GURASOSek adostasunaren aldeko merienda-bilkura antolatu du abenduaren 17an

GURASOSek hondakinen gaiaren inguruan ADOSTASUNA lortzeko helburuarekin, datorren larunbatean (abenduaren 17an) merienda-bilkura antolatu du Donostiako Gipuzkoa plazan, eta familia zein herritarrak gonbidatzen ditu bertara etor daitezen: «Gurasoak gara, eta guraso bezala, «pelmak» gara. Eta gure alaba eta semeengatik ez dugu etsiko. Guretzat beraiek dira garrantzitsuena, beraiek dira etorkizuna. Adostasunaren bidean sinesten dugu, eta horregatik proposatu dugu gaiari irtenbidea emateko bide orria, eta beste behin hautu horren aldeko aldarrikapena egingo dugu datorren larunbatean. Akordio bat lortzeko oraindik garaiz gaudela esateko joango gara, informazio gehiago, eztabaida gehiago eta adostasuna nahi ditugula esateko joango gara. Guztiok merezi dugulako. Gipuzkoak merezi duelako. Bat egin dezagun guztiok giro alaian!».

chica-con-castanas-750x400Merienda-bilkura abenduaren 17an, larunbatean, egingo da Donostiako Gipuzkoa Plazan arratsaldeko 18:00etan. Haurrentzako jolasak egongo dira, musika, gaztaina erreak eta GURASOSen gabon txartelak banatuko ditugu bertan. Zatozte! Ekinbide juridiko berrien inguruan sortu diren nobedadeen berri ere emango dugu arratsalde horretan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s