EKIMEN JURIDIKO BERRIAK

GURASOS-EK EZ DU AMORERIK EMAN KONPONBIDE ADOSTUA LORTZEKO BIDEAN, ETA HORREGATIK EKINTZA JURIDIKO BERRIAK ABIATU DITU, ETA HORIEK ERRAUSTEGIAREN KONTRATUAREN ADJUDIKAZIOAN ATZERAPENA EKARRIKO DUTE, ETA BEHARBADA HURA ETETEA ERE. HORREKIN BATERA GIZARTE EKIMEN BERRIAK IRAGARTZEN DITU, ETA HORIEK, TALDEAREN IRITZIAN, GATAZKAREN KONPONBIDEA ERRAZTUKO DUTE DATOZEN HILABETEOTAN.   

Une honetan lizitazio prozesuaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beraren administrazio auzitegi batek ebazteko dago eskaintzetan bigarren gelditu zen FCCk egindako kontratu-errekurtsoa.

Errekurtso hori jartzeak automatikoki adjudikazioa etetea dakar berekin hura ebazten den arte, eta Ingurumeneko Foru diputatuak iragarri zuenez, martxoko hil honen amaieran gertatuko da.

 justicia-y-razon-1

Eskumen gabeziaren planteamendua kontratu-errekurtsoen foru administrazio Auzitegiari.

Halere oso posible da beste atzerapen bat gertatzea prozedura horretan, Foru Auzitegia ez delako organo eskuduna FCCren errekurtsoa ebazteko.

GuraSOSek gaur bertan eskatu dio foru organoari eskumenik gabeko adieraz dezala bere burua, eta errekurtsoa Euskadiko Autonomi Erkidegoko administrazio organoari igortzea erabaki dezala. Horrek kontagailua zerora jarri dela esan nahiko luke eta beste bi hilabeteko atzerapena ekarriko luke.

GuraSOSek bere eskaera Foru organoaren beraren irizpidean oinarritzen du. Horretarako eskaerari Foru Auzitegiaren beraren 2013ko maiatzaren 14ko ebazpena erantsi dio, non bere eskumen gabezia adierazi zuen garai hartan Urbaser enpresak GHKren aurka jarri zuen errekurtso bereziari buruz.

Aurrekari horretan GHKren kontratu batean Urbaserrek jarritako errekurtsoa ebazten zen, eta aipatutako foru organoak eskumen gabezia adierazi zuen eta eskuduna ebazteko organo autonomikoa zela.

Partzuergoaren lurralde esparruak Gipuzkoakoa gainditzen du.

Foru Auzitegiaren eskumen gabezia ez dator bakarrik lehenago aipatutakotik. Horretaz gain, beste zirkunstantzia erantsi bat ere badago, ze partzuergo horretan Debabarrena mankomunitatea ere badago, eta hor badira bi udalerri Bizkaiko Lurralde Historikokoak direnak, hain zuzen Ermua eta Mallabia. GuraSOSek salatu du arrazoi horregatixe ezin dela izan ezargarri foru arautegia. Partzuergoaren lurraldeak Gipuzkoako udalez gaindiko esparrua gainditzen du, eta Lurralde Historikoen Legeak xedatutakoari jarraiki, eta halaber Euskadiko Tokiko Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen arabera, hura antolatzeko eskumena legedi autonomikoari dagokio, eta horrek, jakina, konplikazioak areagotuko ditu eta arazo larria izango da Foru Aldundia oinarritzen den lege arkitekturarako.

 

PIGRUG edo Gipuzkoako Hiri-Hondakinen Kudeaketako Plan Integralaren iraunaldia luzatzearen aurkako errekurtsoa, eta hura eteteko eskaera.

Bestalde, aurretik iragarri zuen bezala, GuraSOSek administrazio auzietarako errekurtsoa jarri zuen martxoaren 21ean, eta demanda idatzia formulatu du Gipuzkoako Lurralde Historikorako 2017ko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 8/2016 Foru Arauaren Zortzigarren Xedapen Gehigarriaren kontra.

Aipatutako xedapen horren bitartez Batzar Nagusiek PIGRUG 2002-2016ren iraunaldia luzatu zuten, eta halaber abenduaren 23ko 7/2008 Foru Arauak onarturiko 2008-2016 Aurrerapen Agiria, harik eta bi dokumentu horietan aurreikusten diren azpiegituren egikaritze osoa eta zehaztapenen erabateko betetzea gertatzen den arte.

Idatzi berean errekurtsoaren objektu den xedapen orokorraren iraunaldiaren kautelazko etendura ezartzeko eskatu du. 

PIGRUGaren iraunaldia 2016ko abenduaren 31n amaitzen zen. Foru Aldundiak 2016ko maiatzean ekin zion PIGRUG 2017-2030 tramitatzeari eta ekainaren 6an legez onartu aurretik egin behar den parte-hartze prozesua iragarri zuen. Aipaturiko parte-hartze prozesua uztailaren eta abenduaren bitartean egin behar zen. 2016ko abenduaren amaierarako aurreikusten zen behin betiko onarpena GFAk berak Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zion kronogramaren arabera.

Alabaina erabaki zuen politikoki Plana EZ tramitatzea eta hala legez herritarrek onartua duten eskubidearen erabilera SAIHESTEA.

Kontratua 2016ko abenduaren 31n adjudikatzekotan zen, Markel Olano ahaldun nagusiak berak halaxe iragarri baitzuen jendaurrean 2016ko abenduaren 27an egindako prentsaurrekoan.

Alabaina GuraSOSek salatu zuenean zirkunstantzia hura ez zela egiazkoa, eta Partzuergoaren batzarraren egun hartako akordioa aurretiazko tramite bat zela, Aldundiak gogoz kontra onartu egin behar izan zuen azkenean.

Partzuergoa garaiz iritsi ez denez PIGRUG 2002-2016 iraungi baino lehen kontratua adjudikatzera, Aldundiak aurrekontuen Foru Arauan xedapen gehigarri bat sartzea bultzatu du, Planaren iraunaldia luzatzeko. Batere tramitaziorik burutu gabe egin du, xedapen hori erabat arrotz den aurrekontuen gaineko Arau batean, eta herritarrei bizkarra emanda, haiek ez baitute Aldundiaren asmoen berri jakiterik izan, eta gainera aurrez eragotzi baitzaie, Legeak egitea eskatzen duen bezala, sektoreko plangintzaren berrikuspenaren erabakian parte hartzea. Ezin dugu ahaztu hondakinen 22/2011 legearen 14.5 artikuluak hondakinen gaineko planak gutxienez 6 urtez behin berrikustera behartzen duela, eta PIGRUGek 8 urte dituela berrikusi gabe, eta hura luzatu nahi da beste hiru urtez erraustegia eraiki arte.

Horiexek dira GuraSOSek jarritako errekurtsoaren arrazoiak eta orain administrazioarekiko auzietarako Salak erabaki beharko du ondoriorik gabe uzten duen, hots, eteten duen Batzar Nagusiek egindako “trikimailua”.

PIGRUG eteteko eskaera onartzeko Auzitegiak duen argudio nagusia da kautelazko neurri horrek ez diola inolako kalterik eragiten interes publikoari; izan ere, horrek foru planentzat ekarriko lukeen atzerapena ez litzateke GuraSOSen eskaerari edo erabaki judizialari egoztekoa, baizik eta Aldundiari berari, PIGRUGen tramitazioa “aparkatzeko” erabaki politikoari, inoiz argitu ez duena portzierto, eta GuraSOSen iritzian Aldundiak parte-hartze prozesua egin nahi ezari egotzi behar zaiona.

Auzitegiak eskatutako etendura onartuz gero, erraustegiaren kontratua objektu egiazko eta zilegizkorik gabe geratuko litzateke, sektoreko justifikaziorik gabe eta ezingo da aurrera eraman.

 

Eteteko eskaera kontratu-errekurtsoen foru administrazio Auzitegiari.

EAEko Auzitegi Nagusiak PIGRUGen iraunaldia luzatzea eteteko eskaera ebazten duen bitartean, GuraSOSek Foru Administrazio Auzitegiari eskatu dio FCCk kontratua Urbaserri adjudikatzearen aurka jarritako errekurtsoaren tramitazioa eten dezala.

Kautelazko etendura eskaerak ukatu zituzten EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenen aurkako errekurtsoak.

GuraSOSek aukera baliatu du aditzera emateko ezen EAEko Auzitegi Nagusiaren bigarren sekzioaren 2017ko otsailaren 15eko Autoaren aurka, zeinak ingurumen baimena kautelaz eteteko eskaera ukatu zuen, berraztertze errekurtsoa jarri zuela eta laster ebatziko duela EAEko Auzitegi Nagusiko administrazio-auziekiko Salaren bigarren sekzioak. Ebazpen horren aurka kasazio errekurtsoa jar daiteke Auzitegi Gorenean.

Bestalde, beste kasazio errekurtso bat ere prestatu du EAEko Auzitegi Nagusiaren administrazio-auzietarako Salaren lehen sekzioak 2017ko urtarrilaren 27an emandako epaiaren aurka, zeinak ezetsi zuen GuraSOSek erraustegiaren kontratuaren tramitazioa eteteko egindako eskaera. Martxoak 23an jakinarazi zaio GuraSOS-i aipatutako KASAZIO ERREKURTSOA TRAMITERA ONARTU DUELA SUPREMOAK (martxoak 17ko autoa). Parte inplikatuek 30 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko. Horrek suposatzen du suspentsio eskaera baztertzen zuen erresoluzioa oraindik ez dela irmoa eta GuraSOS-en iritziz, kasazo errekurtso hau argitu arte ez liztateke liziztazioa burutu behar.

dscf7130

Gizarte ekimen berriak

Donostian hamar mila lagunetik gora elkarretaratu zituen otsailaren 19ko manifestazio arrakastatsuaren ondotik, bere hamar hilabete osatu gabeko existentzian egindakoaren balorazioa egin du, eta datozen hilabeteetarako jarduketa lerroak erabaki ditu, eta haiek datozen egunetan jendaurrean azalduko ditu.

Garrantzi handiko bi gizarte ekimen dira, irudimentsuak eta berritasun handikoak, eta egoera desblokeatzea lortuko dutelakoan dago GuraSOS.

guraSOS-logotipoa

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s