sartzeko aukera dago, egiteko asmoa duguna. Are eta gehiago, bide judiziala luzea da eta azken pausua Europako Giza Eskubideen Tribunalera jotzea da. Horretan ari gara.

AURRETIAZKO AZALPENAK

Hedabideren batek zer argitaratu duen ikusita, eta Aldundiak zer azalpen eman duen, argitu behar dugu GuraSOSek abiatuko duen bide judizialetik lortu nahi duena DENBORA DELA akordio batera iristeko, eta hain zuzen konponbide adostua. Haren helburua ez da ezein proiektu “atzeratzea”, baizik eta konponbidearen azeleragailua sakatzea. Horrekin batera herritarren informaziorako eskubidea eta parte-hartzekoa bermatu nahi ditu.

Era berean hasiera-hasieratik esan dugu prest gaudela parte-hartzeari buruzko auzia europar auzitegietan ebatz dadin. Horretxegatik erabaki genuen bide arruntetik ez justicia europabaizik eta bide berezitik errekurritzea, oinarrizko eskubideak babesteko bidetik, ze bide honek bermatzen baitu Giza Eskubideen Europar Auzitegira heltzea.

Bide judiziala ez da gure dinamikaren tresnarik garrantzizkoena. Beti esan izan dugu azken hitza herritarrek izango dutela eta inork ezingo duela galarazi gizartea informatua egon dadin, eta gaiaz eztabaidatu eta parte har dezan. Inork ezingo du galarazi parte-hartze eskubidea, eta herritarrek erabaki ahal izateko duten eskubidea.

 

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN JOKABIDEAK TRISTURA SORTZEN DIGU.

Tristura ematen digu ikusteak Aldundiak elkarren aurka jartzen dituela politikari profesionalen demokrazia ordezkagarria eta demokrazia zuzena, osagarriak izan behar luketenean.

Gai publikoetan herritarren parte-hartzea tramite administratibo huts batera murriztea, herritarrek zuzenean politika egiteko duten gaitasunari muzin eginez, atzerapausoa da, atzerakoia da eta ez dator bat Europan, eta munduan ere, bereziki ingurumenaren arloan bizi dugun garaiarekin.

Gainera atzera emandako pauso bat da eta Gipuzkoako kalitate demokratikoa hobetzeari uko egitea da. Tristura ematen digu Aldundia herritarrei bizkarra ematen ikusteak, herritarren parte-hartzeari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 Foru Arauak ekarri behar zuen aurrerapen demokratiko eta foru berezitasuna zapuztu baitu, eta parte-hartzeak duen izaera politikoari muzin egin baitio eta halaber, hark duen oinarrizko eskubidearen izaerari.

Aipatutako Foru Arauak garbi asko karakterizatzen du herritarren parte-hartze eskubidea benetako funtsezko eskubide gisa, foru arloko gai publikoetan parte-hartze politiko zuzena izateko. Foru Arauak bere Hitzaurrean bere burua berritzailetzat jotzen du eta “herritarren partaidetza zuzenerako formak bultzatzeko beharra, hain zuzen ere, demokrazia ordezkagarriaren instituzioen osagarri modura” aldarrikatzen du eta horretarako lurralde historikoko herritarren partaidetza zuzenerako tresnak eta prozedura espezifikoak ezartzen ditu, zentzurik zabalenean.

Nahikoa da Foru Arau horren 5.1. artikuluan dagoen parte-hartzeko eskubidearen definizioari erreparatzea ondorioztatzeko benetan aipaturiko oinarrizko eskubidearen adierazpide dela: “Gipuzkoako lurralde historikoko egoiliarrek, bai zuzenean bai dagozkien herritar erakundeen bidez, eskubidea dute Foru Aldundiaren eskumen diren gai publikoen kudeaketan parte hartzeko.”

Alabaina, Aldundiak epaiketan justu kontrakoa defendatu du. Ukatu egin du entitateak eskubide horren titular izateko aukera, eta parte-hartzeari izaera politikoa ukatu dio.

Eta geure buruari galdetzen diogu, zer iritzi ote dute horretaz Foru Araua onartu zuten Batzar Nagusiek?

JJGG

Ez du ematen Foru Aldundia oso prest dagoenik hondakinen kudeaketari buruzko politikaren gainean debate publikoa egiteko, nahiz eta 2016ko ekainaren 6an egin zuen agerraldian horretarako konpromisoa hartu zuen. Okasio hartan ingurumeneko foru diputatua den Asensio jaunak PIGRUG 2017-2030 berria egiteko partaidetza prozesua iragarri zuenean, 2016ko uztailaren eta abenduaren artean egitekoa, azpimarratu zuen lehenbiziko aldia izango zela arlo honetan partaidetzako prozesu publikoa egingo zela, baina bertan behera geratu zen, ez genuen hartaz beste ezer jakin.

asensio-presentación participación

Bideoa webgune honetan ikus daiteke: 

http://www.gipuzkoa.tv/es/detalle-video/video/presentacion-del-proceso-de-participacion-pigrug-2017-2030

Gainera, kasu honetan, parte-hartzeko eskubidea erabat lotua dago ingurumena babesteko langintzarekin eta osasunerako eskubidearekin eta geure osotasun fisikoarekin eta geure seme-alabenarekin. Halaxe ulertu du Giza Eskubideen Europar Auzitegiak (GEEA) 1995ean GFAk defendatutakoa baino geroagoko epaietan (2004ko azaroaren 10eko epaia eta 2012ko urtarrilaren 10eko epaia, Di Sarno afera Italiaren aurka), zeinetan, hondakinen kudeaketari dagokiolarik, eskatzen duen herritarrek jaso dezatela izan dezaketen kaltearen ebaluazioa egiteko adinako informazio. Herritarrek ingurumenaren gaineko informazioa lortzeko duten eskubidea lotua dago bizitza pribatua errespetatua izateko duten eskubidearekin.

Ildo berean, Europar Batasuneko Eskubide Funtsezkoen Kartak (2010eko martxoaren 30eko Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean)ingurumena babesteko eskubidea eskubide funtsezkotzat jotzen du.

Ulertzen dugu GuraSOSek baliatutako ekimenak argiro gainditzen duela partaidetza administratibo hutsa, eta benetako partaidetza politiko eta zuzenekoan kokatzekoa dela, eta dudarik gabe funtsezko eskubideei eragiten diela, eta Foru Aldundiak aukera galdu duela legezko testuek eta europar epaiek zedarritzen duten garai berrira atxikitzeko, herritarren partaidetzarako eskubidearen ikuspen erredukzionistari eutsiz, zeina, gainera, bereizten den egokiro zabaltzeko asmotan izan zen foru arautegi propiotik.

 

GIZARTEAK IZANGO DU AZKEN HITZA

Ez gara nekatuko gogoratzeaz, esaten dutena esaten dutela, jartzen diren bezala jartzen direla, GAI PUBLIKOETAN ZUZENEAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA (hondakinak kudeatzeko politika) dugula, GURE eskubidea baita, GIZA ESKUBIDEA, nazioarteko tratatuek onartua, eta gainera erabili egingo dugu. Parte hartuko dugu erabakian. Eta erabakia adostua izango da. Denborak esango du.

Ildo horretan GuraSOSek jendaurrean datozen egunetan jakinaraziko dituen datozen hilabeteetako jarduketa-lerroak iragartzen ditu.

Garrantzi handiko bi gizarte ekimen dira, irudimentsuak eta berritasun handikoak, GuraSOSen iritzian, egoera desblokeatzea lortuko dutenak eta aldi berean hondakinen kudeaketarako konponbide adostura heltzea ere bai.

Haietako bat izango da hain zuzen HITZA-HARTU izenekoa, orain arte aurrekaririk ez duen partaidetza prozesua abian jarriko duena, gizarte zibiletik antolaturikoa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s