MANIFESTAZIO HISTORIKO BATEK DONOSTIAKO KALEAK BETE DITU HONDAKINEN KUDEAKETARI IRTENBIDE PARTEKATUA ESKATUZ

Gaurkoa, herrialde mailako deialdi baterako Gipuzkoan inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena izan da. Manifestazioak ia ibilbide osoa betez, milaka eta milaka lagunek (10.000tik gora antolatzaileen zenbaketaren arabera) parte hartu dute Donostian GuraSOSek deitutako manifestazioan, hondakinen inguruan Gipuzkoan dagoen lizkarrari bukaera emateko adostasuna aldarrikatuz. Burua udaletxe aurrera heldu denean, bukaera San Martin eta Foru kaleen arteko gurutzean zegoen.

dscf7130

“Elkarrekin gehiago gara. Adostasuna, besterik ez / Sin Conflicto. La solución es el acuerdo” zioen pankartak iriki du martxa. GuraSOSeko lehendakaria Joxe Mari Izetarekin batera, pankarta eraman dute Garbiñe Biurrun epailea, Arantza Campos, Zuzenbideko irakaslea eta emakumearen berdintasunaren aldeko militantea, Estitxu Fernández eta Garikoitz Udabe kazetariak, Asier Hernández aktorea eta Javier Muguruza musikaria.

Manifestazioak GuraSOSek hondakinen kudeaketaren arazoa konpontzeko eragile politikoei eta gizarte eragileei aurkeztu dien bide orria babestea zuen helburua. Hain zuzen ere, bide orri hori irudikatzeko beste lau pankarta koloretsu erabili dituzte.

Horietako lehena CCOO, CNT, ELA, LAB, ESK, EHNE, STEEILAS sindikatuetako ordezkariek eraman dute eta zera irakur zitekeen: “ Ez zatitu gizartea Cohesión social”.

Hurrengoa GEIS taldeko medikuek eraman dute eta “Informazioa eta Gardentasuna” eskatzearekin batera Teknikarien parte hartzea eskatzen du.

_xt14367

Hirugarrenak Hondakinen Plangintzaren berrikuspena eskatzen zuen “Legeak eskatzen duelako”. Honen atzean hainbat ikastetxeetako zuzendariak, zeintzuk irakaskuntzako lerro ezberdinak biltzen zituzten (ikastolak, publikoak, elizakoak).

_XT14384.jpg

Azkenak Europako ikurraren gainean “Europako bidetik. Parlamento Europa 2015” esaten zuen eta GuraSOSeko hainbat herrietako gurasoek eramaten dute.

_XT14525.jpg

Manifestazioa Artzai Onean hasi da 12etan eta San Martín, paseo de los Fueros eta República Argentina kaleak igaro ondoren Boulevard-ean bukatu da.

Oholtza Udaletxearen ondoan jarrita zegoen eta jendetzak Boulevard osoa bete du.

Bertan hitza hartu dute GuraSOSeko lehendakariak (JM Izeta) eta Estitxu Fernández kazetariak manifestua irakurriz:

“Donostiako kaleak bete ditugu. Gaur hasten da atzera kontua adostutako irtenbiderako. Milaka gipuzkoar bildu gara!  Adostasuna lortuko dugu!

Norbaitek zalantzak bazituen jakin dezan gurasoak, aiton-amonak, ahaideak, herritarrak garela eta lortu arte ez dugula etsiko. Gero eta gehiago gara “gatazkari ez, eta akordioari bai”, esaten diogunak. “Ez zatiketari eta bai kohesioari”. Boto-ontzi batean lau urteren bueltan sartzen den boto paper bat baino gehiago gara. Gure osasunari, gure seme-alaben etorkizunari, Gipuzkoako etorkizunari edo planeta urdinari eragiten dioten gaietan parte hartzeko eskubidea dugu. Elkarren aurka jartzen dituzte herritarren partaidetza eta legitimotasun demokratikoa, gauza ezberdinak balira bezala.

Ematen du deseroso bihurtu garela. Erakundeek herritarrak lehiakide gisa ikusten dituzte. Oker zabiltzate. Ez gaude zuek ordezkatzeko, zuen lana osatzeko, aberasteko baizik. Argi dugu Batzar Nagusiek izango dutela azken hitza hondakinen politikan, baina hori legea eta herritarren eskubideak errespetatuz egin beharko dute, ez nola hala. Legea errespetatzen ez bada, herritarren eskubideak errespetatzen ez badira ez dago legitimotasun demokratikorik. Bakarrik borondate politikoa, gehiengoarena bai, baina ez legitimoa. Legea argia da. Europar Batasunean du oinarria. Hondakinen gaineko politika berraztertzera behartzen du beranduenez sei urtean behin eta informazio eta eztabaida sozialez egindako parte-hartze bidez. Legeak nahiko balu gehiengo politikoa nahikoa izatea horrela aginduko luke. Baina ez da horrela. Aurretik herritarren parte-hartzea eskatzen du derrigorrez.

Gure galdera da, zergatik ez duzue egin? Zergatik gorde dute erakundeek kaxoi batean 2017-2030 hondakinen planaren berrikuspena, haren gaineko parte-hartze prozesua maiatzean iragarri bazuten? Zergatik erabaki dute eztabaida soziala lapurtzea?

Gure ordezkari izateak ez dizuete eskubiderik ematen gu alboratzeko. Ezin duzue hori egin. Legearen aurka joatea litzateke. Demokraziaren aurka joatea litzateke. Herritarren partaidetzari beldurra badiozue, mesfidantza jasoko duzue. Gure zalantzak eta beldurrak ez dira kontsignekin uxatzen, ez eta lerrokatze politikoekin ere, baizik eta gardentasuna erakutsiz.

Erraustegiaren aurka edo alde egon gaitezke, atez atekoaren aurka edo alde edota besterik gabe gai honetaz ideia argirik ez izan. Hori bai, denok argi dugu garrantzitsuagoa dela nola aukeratuko dugun zer aukeratzea baino. Irtenbidea edozein delarik ere, gizartea zatitzeko balio badu, ez digu balio. Akordioaren bidez ez bada, ez digu balio. Fede edo konfiantza kontua bada… ez digu balio.

pegata sin conflicto

Ziur izan azken hitza gizartearena izango dela. Ez da erraza izango. Hori ere esan beharra dago. Gizarte gisa erronka bat dugu. Boterearen gaztelua inguratzen duen harresia, herritarrekiko mesfidantzaren harresia, harriz harri eta pazientziaz desegitea, harri horiekin beroiekin guztiontzako etxe bat eraikitzeko, leiho eta ate irekiak dituena.

Has gaitezen gaur bertan. Markel Olano jauna, goazen biltzera, bihar bertan, hitz egin dezagun, elkarrekin ekin diezaiogun elkarrizketari eta adostasunaren bideari. Gure eskaerak sinpleak dira:

Zubiak eraiki nahi ditugu eta lubakiak itxi. Demokrazia ordezkatzailea partaidetza zuzenarekin aberastu nahi dugu. Beranduegi dela ez dugu entzun nahi, ezinezkoa eskatzen ari garela ez dugu entzun nahi. Beste leku batzuetan lortzen ari dira (Nafarroa, Asturias, Valentzia…).

Gipuzkoa elkarrekin gehiago izango da, askoz gehiago. Hemen gaudenok, milaka herritar hauek, bagara nor. Aintzat hartuak izatea merezi dugu!

Bukatzeko txoriak txori abestu zuten bildutakoek, Ixak Arruti musikariaren gitarraren laguntzaz.

DSCF7239.jpg

JOXEAN ARTZEren olerkiak dion bezala “hegoak ebaki banizkio, ez zen gehiago txoria izango“.

Eta elkarrekin gehiago garela, indartsuagoak garela irudikatzeko, eskuak gora jaso eta elkartu ditzagun: josi dezagun gizarte batu eta gatazkarik gabea. Herritar oso izateko, parte hartzeko eskubidea behar dugu, hegalak behar ditugu. Hurrengo asteetarako erronka: gizartea ahaldundu. Hegoak indartu eta hegaldia marraztu.

 Ziur izan atzetik etorriko direla!!!!

DSCF7257.jpg

ARGAZKI GALERIA:

This slideshow requires JavaScript.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s