GURASOS: “Hondakinen kudeaketak konponbidea badu: Adostasuna”

GURASOSek hondakinen gaiaren inguruan merienda-bilkura antolatu du Donostiako Gipuzkoa plazan adostasunaren bidea babesteko eta Foru Aldundia beraiekin ez dela bildu salatzeko. Ekitaldi honetan haurrentzat jolasak egin dira, eta gaztainak eta GURASOSen gabonetako txartelak banatu dira. Proposatutako bide-orriaren sozializazio kanpainak harrera ona izaten ari dela aipatu eta elkarrizketarako bidea irekitzen bada, etenda utziko dutela bide judiziala aipatu dute ekitaldian. 

_xt13300

Azaroaren 17an GURASOSek hondakinen gaiari irtenbidea emateko 8 puntuko bide orria aurkeztu zuen. Bide orri horretan eragile sozial, politiko eta herritarren parte-hartzea aurreikusten da. GURASOSek hemendik eta urte bukaera bitarte bide orria ezagutzera emateko bilerak egiten ari da eragile politiko eta sozialekin. Dagoeneko EAJ, EHBildu, Podemos, CCOO eta STEILASekin bildu edo biltzekotan da eta asmoa du PSE, PP, ELA eta LABekin ere biltzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin ere hitzordua lotzen ari da. Horretaz gain, herriz herri ere lanean ari dira eta dagoeneko hainbat ikastetxe eta elkarteren atxikimendua lortu dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiari bilera egiteko eskaera uztailaren 6an egin zioten, eta berriro abenduaren 2an. Ez diete hitzordurik eman oraindik.

Lehen balorazio batean hauxe pentsatzen du GURASOSek: “Oraindik goiz da, baina esan dezakegu elkarrizketaren bidea irekitzea lortu dugula, eta ez da gutxi. Oso itxaropentsu gaude. Lehen erronda hau amaitzean egingo dugu balorazio sakonago bat”.

_xt13278Gaurko ekitaldia Gipuzkoa plazan egiteko arrazoia Foru Aldundiak herritarrak hartu behar gaituztela gogora arazteko da, hau da, hemen gaudela ikusi behar dute, eta gurekin bildu behar direla gure eskaerak kontuan hartzeko. Ez gaituzte entzun baina iragarki kanpainaren bitartez ea erraustegiaren inguruan zalantzarik ba ote dugun galdetzen digute. Ba hain zuzen ere horri erantzutera etorri gara, BAI, zalantzak ditugu eta beraiekin hitz egin nahi dugu. Baina gaur ere hona etorri gara itxaropen handiarekin, irtenbide bat dagoela sinesten dugulako. Hondakinen arazoak konponbidea badu erraustegia egin gabe: adostasuna. Asturiasen eta Nafarroak frogatu dute posible dela. Adostasuna da konponbidearen bidea aukeratzen dugu”.

GURASOSek ukatu egin du Europak erraustegiaren aldeko hautua egiten ari denik: “Hori aurreko mendeko bidea izan zen. Etorkizuna erraustegien debeku mailakatua da Europan (2015eko Parlamentuko ebazpena). Europako beste herrialdeetan erraustegiak daudela esatea ez da inolako segurtasunaren bermea. Aurretik herrialde horietan ere amiantoa erabaili izan dute eta Europako Komisioak herri horietan amiantoaren ondorioz 500.000 pertsona hilko direla adierazi du. Guk gure bidea egin behar dugu, osasunarentzat eta ingurumenarentzat kalte gutxien ekarriko duena eta adostasun gehien lortuko duena. Ekin diezaiogun beraz elkarrizketari, informazioari, eztabaidari akordio zabal bat lortzeko”.

Datorren abenduaren 27an GHKren batzarra deituta dago erraustegiaren kontratua esleitzeko. Horren aurrean,gure alaba eta semeen arduragatik, gurasoak garelako, auzitegietan lizitazioa bertan behera gelditzea eskatu dugu epaitegietan (ikusi beherago jarri ditugun ekinbide juridikoen xehetasunak). Hala ere, guretzat epaitegietakoa azken aukera da. Elkarrizketa eta Adostasunean sinesten dugu, Gipuzkoa elkarrekin gehiago izango denaren itxaropena dugulako.  Hori dela eta, abenduaren 27a baino lehen edozein unetan elkarrizketarako bidea irekitzen bada, etenda utziko dugu bide judiziala, beti lehenetsiko dugulako adostasunaren bidea”.

 

GURASOSek MARTXAN JARRI DITUEN AZKEN EKINBIDE JURIDIKOAK

Administrazioarekiko auzi errekurtso berri bat ingurumen-baimenaren aurka

Abuztuaren 29an, GURASOSek gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuaren aurrean bi ebazpen hauen aurka:
a) 2016ko apirilaren 11ko Ingurumen sailburuordearen ebazpenaren aurka. Ebazpen honen bidez “Gipuzkoako Hondakinen kudeaketa, S.A.U-ri (GHK SAU) Donostian sustatutako Hondakinen Balorizazio Energetikoaren proiektuarentzat emandako Ingurumen Inpaktuaren Aitorpena (IIA) eta Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) aldatu egiten dira. Honen berri EHAAn argitaratu da 2016ko uztailaren 29ko datarekin.

b) 2016ko martxoaren 7ko Ingurumen sailburuordearen ebazpenaren aurka. Ebazpen honetan epearen 12 hilabetetako bigarren luzapena adosten da 2010eko apirilaren 23ko erabakiaren laugarren atalean jasotzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, aipatutako proiektuaren IIAren kontsesioan eta IBBren formulazioan. Ez da jasotzen ebazpen hau inon argitaratu denik, eta soilik bere berri jakin izan dugu 2016ko apirilaren 11ko ebazpena aztertu dugunean, bertan aipatzen baita.

Aipatutako ebazpena ebazteko hiru hilabeteko legezko epea igarota (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 115.2 artikulua), inolako erabakirik jakinarazi gabe, ustezko ezespena gertatu da, administrazioaren isiltasunagatik.

2016ko abenduaren 15ean, GURASOSek administrazioarekiko auzietarako errekurtsoa jarri du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ustezko ezespen horren aurka.

Kautelazko etete eskaera

Idazki berean GURASOSek aipatutako salaren aurrean IIA eta BBAren iraunaldiaren kautelazko etete eskaera egin du, berau ez hartzetik gerta daitezkeen kalte konponezinak saihesteko, hots, errekurtso honen eta dagokionean emango den epaiaren betearazpenaren galera, ezin betearazia.

CqDIZqIXYAAorRXLizitazioa urgentziaz edo kautelaz eteteko eskaera Donostiako epaitegian

Aurrekoaz gain, abenduaren 27rako iragarri den “Gipuzkoako Ingurumeneko Konplexuaren diseinu, finantzabide, eraikuntza, ustiapen eta mantentzerako kontratua, 1. fasea”, hots, erraustegiaren lizitazioa urgentziaz eteteko eskatu du GURASOSek Donostiako 3 zenbakiko epaitegian segitzen den oinarrizko eskubideen prozedura bereziaren bidez.

Abenduaren 27ko lizitazioaren esleipena debekatzea

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian eta Donostiako Epaitegian kautelazko neurri hauek eskatze soilak errekurtsoaren objektu den lizitazioaren esleipena debekatzea dakar berekin, harik eta hura ebazten den arte.

Kasu hauetan badago jurisprudentzia bat zeinetan adierazten den Administrazioak ezin duela ekintza bat betearazteko akordioa hartu haren gainean kautelazko eskaera egina denean eta hartaz Auzitegiak edo Epaitegiak erabakirik hartu ez duenean, zeren horrela egingo balitz, Konstituzioaren 9, 24.1 eta 106.1 artikuluak urratuko bailirateke, hots: ziurtasun juridikoa, babes judizial eraginkorrerako eskubidea, defentsa-gabeziaren debekua eta administrazio-jarduerak beharrezko duen lege-kontrola.

Soilik bi zirkunstantzia hauek gertatuz gero, eslei daiteke kontratua abenduaren 27an:

a) Data hori baino lehenago EAEko Auzitegiak edota Donostiako Epaitegiek epaia ematen badute.

b) Bietako batek ere onartu ezean eskatu dugun kautelazko etetea.

Nahiz eta horrela nahiko genukeen, benetan zaila ematen du bi organo judizialek epaia data hori baino lehen eman dezaten, are gehiago gabonetako datak gainean ditugula jakinda.

Bestetik, errekurtsogileek badute konfiantza auzitegiek onartuko dutela eskatutako etete neurria.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s