Osasuna eta Adostasunaren aldeko manifestazioa deitu du GURASOSek

GURASOSek azaroaren 26an manifestazio handia deitu du Donostian «GIPUZKOA + : Eman bidea Osasuna eta Adostasunari» lelopean. Mobilizazio honen helburua GURASOSen bide-orria babestu, erraustegiaren lizitazioak gelditzeko eskatu eta eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatzea da. Hainbat pertsona ezagunek beraien babesa eman diote ekimen honi.

infograsfiaGURASOSek hondakinen gaiaren inguruan ahalik eta berme gehien edo kalte gutxien irtenbideari eman behar zaiola bide uste du eta hainbat galdera planteatzen ditu: Posible al da arrisku edo eraginik egongo ez denaren bermea edukitzea? Egon al da errausketa baino seguruagoak eta bideragarriagoak diren beste aukerei buruzko benetako eztabaidarik? Beharrezkoa al da erraustegia egitea? Garaiz al gaude birpentsatzeko? Galdera asko daude airean, eta asko dago oraindik hitz egiteko eta adosteko.

Zergatik joan behar dugu manifestaziora? IKUSI infografia klik eginda

GURASOSen ustetan, BAI, oraindik garaiz gaude. Izan ere, inoiz ez da berandu segurtasuna areagotu eta osasunarentzat eragin txikiena duen hondakin tratamendua bilatzeko: “Ez da inposiziorako garaia, adostasunarena baizik. Gai hau liskar eremutik atera behar dugu. Gainditu egin behar dugu konfrontamenduaren garaia. Eta horretarako eredu propioa sortu behar dugu, hemengoa, Gipuzkoakoa. Gipuzkoa onena nahi dugulako. Gipuzkoarentzat eta gure osasunarentzat ere gehiago nahi dugulako. Gure seme-alabentzat gehiago nahi dugulako, beraientzat onena dena. Eta hori guztion artean egingo dugu».

kartela-azaroak-26

Horregatik guztiagatik, azaroaren 26an GURASOSek Donostian manifestazio handi bat egiteko deia egiten du «GIPUZKOA + : Eman bidea Osasuna eta Adostasunari» lelopean. Mobilizazio honen helburua GURASOSen bide orria babestu, erraustegiaren lizitazioa gelditzeko eskatu eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatzea da. Gizarte osoari dei egiten dio guztion artean adostutako irtenbide bat bilatzeko. Guztion erantzukizuna delako.

Manifestazioa azaroaren 26an izango da eta Donostiako Amara parketik (Plaza Centenario) abiatuko da arratsaldeko 5etan. Amaiera Alderdi Ederren izango da.

Jaitsi kartela eta zabaldu zure herrian, lantokian, elkartean,…

Agintariek beraien hiritarrentzat onena nahi dutela pentsatzen dugu. Horregatik, ziur gaude segurtasun gehiago izatearen eskaera jendetsu honi baietza emango diotela.

Gai honen irtenbidea guztion eskuetan dago, zure eskuetan dago, eta manifestazioarekin jendeari aukera eman nahi diogu azal dezaten horixe bera, beste bide bati ekin nahi diogula gipuzkoarrok. Gipuzkoarrentzat hobea den bide bat.

Azkenik, GURASOSek deia egiten du manifestazioa prestatzen zein egunean laguntzeko prest daudenei komunikazioa@gurasos.org helbidera idatz dezakezu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s