GURASOS: Zer ari da gertatzen?

AGINTARIEK LEGEA, JUSTIZIA ETA HERRITARREN ESKUBIDEAK MESPRETXATZEN BADITUZTE, ONDORIOA ARGIA DA: GURE ALABA ETA SEMEEN SEGURTASUNA, OSOTASUNA ETA OSASUNAK EZIN DITUGU HAIEN ESKUETAN UTZI

GURASOSek pasa den abenduaren 27an sortutako egoeraren eta erraustegiaren bideragarritasun legal eta ekonomiko-finantziarioaren  urgentziazko azterketa egin du eta dossier bat publiko egitea erabaki du.

AZTERKETA HONEN ONDORIOA PROIEKTU HAU BIDERAEZINA DELA DA, ETA EZ DELA BURUTUKO. BAINA ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DU GIPUZKOAKO GIZARTEAK BAI EKONOMIKOKI ETA GIZARTE BANAKETAN?

ADJUDIKAZIOAREKIN LOTUTAKO BI ALBISTE HARRIGARRI DITUGU AZALTZEKO, GIZARTEARI GERTATZEN ARI DEN LARRITASUNAREN BERRI EMATEKO.

Lehen albistea abenduaren 27an adjudikaziorik ez zela egin esan behar da. 27an egin zena aurretiazko tramite bat izan zen.

Adjudikazioa datozen egunetan gertatuko da lehen postuan sailkatu den lizitatzaileak pleguen 22.5.2 klausulako dokumentazioa aurkezten duenean. Honen ezagutza publikoa ekidin edo zailtzeko, GHKren erresoluzio proposamena aldatu egin zen abenduaren 27an, eta kontratua adjudikatzeko eskumena Asensio foru diputatuari eman zitzaion.

Atzo goizean GHKren egoitzara joan zen eta frogatu ahal izan zuen adjudikazioaren dekretua emititu gabe dagoela.

Bigarren labistea, Donostiako 3. epaitegiak GURASOSen errekurtsoa ez duela erabaki eta epe motzean ez duela erabakiko da. Dosierrean aipatzen dugun bezala, suspensioaren eskaera lehenbailehen ebatzi dezan eskatu dugu. Gaur jakinaraziko digute erabaki judiziala.

Gure nahia norbaitek erantzun bat eman diezagun da. Gure buruari egiten diogun galdera, eta gizarteak egiten duen galdera hau da: zer gertatzen ari da?

c1p0jfoweaqp_3o

Zergatik Foru Aldundiak kontratuaren adjudikazioa egina dagoela sinestarazi nahi du horrela ez denean? Zergatik adjudikatu behar zen kontratua abenduaren 31a baino lehen, epaile eta auzitegien ebazpenak kontuan hartu gabe? Justiziak emango al du erantzun bat adjudikazioa baino lehen?

Foru Aldundia eta GHKren jokaera herritarren eta auzitegien aurkako errespetu falta bat da, eta erantzun irmo bat behar duela uste dugu. Irmoa eta zibilizatua.

Agintariek herritarren eskubideen urraketari buruzko apologia irekia egin izan dute, borondate politikoaren izenean. Legea eta Eskubide estatuaren gainean jarritako borondate politikoa bada, legitimoa izateari uzten dio, eta despotismoan erortzen: herriagatik baina herririk gabe.

Guk jokoaren arauak errespetatu egin ditugu, elkarrizketaren bidea bide judizialarekin batera tartekatu ditugu gure eskubideak defendatzeko. Elkarrizketaren bideari lehentasuna eman diogu, eta horregatik Foru Aldundia eta GHkren jokaeraren legezkotasuna kolokan jartzen duen informazioa ez dugu publikoa egin. Beti lehenetsi dugulako akordioaren bidea. Baina bizitzen ari garen egoeraren anormaltasuna kontuan hartuta, jarrera hau aldatzera behartuta gaude.

 Eragile politiko eta sozialekin egindako bilera errondako ondorioetako bat hauxe da: proiektu honen irregulartasun eta urritasunen ezagupen publiko eta egiaztatuak egoera modu funtsezkoan aldatuko du, eta elkarrizketa eta akordiora bideratuko du.

Publiko egiten dugun dosierrak erraustegiaren proiektuak dituen irregulartasun eta urritasunak iritzi publikoari jakinaraztea du helburu, eta benetako elkarrizketa eta akordio prozesu bat irekitzea.

Noraino behartu behar dute Legea eta Eskubide Estatua? Non dago herritarra, zein da herritarrek betetzen duten tokia? Lau urtean behin uzten dugun botu paper bat bakarrik al gara? Non daude borondate politikoaren mugak? Zer gertatzen da iritzi publikoak bere iritzia aldatzen duenean?

Okertu egin dira. Gure ekintza bide judizialera mugatuko dela bakarrik uzten badute, ez dute ezer ulertu. Epaitegietatik datorren lehen oztopoagatik bertan behera geratuko garela uste badute, jai dute. Auzitegietan gauzak oso zail jarriko dizkiegu, eta nahiz eta horrela nahi ez izan, elkarrizketa eta akordioaren bidea irekiko dugu. Eta horretarako joan behar dugun toki guztietara joango gara, hitz egingo dugu zientzialariekin, herritarrekin, Foru Aldundiari zorraren baimena tramitatu dezan eta derrigorrezko fiskalizazio txostenak egin ditzaten eskatuko diegu, Ogasunean zor publikoaren sorrerari buruzko irregulartasunaren berry emango dugu, Europan kexak jarriko ditugu, Estrasburgo eta Luxemburgora joango gara, entitate finantzieroei esango diegu beraien inbertsioa arriskutsua dela, etab.

Gure alaba eta semeak babesteko egin behar den guztia egingo dugu. Orain artekoak ikusita, kezkatuta egoteko arrazoi guztiak ditugu. Konfiantza eta gardentasun egoera ez dago une honetan. Nahikoa da. Ikusi, entzun eta arreta jarri beharko gaituzte. Gizarteak adostasuna nahi du eta horrek ez du azera bueltarik.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s