GURASOS: HERRITARRAK IZANGO DIRA ERABAKIKO DUTENAK

Aste honetakoa ametsgaizto bat dela dirudi, baina…

pegata sin conflictoHerritarrak izango dira gai honetan erabakiko dutenak: horrek ez du atzera bueltarik. Eta hori datorren otsailaren 19an ikusiko dugu. Donostiako kaleak bete egingo dira ADOSTASUNA edo LISKARRA, BATUKETA edo BANAKETA, GUZTIOK IRABAZI edo GUZTIOK GALTZEAren artean zein aukeratzen dugun ikusteko. Bertan ikusiko dugu lau urtean behin kutxa batean sartzen dugun boto-paper huts bat garen edota Gipuzkoako etorkizunean parte-hartzeko eskubidea dugun herritarrak garen.

Badakigu une hauetan zaila dela hori horrela izango dela sinestea. Ulertzen dugu herritar asko nahastuta, haserretuta eta minduta egotea. Normala da, izan ere, asteartekoa herritarrenganako mespretxua eta botere erakustaldia izan da, erakundeak gotorleku eta herritarrengatik urrun bezala ulertutako pentsamendudik egindakoa.

Erronka argia da: harresi hori harriz harri deseraiki dezagun eta eraiki dezagun guztion artean etxe komun bat.

_XT10533

BOTERE JUDIZIALAREN INDEPENDENTZIAREKIKO ERRESPETU FALTAGATIK KEZKATUTA

Auzitegiek boterearen praktika fiskalizatu, herritarren eskubideak babestu eta jokoaren arauak betearazteko funtzioa dute. Funtzio horrek premisa bezala behar du bere independentzia errespetatzea.

 Baina kezkatuta ikusten dugu nola agintari foralek beraien boterearen erakustaldia egiten duten, Auzitegien eta Legearen gainetik beren burua jarriz. Epaiak ere zeintzuk izango diren aurreratzen dituzte.

HERRITARREI DEIA: BERAIEK IZANGO DIRA ERABAKIKO DUTENAK

_XT13040Baina, ez al dute herritarrek agintzen? Ahaztu al dira horretaz? Otsailaren 19an gure ahotsa entzunarazteko aukera izango dugu.

Konfiantza

Orain inoiz baino gehiago gizartearen txanda da. Pazientzia izan behar dugu, lasaitasuna. Ez da ezer bukatu. Gizartearen indarrarekiko konfiantza izan behar dugu. Gizarteak izango da azken hitza. Bera delako epaile gorena.

 Argitasuna

Inoiz baino gehiago. Ez dugu frustrazioan erori behar. Adostasuna eta herritarren parte-hartzearen alde egiten duen bide-orri bat daukagu. Bide horretatik urruntzea akats bat litzateke. Norbaitek banaketa eta liskarra betikotu nahi baditu, ez du lortuko. Ez dugu nahi bide horretan jarraitu.

Irmotasuna y Duintasuna

Horrek ez du esan nahi gure eskubideak zapaltzen utzi behar dugunik. Irmotasunez defendatuko ditugu kalean eta auzitegietan. Oso argi izanik azken helburua lortzeko direla: adostutako akordio bat hondakinen kudeaketaren gaiaren inguruan. 

Gure seme-alabak babestuz

guraSOS-logotipoaEz dugu ahaztu behar GURASOS gure alaba eta semen osasunagatik kezkatutako guraso taldea garela. Ez gehiago, ez gutxiago. Gure lehentasuna beti gure txikiak izango dira eta horrela izanik, beraien alde egingo dugu aurrerantzean ere etsi gabe orain arte egin dugun bezala, gure indar guztiarekin. Atsedenik gabe. Ez dagoelako gure seme-alabak baino ezer garrantzitsuagorik.

 

 OTSAILAK 19: HITZORDU HISTORIKO BAT

“ELKARREKIN GEHIAGO GARA. ADOSTASUNA, BESTERIK EZ!”/ SIN CONFLICTO, LA SOLUCION ES EL ACUERDO” lelopean manifestazioa Donostiako Artzain Onaren katedraletik abiatuko da eta Boulevarden amaituko da San Martin, Fueros eta República Argentina kaleak igaro ondoren.

Manifestazioa isila izango da eta argi geratu dadin azpimarratu nahi dugu ez dela erraustegiaren aurkako edota Foru Aldundiaren kontrako manifestazioa izango. Manifestazio hau GURASOSek proposatutako bide-orriaren aldekoa izango da, hondakinen kudeaketaren gaiari irtenbide adostu bat lortzeko asmoz. Gure eskubidea delako eta Gipuzkoak akordioa behar duelako liskarra gainditzeko.

Manifestazioaren amaieran bertan gauden guztiok eskuak elkarri eman eta gora igoko ditugu, gizarte batasuna adierazteko asmoz.

Otsailaren 19an zuk erabakiko duzu, zatoz!

gurasos04

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s