GURASOS / Parte-hartze eskubidea, auzitan

JustiziaJauregia_0001

GURASOSek erraustegiari buruz erabakitzeko parte-hartze prozesu bat irekitzeko eskaera egin zuen arau foralean oinarrituta, eta Foru Aldundiak ezezkoa eman zion uztailaren 28an.

Hurrengo egunean bertan, GURASOSek, oinarrizko eskubideen babeserako prozedura berezia erabiliz, errekurtsoa jarri zuen.

Orain, Foru Aldundiak, errekurtso hori prozedura berezi horretatik tramitatzearen aurka azaldu da. Horretarako erabiltzen duen aitzakia teknikoa oinarrizko eskubidea hiritar banakoena izanik, soilik beraiei bakarrik dagokiela babes judiziala eskatzea da, eta ez hiritar horiek elkarturik sortu duten GURASOS elkarteari.

Aitzakia dela diogu, zeren eta Foru Arauak berak (13. 1 artikuluan) parte-hartze prozesu bat irekitzeko eskaera egiteko elkartea izan behar dela jartzen baitu (beti kolektiboki egin behar dela, alegia), hau da, ezin du pertsona banakoak eskaera hori egin, eta horretarako eratu zen hain justu GURASOS elkarte bezala pasa den uztailaren 5ean.

Inkongruentzia nabarmena da: alde batetik, foru arauak parte-hartzeko prozedura irekitzeko eskaera kolektiboki egin behar dela dio, eta orain, parte-hartzeko prozedura defendatzeko errekurtsoa jarri dugunean, banakoak egin behar duela diote.

IMG_2587

Foru Aldundiaren objekzioaren aurrean, legeak agerraldi bat egitea aurreikusten du. Gaur (abuztuak 17n) egin dena, hain zuzen ere. Bertan, Foru Aldundiko eta GURASOSeko ordezkari legalen azalpenak entzun ondoren, epaileak bihar bertan erabaki beharko du auzi honen gainean. Agerraldi publikoa izan denez, hainbat familia bertaratu dira publiko bezala auzitan dagoen eskubidea beraiena dela adierazteko eta GURASOS beraiek direla azaltzeko.

 

Epaileak ez du onartu, beraz, prozedura bereziak jarraitzen du eta GURASOSek 8 eguneko epea du demanda egiteko tramitea ematen digutenetik.

Ikusi epailearen autoa: doc00793220160817120225

CqDIZqIXYAAorRX
Dozenaka familia hurbildu dira epaitegira GURASOS babestera.

BALORAZIOA

Guretzat garrantzitsuena ez da epailearen iritzia, Foru Aldundiaren jarrera baizik.

Foru Aldundiaren jarrera izaten ari da hiritarren parte-hartze eskubidearen ezeztapenarena, eta auzia desitxuratzearena.

Guk esan dugu auzia oinarrizko eskubideen auzi bat dela: osasuna, familiaren babesa, eta horiek babesteko, parte-hartze eskubidearena.

Foru Aldundiak, bere jarrerarekin, auzia parametro hauetatik atera nahi du gauza tekniko eta aseptiko batean bihurtzeko.

Eta horri erantzunez, gure erantzuna izango da hiritarra auziaren erdian agerraraztea: eta horregatik antolatuko dugu ABUZTOCK. Bertan, aldarrikatuko dugu funtsezkoena pertsonak eta hauen giza-eskubideak direla. Irailaren 4an, Miramar jauregian, giza-eskubide eta adostasunaren aldeko jaialdira etortzeko deia egiten dugu erantzun gisa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s