Milaka herritar osasuna eta adostasunaren alde #GURASOS

gurasos_mani22

Ehunka familiek eta milaka herritarrek bat egin dute Donostian GURASOSek deitutako «GIPUZKOA + : Eman bidea Osasuna eta Adostasunari» manifestazioarekin. Bertaratu duten guztiek GURASOSen irtenbiderako bide orria babestu, erraustegiaren lizitazioak gelditzeko eskatu eta eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatu dute.

Gipuzkoa osotik hurbildutako milaka herritarrek Donostia bete dute GURASOSek deitutako osasuna eta adostasunaren aldeko mobilizazioan. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan atera da Araba parketik eta Alderdi Ederren amaitu da, ekitaldi txiki baina sinbolikoarekin. Txuriz jantzitako 100 haurrek lurrean marraztutako bihotz bat osatu dute, “ADOSTASUNA SOS” esaldia argiztatzen zen bitartean. Ondoren, GURASOSeko ordezkariek (Joxe Mari Izeta eta Estitxu Fernandez) testu hau irakurri dute:

_22a0055
“Arratsaldeon ama, aita, aitona eta amonak, izeba eta osabak, lagunak, eta HERRITAR GUZTIOI!

Gaur BATERA gaur hemen akordio osasuntsu bat lortzeko, eta gure seme-alabentzat etorkizun hobeago bat aldarrikatzeko. Gaur Gipuzkoa gehiago da, osasuna eta adostasunaren alde batu garelako. Gaur batu egin garelako.

Gaur Gipuzkoak adostasunaren eta osasunaren bidea aukeratu du. Gaur Gipuzkoak liskarrari EZETZ esaten dio, zatiketari EZETZ esaten dio, eta EZETZ esaten dio inposaketari. Gaurtik aurrera, guztiok batera Gipuzkoa osasuntsuago baten alde egingo dugu.

ZER jaten, zer edaten eta zer arnasten ari garen jakin nahi dugu. Gehiago jakin nahi dugu, informazio eta eztabaida gehiago nahi ditugu.

Ordezkari jaun andreak, herritarrei entzutea eskatzen dizuegu. Eta gaur hau esaten dugu: osasuna da garrantzitsuena!

Botu paper bat baino zerbait gehiago gara. Parte-hartu nahi dugu guri dagokigun gauzetan, eta parte-hartuko dugu!

Hondakinen kudeaketaren gaian irtenbide gehiago eta hobeak nahi ditugu. Segurtasun gehiago eta babesa nahi ditugu.

Eta horretarako, lehenik eta behin, ezinbestekoa da erraustegia eta Mutiloako lizitazioak geratzea. Hondakinen plan orokorra legalizatu beharra dago, aurrekoa baloratu eta berrikusi.

GURASOSek mahai-gainean jarri du irtenbiderako bide-orria. Bertan, aditu, gizarte eragile, arduradun politiko eta herritarren parte-hartzea aurreikusten da. Gaur, dei egiten dizuegu/diegu guztiei konponbiderako bide honi heldu diezaiogun denok batera. Merezi dugulako. Gipuzkoak merezi duelako. Eta batez ere, gure seme-alabek merezi dutelako.

Entzun haurrak: ikusten dituzue milaka eta milaka persona hauek? Zuek zaintzeko batu gara. Bai, bai, zuek babestera etorri gara denok.

Eta badakizu zer uste dugun? Gure hondakinen arazoari beste irtenbide bat bilatuko diogula denen artean, posible delako, gizarteak eta gure ordezkariak horretan buru-belarri jartzen bagara, denok batera lortuko dugu, oraindik garaiz gaudelako.

Bihotzez esaten dizuet hemen gauden guztien izenean: Ez dizuegu hutsik egingo, lortuko dugu!

gurasos_mani19

GURASOSen BIDE ORRIA

Pasa den astean GURASOSek hondakinen kudeaketaren gaian irtenbide bat lortzeko bide orria aurkeztu zuen:

1. Berehalako erabakia hondakinen kudeaketarako azpiegituren lizitazio eta kontratazio prozesuetan atzera egiteko edo haiek GELDIARAZTEKO. Epe laburrera zerbitzua emateko beharrezko diren bitartekoak kontratatzea.

2. LEGEZTATZEA. Paraleloki premiaz ekitea Gipuzkoako Hiri-Hondakinen Kudeaketako Plan Integrala berrikusteko izapideei.

3. GIZARTERATZEA: Foru Aldundiaren baitan mahai soziala sortzea hondakinen kudeaketarekin lotutako herritar elkarte eta mugimenduen presentzia eta partaidetza bermatzeko.

4. INFORMAZIOA ETA GARDENTASUNA. Mahai tekniko bat sortzea Foru Aldundiaren baitan osasun publikoaren gaian eta hondakin kudeaketan aditu eta teknikari direnen presentziarekin, Foru Gobernuaren proposamenez, foru parlamentuko talde politikoen proposamenez eta halaber elkarteen proposamenez izendatuak.

5. PARTAIDETZA BIDEZKO HAUSNARTZE PROZESUA: 3. eta 4. puntuan aurreikusitako mahaiak Hondakinen Foru Planaren berrikuspenaren tramitazio prozedurara bilduko dira, indarreko legediak aurreikusi bezala (hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 10. artikulua; ingurumen gaietan informazioa eskuratu, publikoki parte hartu eta auzitegietara joateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 16. artikulua (2003/4/EE eta 2003/35/EE arteztarauak txertatzen ditu) eta herritarren   partaidetzari   buruzko   uztailaren   8ko   1/2010 Foru Araua.

6. OSASUNAREN BABESA ETA GIZARTE KOHESIOA.- Prozesuan parte hartzen dutenek jarraibide komun partekatu batetik abiatzen dira: osasun publikoari eta ingurumenari berme gehien eskaintzen dizkion irtenbidearen bila aritu eta era berean gizarte kohesioaren aldetik maila gorenak lor ditzakeena.

7. HOBETO EGOKITZEA GAIARI BURUZ EUROPATIK DATOZEN POLITIKEI.- Irtenbideak izan behar du baliabideen erabilera eraginkorrari buruz 2015eko uztailaren 9an Europar Parlamentuak emandako Ebazpenari hobekien egokitzen zaiona.

8. AKORDIO ETA IRTENBIDE PARTEKATUA.- Ordezkari politikoek lortuko dute aurre egin beharreko bi arazoei irtenbidea ematen dien AKORDIO politikoa: hondakinen kudeaketari eta gizarte kohesioaren gabeziari, txanpon beraren aurkia eta ifrentzua balira bezala. Akordio horren zimenduak izango dira partaidetzazko hausnartze prozesuaren fruitu izango diren adostasun tekniko eta sozialak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s