GURASOS. Foru Aldundiaren ezetza eta legitimitateari buruz

_XT10568

GURASOSek erraustegiari buruz erabakitzeko prozesu bat irekitzeko eskaerari ezezkoa eman dio Aldundiak. Erabaki honek herritarrenganako begirune eza adierazten duela uste du eta gizarteari dei egiten dio, orain, inoiz baino gehiago, bere ahotsa entzunarazi dezan. Abuztuko azken igandean ABUZTOCK errebolta baketsua antolatu du, eta urrirako mobilizazio handi bat ari dira prestatzen. 

  • Herritarrenganako begirune eza. Bileran hartu ez izanak eta eztabaida irekitzeari ezezkoa ematea herritarrenganako begirune eza adierazten duela uste dugu. Aurreko PIRUGa ez bada egikarituko azkenean, eta proiektua aldatu egin bada, derrigorrezkoa da legalki eta beharrezkoa politikoki gizartearen parte-hartzea. Beraz, ez da bidezkoa lizitazioa martxan jartzea.
  • Demokrazia ordezkagarriaren porrota. Gizarte kohesioa bilatu beharrean, irabazle eta galtzaileen gatazka sustatu da. 14 urte pasa dira PIRUGak jartzen duena egikaritu gabe, baina orain ez dute beste 6 hilabete “galdu” nahi herritarrek bultzatutako akordio bat lortzeko.
  • Aldundiko gobernuaren jarrera ahula. Lizitazioarekin aurrera egitea eztabaida bat ireki aurretik posizio ahula erakusten duela iruditzen zaigu. Eztabaida ez badute zabaltzen, emaitza beraiek nahi ez dutena izango dela badakitelako da.
  • Aldundiak aipatzen duen gehiengo demokratikoa eztabaidagarria da, eta ezin du aurrez aurre jarri herritarrek parte-hartzeko duten eskubidearekin kontrajarri.
    • Lehiaketara aurkezten duten proiektua ez da eztabaidatu eta onartua izan Batzar Nagusietan.
    • Egun erraustegia lizitatzea sustatzen duten alderdiek ez zuten proiektu honen apustu argia egiten Batzar Nagusietako 2015eko hauteskundeetan.
    • Zenbakietara bagoaz, 556.038 gipuzkoarren erroldatik 195.134ek (%35,09) ez zuten bozkatu, eta aldundiko gobernuan dauden alderdiei 171.979ek bozkatu zieten. Azken hauek erroldaren %30a osatzen dute gutxi gora behera.
    • Ez da zilegi alderdiek beraien boto-emaileak gatibu edukitzea.
    • Osasunarekin lotutako kontu guztietan informatutako baimena eduki behar dute. Hau da, erraustegiak osasunarengan izan ditzakeen eraginei buruzko informazio guztia jakiteko eskubidea dugu.
    • Osasun edo gure seme-alaben segurtasun kontuetan gu gara arduradunak, eta inork ez gaitu ordezkatzen.
    • Ahaldun Nagusiak 2015eko hauteskunde kanpainan “Gipuzkoa gobernatzeko era berritzeko apustua” egin zuen, eztabaida prozesuei aipamen zuzena eginez.
    • Ze legitimazio zuten Atez Atekoa jarri edo ez erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan jartzeko hainbat herrietako alderdi eta herritarrek? Guztia. Eta zergatik orain ez?

_XT10374

GURASOSek hondakinen gaiari irtenbidea emateko guztion arteko kontsentsua lortzea behar dela uste du, gipuzkoar guztion eta modu berezian haurren osasuna lehenetsiko duen akordioa.

Hondakinen kudeaketari buruzko gatazka batetik gatazka demokratiko batera pasa gara. Kudeaketa horri buruzko iritzi bat edo beste izan, gizartea matxinatu egin behar da bere hitza duela argi uzteko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s