GURASOSek elkarrizketari eta adostasunari aukera bat emateko eskatzen du

GURASOS  bilera erronda zabala egiten ari da hondakinen kudeaketaren gaiari adostutako irtenbidea emateko helburuarekin. Proposatutako bide orriak harrera oso ona izaten ari da eta hori dela eta, gipuzkoako erakunde guztiei eta GHKri elkarrizketari eta adostasunari denbora gehiago eman diezaien eskatzen die, eta eragile sozial, politikoei zein herritarrei adostasun hori lortzeko prestutasuna eta baldintzak ahalbidetzea. Donostiako epaitegiak astelehenean ebatziko du lizitazioa kautelarki geldiaraziko duen. EAEANk ere laster ebatziko du ingurumen baimenaren iraunaldia suspendituko duen edo ez.

_xt13136

Azaroaren 17an GURASOSek hondakinen gaiari irtenbidea emateko 8 puntuko bide orria aurkeztu zuen, eta azken aste hauetan berau ezagutzera emateko gai honetan bilera erronda zabala egiten ari da eragile politiko eta sozialekin. Dagoeneko EAJ, EHBildu, Podemos, CCOO, STEILAS, ELA eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin bildu dira eta datozen egunotan LAB, PP, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainarekin eta PSErekin ere bilduko dira. Horretaz gain, herriz herri ere lanean ari dira eta dagoeneko hainbat ikastetxe eta elkarteren atxikimendua lortu dituzte.

“Gipuzkoako erakundeei eta bereziki GHKri gizartearen nahia entzun dezaten eskatzen diegu eta ausardiaz eta erantzukizunez joka dezaten. Gipuzkoako herritarren zati esanguratsu batek gai honen inguruan informazio gehiago eta eztabaida gehiago nahi dituela esan du. Erakundeen betebeharra da herritarren eskaera zilegi eta demokratiko hau entzutea. Horregatik, erakunde guztiei elkarrizketa eta adostasunari aukera bat eman diezaioten eskatzen diegu, eta GHkri abenduaren 27rako deituta duen bilera atzeratzea adostutako irtenbideari atea irekitzeko. Nafarroan, Asturiasen eta Valentzian lortu badute, zergatik hemen ez? Era berean, erantzukizunerako eta zuhurtziarako deia da hau. Izan ere, oraindik auzitegiek ez dute gaia ebatzi eta gerta daiteke kontratua esleitzen bada eta auziak lizitazioaren aurka izan, kutxa publikoarentzat galera handia izatea”.

_xt13300

Behin baino gehiagotan aipatu du GURASOSek epaitegikoa ez dela beraien lehendabiziko bidea, baina beraien alaba eta semeekin duten erantzukizuna medio, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian eta Donostiako epaitegira jo dute ingurumen baimenaren aurka eta lizitazioa eteteko eskatu eta legalki derrigorrezkoa den prozesu parte-hartzaile bat irekitzeko, zeinaren helburua osasunarentzat berme gehien izango duen irtenbide adostu bat aurkitzea izango den. Baina GURASOSen nahia ez da gai hau auzitegietan konpontzea, elkarrizketaren bidez baizik.

Baina elkarrizketarako denbora agortzen ari da. Donostiako administrazioarekiko auzietarako 3.  epaitegiak abenduaren 27rako deituta dagoen GHKren lizitazioa suspenditzeko GURASOSek egin duen eskaera  astelehenean hilak 26an ebatziko du. Epaitegiak GHKri abenduaren 26ko goizeko 10ak arteko epea eman dio eskatutako suspentsioari buruz alegazioak egiteko. Hau da, GHKren batzarra aurretik ebatziko du auzi hau epaitegiak.

Honetaz gain, GURASOSek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako sala auzitegiak tramitera onartu du Gurasosek ingurumen baimenaren aurkako errekurtsoa eta horren kautelazko suspentsioaren eskaerari. GURASOSek eskatu du GHK bertan lekukotzea (Ingurumen Sailburutzarekin batera). Baimen honen eteteak lizitazioa eta erraustegiaren eraikuntza eragotziko luke.

_xt13305

Kautelazko neurri hauen eskaera soilak ekintza administratibo hau (lizitazioa) gelditzea dakar auziak ebatzi bitartean. Kasu hauetan badago jurisprudentzia bat zeinetan adierazten den Administrazioak       ezin duela ekintza bat betearazteko akordioa hartu haren gainean kautelazko       eskaera egina denean eta hartaz Auzitegiak edo Epaitegiak erabakirik hartu ez             duenean,  zeren horrela egingo balitz, Konstituzioaren 9, 24.1 eta 106.1 artikuluak         urratuko bailirateke, hots: ziurtasun juridikoa, babes judizial eraginkorrerako     eskubidea, defentsa-gabeziaren debekua eta administrazio-jarduerak beharrezko duen lege-kontrola.

Soilik bi zirkunstantzia hauek gertatuz gero, eslei daiteke kontratua abenduaren         27an:

  1. a) Data hori baino lehenago EAEko Auzitegiak edota Donostiako Epaitegiek epaia ematen badute.
  1. b) Bietako batek ere onartu ezean eskatu dugun kautelazko etetea.

Hala ere, GURASOSen ustez oraindik badago itxaropenerako aukerarik: “horregatik, gizarteari, eragile sozial eta politikoei adostasunerako prestutasuna eta hori lortzeko baldintzak jartzen laguntzea eskatzen diegu. Denok irabazle aterako garelako elkarrekin.  Gipuzkoa + nahi dugulako. Eta oraindik garaiz gaudelako”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s