Nolako eztabaida nahi dugun: BAI Gipuzkoako ereduari, EZ Coloniakoari

GURASOSek erraustegiari buruz erabakitzeko eta eztabaidatzeko prozesu bat irekitzeko eskaerari ezezkoa eman dio Aldundiak. Erabaki honek herritarrenganako begirune eza adierazten duela uste du eta gizarteari dei egiten dio, orain, inoiz baino gehiago, bere ahotsa entzunarazi dezan.

BAI GIPUZKOAKO EREDUARI

Gure eredu propioa jarraitu behar dugu, hemengoa, gurea. Gaur hemen guztion artean martxan jarri dugun hori nahi dugu, parte-hartzea, gardentasuna eta adostasuna oinarri izango dituena, eta osasuna interes ekonomiko eta politikoen gainetik lehenetsiko duena.

Konponbidea eztabaida serio eta zorrotzaren ondorio etorriko da, eta guztion arteko kontrastetik. Laster 2015eko uztailaren 9ko Europar Parlamentuko Erresoluzioan azaltzen diren oinarriei gure ekarpena egiteko moduan izango gara, baliabideen erabilera eraginkorrei buruzkoa. Hori da gure bidea. Hori da etorkizuna. Horixe da Europako etorkizuna. Horixe da nahi dugun etorkizuna. Gure seme-alabei utzi nahi diegun etorkizuna.

_XT10464

EZ COLONIAKO EREDUARI

Gure eredua sortzea eskatzen dugu, kanpoko ereduak ez baitira beti jarraitu beharreko bideak. Ez behintzat egun hauetan saldu zaigun Cologne -ko (Alemania) eredua. Bertako alkateak egindako adierazpenak soberan egon direla deritzogu. Mota honetako ekimenak oraindik gehiago finkatzen du gugan erraustegiak gure seme alaben osasunean izan dezakeen eraginaren kezka. Ez gaituzte inolaz ere lasaitzen.

Alemaniar alkateak erraustegi baten aurrean Gipuzkoan eta Alemanian normalak eta berdinak diren beldurrak gainditzeko herritarren aurrean zintzotasuna formula gisa erabiltzea aldarrikatzen du.

Ba guri ez zaigu iruditzen bere erraustegia zintzotasunaren eredu denik. Alemaniako Auzitegi Gorenak sententzia kondenatzaile irmoan adierazi zuen Coloniako erraustegiaren obren lizitazio prozesuan parte hartu zuten hainbat enpresek %2 eta %3 arteko legez kanpoko komisioak eskaini zituztela eta erraustegia egiteko esleitu zen enpresak, L&C -k, 24 milioi marko ordaindu zituela legez kanpoko komisioetan. Ez gara ari hitz egiten usteez, susmoez edo lehen instantziako kondenetaz. Alemaniako Auzitegi Goreneko kondena irmoaz baizik. Jazoera eztabaidaezin eta frogatuetaz.

kolonia

Tamalez, ez da kasu bakarra. Une honetan puri-purian dagoen albistea da: Katalunian Jordi Pujol Ferrusolak azken urteotan hondakinen negoziotik 11,5 milioi euro legez kanpoko komisioetan jaso dituelaren konbentzimendura iritsi da ikerketa eramaten ari den Audientzia Nazionala.

Horrelako kasuek mota honetako azpiegitura eta inbertsioenganako gizarte kezka baieztatu eta indartu egiten du. Ez dugu beldurrez bizi nahi, ez dugu etorkizunean Wolskwagen-en manipulatutako software bezalako batekin topo egin nahi, ez dugu interes ekonomikoak lehenesten diren kezka batekin bizi nahi.

Argi geratu bedi, beraz: gure beldurra ez da irrazionala. Alderantziz, eskura dugun informazioan oinarritzen den kezka arrazionala daukagu. Gure asmoa ez da gizartea izutzea, eta ez dugu eskatzen erraustegia ez egitea beldurragatik, zuhurtziagatik baizik. Erantzukizunetik egiten dugun eskaera da.

GURASOS -ek beti aipatu du eztabaida lasaia, sakona, zorrotza, objektiboa eta despolitizatua nahi dugula. Benetakoa, eta ez mediatikoa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s