GURASOSek manifestazioa deitu du otsailaren 19an

GuraSOSek gogorarazi nahi du, hondakinen kudeaketan azken hitza ezin dela auzitegiena izan, gizartearena baizik.

Hori berresteko, manifestazioa deitzen du datorren otsailaren 19rako (igandea) eguerdiko 12:00etan. Donostiako Artzai Onaren paretik abiatuko da manifestazioa, “Elkarrekin gehiago gara. Adostasuna, besterik ez. Akordioa konponbidea” lemapean, eta Alderdi Ederren amaituko da mobilizazioa.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

GuraSOSek orain arteko mobilizazio jendetsuena izan dadin nahi du, eta horregatik, herritar bakoitzaren hondakinen kudeaketarako bide egokiena zein den alde batera utzita, hondakinen kudeaketa gizartea zatitzeko eta etengabeko gatazka-politikoan mantenduko duen bide izan ezin daitekeela argi duten herritarrei dei egiten die bertan parte hartzera.

Irtenbidea, adostasunaren, akordioaren, legearen errespetuaren eta parte hartze demokratikoaren bidez lortu behar dela uste duen herritar oro deitzen du manifestazioan parte hartzera.

Irtenbideak, akordioan, legearen errespetuan eta parte hartze demokratikoan oinarritu behar duela uste duten herritar guztiak deitzen ditu manifestatzera. Baita gatazka, inposizioa eta herritarrei hitza ukatzea hondakinen kudeaketari irtenbide bat emateko bidea ez dela uste dutenak ere.

Bidezidorrek baliorik ez dutela eta formak garrantzitsuak direla uste duten herritarrei luzatzen die GuraSOSek mobilizatzeko gonbita; gizartearen parte-hartzea ukatuaz irtenbiderik nekez aurki daitekeela urte duten herritarrak parte har dezatela nahi du. Ezinezkoa da beraiek nahi dutena lortzeko, eskubideak zapaldu eta legean haustea.

Hondakinen kudeaketaren gaiarekin sortutako liskarrek Gipuzkoari emandako irudiarekin kezkatuta dauden herritarren parte hartzea nahi du GuraSOSek. Gipuzkoa hori baino gehiago dela uste duten herritarrei luzatzen die parte hartzeko deia, horrela konponduko baitugu; guztien artean eta gatazkarik gabe.

cartel manifa otsaila]Unea da, erabakitzeko unea da. Gatazka gehiago, zatiketa gehiago, inposizio gehiago hala Gipuzkoa gehiago, kohesionatuagoa eta gatazkarik gabekoa. Gizartearen unea da, kalera irteteko ordua eta erabakitzekoa.

Ez da gatazka judizial ezta politiko gehiagoren unea. Ez da ez irabazi ezta galtzeko unea. Ez badugu guztiok irabazten, denok galduko dugu. Agintariei ulertarazi behar zaie.

Ez dute ezer ulertzen. Obren hasiera-daten inguruan mintzo dira oraindik, eta auzitegiek arrazoi ematen dietela (eta emango dietela) diote. Irabazteaz eta galtzeaz mintzo dira. Borondate politikoa lege eta eskubideen gainetik jarriaz.

Erabaki behar duena gizartea da, ez auzitegiak. Hondakinek Kudeaketarako arazoa ez da beraienarekin ateratzeari eutsiaz, baizik eta adostasunaren bitartez, gatazka honi amaiera emanaz. Bat eginaz, ez zatikatuz.

Legitimazio demokratikoaz mintzo dira, baina legitimazio hitza Lex-Legis (Legea) hitzetik dator, eta ezin egon liteke legitimitaterik legeari muzin eginda, ezta demokratikoa izan gizarteari parte-hartzeko duen eskubidea ukatzen baldin bazaio.

GuraSOSek, irtenbide bat bilatu asmoz, bide-orri bat jarri du mahai gainean; uneko egoeraren Legeztatzea (Planaren berrikustea legeak eskatzen duen moduan), gizartearen Parte-hartzean oinarritua, eztabaida tekniko eta soziala, hobeto egokitzea gaiari buruz Europatik datozen politikei eta kohesio soziala: – AKORDIO ETA IRTENBIDE PARTEKATUA.

Agintariek proiektuarekin aurrera jarraitzeko ihesaldiaren adibiderik garbiena 2002-2016ko Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren iraunaldiaren luzapena izan da, non bere iraunaldia erraustegia adjudikatu baino lehen amaitu zen. Erraustegiaren kontratazioa legezko euskarririk gabe zegoela, GHHKPOaren iraunaldiaren luzapena egin dute aurrekontuetako xedapen gehigarri baten bidez. Aurreikuspen hori, izapiderik gabe eta legeak behartzen duen part-hartzerik gabe egin da, aurreko Planaren ebaluaketarik egin gabe (legeak behartzen duena), hondakinen gaur egungo egoera aztertu gabe (2007az geroztik aztertu gabe)

Estatuko Planak eta Plan Autonomikoa oraintsu berrikusi berri dira (Hondakinei dagokien 14.5 artikuluari jarraiki, non sei urteroko berrikustea egitera behartzen duen) eta GHHKPOak horretara egokitu behar du. Dagoeneko berrikusia beharko luke. Baina larriena, foru aurrekontuen araudiko zortzigarren xedapen gehigarriak adierazten du berrikuspen hori ez dela egingo hemendik 3 urtera arte, behintzat. Ezin liteke argiago esan. Ez dute legea beteko erraustegiaren obrak amaitu arte. Ez dute gizarteari dagokion parte-hartze eskubiderik aitortuko beraienarekin atera arte.

Ez dugu uste gizartearen eskubideei dagokionean auzitegiek horrelako mespretxurik onartuko dutenik. Obrak ez dira hasiko, horrekin ziur gaude.

Hau horrela izatea zure esku dago, etor zaitez manifestaziora. Asko dago jokoan, zuk erabaki.

57243gurasos_auzitegia

Honekin batera, EAEko Auzitegi Nagusiaren lehen sekzioak gaur (2016ko urtarrilaren 30a) eman duen ebazpenarekin ez dela ezer amaitu ere gogorarazten du GuraSOSek. Gaur ezagutu den ebazpena, GuraSOSek parte hartze prozesua zabaltzeko uztailaren 5ean eginiko eskaerara mugatzen dela aditzera ematen du. Gaur jasotako ebazpenak ez du Zubietako erraustegia eraikitzeko kontratazioaren, ez ingurumen baimen bateratua, ezta Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren (GHHKPO-PIGRUG) iraunaldiaren luzapena baloratzen. Datozen ebazpenek erabakiko dute lizitazioa bertan behera geratzen den hala ez.

Guzti honekin batera, ekimen juridikoak itxiko dituen azken egintza judiziala ere iragartzen du GuraSOSek. Astearte honetan (urtarrilak 31), errekurtsoa aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017rako foru aurrekontuen araudiko zortzigarren xedapen gehigarriaren aurka. Xedapenak 2002-2016 urte bitartean izan den Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren iraunaldiaren luzatzea ebazten du, bertan aurreikusita dauden azpiegiturak gauzatu bitartean.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s