GURASOSek ekinbide juridiko berriak eta bide orriaren sozializazioa jarriko ditu martxan

GURASOSek bere bide orria ezagutzera emateko asmoz eragile sozial eta politikoekin bilera erronda hasiko duela jakinarazi du. Era berean, adostasunaren bidea lehenesten badu ere, «beraien seme-alabekiko erantzukizunagatik» bide juridikoari ere eutsi egingo diola adierazi du, eta datorren astean ekinbide berriak jarriko ditu abian. Azkenik, Baietz 200.000! informazio eskubidearen aldeko sare-errebolta jarri du martxan.

GIPUZKOA + MANIFESTAZIOAREN BALORAZIOA
Pasa den larunbatean «Gipuzkoa + : eman bidez osasuna eta adostasunaren alde» manifestazioa deitu zuen GURASOSek eta herritarren erantzunagatik oso pozik daudela adierazi dute.

_22a0075GURASOSen kalkuluen arabera, 8.000-10.000 pertsonek parte-hartu dute bertan (ekaineko mobilizazioan baino bikoitza eta gehiago), eta ordezkarien ustez horrek erakusten du adostasunaren alde egiten ari diren lanak fruitua ematen hasi dela: «Eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzaile eta parte-hartzaile guztiei. Gizarteak bat egin du gurekin informazio gehiago, eztabaida gehiago eta Gipuzkoa hobeago baten aldeko hautuarekin. Manifestazioaren helburuak GURASOSek proposatutako bide orriari babesa eman, lizitazioak gelditzeko eskatu eta adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatzea izan dira, eta jendeak nahi horrekin bat egiten duela frogatu da. Gipuzkoarrek liskarra gainditu eta adostasunaren aldeko apustua egiten dutela adierazi dute».

BAIETZ 200.000! INFORMAZIO ESKUBIDEAREN ALDEKO SARE-ERREBOLTA
Prentsaurrekoan GURASOSek manifestazio eguneko alderdi gazia aipatu eta informazio eskubidearen aldeko sare-errebolta martxan jarriko duela ere adierazi dute: «Pasa den larunbatean, gure telebista publikoak manifestazioari buruz informazioa jasotzeko dugun eskubidea urratu zuela uste dugu, honen berririk eman ez zuenean. Horregatik egoera horri buelta eman nahi diogu beste gizarte mobilizazio bat martxan jarriz. Larunbateko audientzia gaindituko duen bideo bat egin dugu, egun horretan eman ez zen albistearekin. Eta ERRONKA bat jarri dugu: baietz Euskal Herri osoan 200.000 pertsonek ikusi! Zer eskatzen dugu? Alde batetik bideo hau zabaltzeko komunikabideak, blogak, sareak dituzten eragileei ekintza honen zergatia ulertu dezaten eta zabaldu dezaten. Eta herritarrei ere bideo hau partekatu dezatela eskatzen diegu, baina zer egiten ari direnen kontzientziaz: erakutsi zuen amari, aitonari bere familiakoekin, lagunekin, lankideekin, ikaskideekin,… eta azaldu zergatik egin dugun. Goazen gauzak guztion artean aldatzera horrelakorik berriro gertatu ez dadin!».

HAUXE DUZUE BIDEOA. ZABALDU eta AZALDU ZERGATIK EGITEN DUGUN!

 

BIDE ORRIAREN SOZIALIZAZIOA
safari-2Azaroaren 17an GURASOSek hondakinen gaiari irtenbidea emateko 8 puntuko bide orria aurkeztu zuen. Bide orri horretan eragile sozial, politiko eta herritarren parte-hartzea aurreikusten da.

GURASOSek adierazi du hemendik eta urte bukaera bitarte bide orria ezagutzera eman eta atxikimendua jasotzeko bilera erronda egingo duela eragile politiko eta sozialekin. Herri mailan ere sozializazio kanpaina hau ere egingo du. Dagoeneko Foru Aldundiari hitzordua eskatu dio, eta lotzen dabiltza alderdi politiko, sindikatu, eliza eta bestelako eragileekin agenda. Errondaren amaieran beste agerraldi bat egingo dutela esan dute, bertako emaitzak ezagutzera emateko.

 

EKINBIDE JURIDIKO BERRIAK
Dagoeneko martxan dituenaz gain, GURASOSek ekinbide juridiko berriak martxan jarriko dituela eman du ezagutzera: «Zalantzarik gabe, adostasunaren bidean sinesten dugu, eta hori da lehenesten dugun lan-ildoa, baina gure seme-alabekiko dugun erantzukizunagatik bide juridikoari ere eutsi beharrean gaude».

Abuztuaren 29an Ingurumen baimenaren aurka Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuaren aurrean gora jotzeko 40 orriko errekurtso administratiboa jarri zuen Gurasosek. Hiru hilabete pasa dira eta ez dute erantzun. Beraz, ireki da bidea auzitegietara gai hau eramateko. Euskadiko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko Salaren aurrean errekurtsoa jarriko du GURASOSek hurrengo astean eta bide batez, lizitazioaren baimenaren suspentsioa eskatuko dute. Gauza bera egingo dute Donostiako epaitegian.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s