GURASOSek ekimen juridikoa jarri du martxan

p1040629-1
Joseba belaustegi eta Joxe Mari Izeta, gaurko prentsaurrekoan.

GuraSOSek gaur abian jarritako ekimen juridikoaren bitartez, Foru Aldundiak hurrengo GHHKPOren (Hiri Hondakinen Kudeaketa Plan Orokorra) bitartez martxan jarri nahi zuen parte-hartze prozesua zabalduko du, erraustegia egin edo ez erabakia ere bertan hartuz.

EKIMEN JURIDIKO HONEK ERRAUSTEGIAREN OBREN LIZITAZIOAREN SUSPENTSIO AUTOMATIKOA DAKAR, ETA DIPUTAZIOAK HILABETEKO EPEAN ERABAKI BEHARKO DU.

GuraSOS ez da erraustegiaren aurkako mugimendu gisa definitzen. Bai eskatzen duela irtenbide hori alde batera uztea, baina bere planteamendu propioan eta ez frentistan oinarrituz.

GuraSOS hondakinen kudeaketari buruz iritzi eta ideologia askotarikoak dituzten ama eta aitek egindako diagnostiko komun batetik sortu zen. Zentzu horretan, ez dugu defendatzen gai horren gaineko aukera zehatzik. Kezka natural eta bakar batek batzen gaitu: inork ondoan nahi ez duen azpiegitura batek gure seme-alaben osasunarengan izan dezakeen eraginak, inork ezin baitu bere kaltegabetasuna bermatu. Seme-alaben, iloben eta bilobeganako erantzukizunak batzen gaitu.

Gauza jakina da gaia erabat politizatuta eta polarizatuta dagoela, eta gatazka batean bihurtu dela, guda batean. Egoera horretatik ateratzea beharrezkoa dela deritzogu, eta helburu argi batekin elkartu gara: gaia despolitizatu, gizarteratu, berbideratu eta guztiok batera osasunaren alde adostea. Liskar egoera batetik arazoaren irtenbide adostura pasatzen lagundu nahi dugu. Gainera, desiragarri izateaz gain, posible dela uste dugu. Irtenbidea zera da: gaia despolitizatzea, eztabaida sozializatzea, eta hortik, irtenbide partekatua bilatzea.

Garaiz gaude, badago sentikortasun sozial bistako bat, eta nahikunde sozial aski zabala eta maioritarioa ere, grinarik gabe eta soseguz eztabaidatzeko, liskar politikotik at, gaurdaino gertatu den muturreko politizazio eta gatazka-giroa gainditurik.

GuraSOS elkarte gisa eratu da erraustegia eraikitzeko aukeraz eta komenientziaz eztabaida sustatzeko, eta erraustegiarekiko irtenbide adostu alternatibo bat bultzatzeko ingurumen eta osasunarekiko begirunez jokatuko duena. Uste dugu ez garela okertzen esaten badugu deiadar bat dagoela IRTENBIDE ELKARRIZKETATUAREN aldekoa, aurrez DESPOLITIZAZIO eta eztabaidaren GIZARTERATZEAren faseti igaro ondotik, hartara Gipuzkoako gizartea igaro dadin gatazka eta zatiketatik AKORDIO girora, non osasuna lehenetsiko den eta herritarren segurtasuna interes ekonomiko eta boroka politiko ororen gainetik.

GURASOS konbentzituta dago hondakinen arazoarentzako irtenbiderik egokiena zera dela: denon artean onartutako eta adostuta irtenbidea, bai ala bai lortu behar den kontsentsu zabalean oinarritua, eta lehentasuna gipuzkoarren osasunari eta bereziki haurrenari emango diona, interes politiko eta ekonomikoen gainetik.

_XT15921

BI HILABETEKO ETENGABEKO JARDUNA

GURASOS sortu zenetik bi hilabete ez dira pasa, baina bere jarduna eta gizartean izan duen erantzuna nabarmenak izan dira.

  • Maiatzaren 21ean Orona–Ideo-n dibulgazio zientifiko eta gizarte-elkarrizketarako jardunaldia antolatu zuen osasun-, hezkuntza- eta gizarte-foroekin. 300 lagun baino gehiagok hartu zuen parte eta gizarte-erreferentzia ukaezin bihurtu da.
  • Gurasosek badu web gunea eta hura ere erreferentzia, erkatze- eta informazio-iturri bihurtu da, 35.000 ikustatze baino gehiagorekin.
  • Manifestu bat argitaratu du elkarteak aurkeztu zen egunean, eta 15.000 atxikimendutik gora jaso ditu dagoeneko, eta Lasarte-Oriako notarioarenean gordailutu dira, haien eduki, kopuru eta errealitateaz akta fede-emailea jasoaz; 2016. zenbakiko Protokoloan gorde dira. Manifestua bideoan grabatu da. Euskarazko bertsioak bakarrik 11.000 jaitsiera izan ditu Youtuben. Gaztelaniaz ere argitaratu da, eta laster frantsesez, ingelesez eta italieraz plazaratuko dugu.
  • Joan den ekainaren 19an, GURASOSek gizarte-mobilizazio batera deitu zuen, Familia- eta Gizarte-babeserako Hesia esan zaiona, honako goiburu honekin: Gure seme-alaben osasuna arriskuan? Inolaz ere ez!, eta ehunka familia eta milaka lagun elkartu zituen Kontxako pasealekuan.

Abian jarritako ekimenen eta lortutako kopuruen argitan, autoatseginean erortzeko batere beldurrik gabe, esan liteke gizarte-harrera ona izan duela GURASOSek egoerari buruz egindako irakurketak eta diagnostikoak, eta horren arrazoia gure ekimenen aziertuan baino gehiago gipuzkoar gizartearen sentimendua entzuten eta irakurtzen jakitean dago.

_XT10374
EKIMEN JURIDIKOAREN AURREKARIAK

GURASOS elkarte gisa legez 2016ko maiatzaren 7an eratu zen Lasarte-Oria herrian, erraustegia eraikitzeko egokitasun eta komenientziaz eztabaida bultzatzeko xedez.

Elkartea jada eraturik, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen Hondakinen Kudeaketarako Plan Integrala onartu baino lehen parte-hartze prozesua bultzatuko zuela, nahiz eta baztertzen zuen deliberazio prozesu horren mendean uztea Donostiako erraustegia (Zubieta) eraikitzeko edo ez eraikitzeko erabakia. Parte-hartze prozesua hasteko epea ekaina-uztaila izango zela adierazi zuten, prozeduran zein elkartek hartuko zuten parte zehazte aldera, eta prozesua bera irail-urrian egingo zela. Ikus daitekeen bezala, epe luzaezinak eta elkarren hurrekoak dira, gainera uda garaikoak.

Paraleloki, foru-arduradunek aditzera eman dute aipatutako instalazioaren eraikuntza eta emakidarako lizitazioari ekiteko izapideak hasiko dituztela ekainaren azken aldera. Aurrerago, uztailera atzeratu dute epea, gehiago zehaztu gabe. Gainera, modu generikoan, gehiago zehaztu gabe, jakinarazi dute hasierako proiektua birneurriratu egingo dela eta aurreikusitako kudeaketa zuzena aldatu egingo dela ekimen pribatuari leku eginez.

Zirkunstantzia horiek kontuan, GURASOSek erabaki zuen berehala partaidetzarako Herritar Elkarteen Foru Erregistroan izena ematea. Ekainaren 16an aurkeztu zuen Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean inskripzio eskaria aipatutako Foru Erregistroan.

_XT16003
EKIMEN JURIDIKO-POLITIKOAREN MOTIBAZIOA

GURASOSen iritzian, baldin eta hiri-hondakin solidoen gainean abian jarri nahi den edozein parte-hartze prozesuk bere xedetik erraustegia eraikitzeko edo ez eraikitzeko erabakia baztertzen badu, EZ DIO ERANTZUTEN GIPUZKOARRAK ESKATZEN ARI DIRENARI, eta hortaz, alde batera uzten du gizarteak duen funtsezko eskubidea berari eragiten dioten erabaki publiko garrantzitsuetan parte hartzeko.

Eskaeraren LEGITIMAZIO DEMOKRATIKOA alegatzen dugu: HERRITARREK GAI PUBLIKOETAN ZUZENEAN PARTE HARTZEKO DUEN GIZA ESKUBIDEA ESKUBIDE UNIBERTSALA DA.

Azkenaldi honetan, demokrazia ordezkatzailetik sortutako erakundeen osagarri izateko herritarren partaidetzarako modu zuzenak bultzatzeko premia nabarmen gelditzen ari da erakunde eta foro nazional eta nazioarteko garrantzitsuenetan, eta haiek jasotzen dira gure testu juridiko funtsezkoenetan, gure gizarteen izaera demokratikoa sakonduz. Berrien eta berritzaileenen artean honako hauek ekarri behar dira gogora: Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna, 2001eko uztailaren 25eko «Europar Gobernantza» deritzan Liburu Zurian jasotako hausnarketak, eta haien ondotik etorri diren lanak, eta 2001eko abenduaren 6ko Europar Kontseiluko Ministro Batzordearen Gomendioa, herritarren parte hartzeari buruzkoa tokiko bizitza publikoan [Rec(2001)19].

Ez diogu guk hori, baizik eta herritarren partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 Foru Arauak, arrazoien azalpenean.

Aurreko GHHKPOren (Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko plan orokorra: 2002-2016) iraunaldia amaitu denez, hurrengo plana izapidetzen hasi da foru erakundea, zehazki ingurumenaren gaineko ebaluazio estrategikoaren fasean dago, honen aurrekoan aurreikusia zegoen erraustegiaren eraikuntza gauzatu ez dela.

Horregatik, GHHKPO berriak berriro-berrirotik hartu beharko du azpiegitura honen egokitasun eta premiaz erabakia, eta ezingo du adierazi erabaki hori aurreko planean hartu zela; izan ere, botere publikoak erabat aske dira egungo zirkunstantziei egokituriko erabakirik onena hartzeko, aurreikuspena gauzatu ez denez, eta zirkunstantziak aldatu direnez ordutik hona, eta, dudarik gabe, gizarteak gai horretaz EZTABAIDATZEKO ESKUBIDE LEGITIMOA DU.

Ez du batere zentzurik administrazio-izapideak bizkortzeak instalazioaren eraikuntzaren lizitazioa aurreko GHHKPOa iraungi baino lehen egin dadin, noiz eta jada plan berriaren hausnartze fasean abiatuak daudenean. Asmo hori gauzatzea arduragabekeria izango litzateke; gizarteak ez luke ulertuko eta gizarte eztabaida saihesteko maniobratzat hartuko litzateke.

Gizarte moderno eta demokratikoan ezin zaio gizarteari ukatu gai publikoetan zuzenean parte hartzeko eskubidea, hark hala eskatzen duenean. Are gutxiago lege eta araudi bideak badirenean xede hori betetzeko.

Konbentzituta gaude foru arduradunek ez diotela ostu nahi gizarteari eztabaidatzeko eta eraikitzeko edo ez eraikitzeko erabakian parte hartzeko eskubidea, eta horregatik egiten dugu eskari hau, aintzat hartua izango delako konbentzimendu osoan.

_XP13491
ESKAERAREN OINARRI JURIDIKOAK

Herritarren partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 Foru Arauak herritarrek bizitza publikoan parte hartzeko duten eskubidea bultzatu eta bermatu nahi du, zehazki Gipuzkoako Lurralde Historikoari eragiten dioten politika publikoetan. Arauak aurreikusten dituen tresnen artean honako hau dago: “lurralde historikoko edozein udalerritako pertsona egoiliarrek partaidetza prozesuak abian jartzeko eskaria egiteko eskubidea.”

Zehazki partaidetzako hausnartze-prozesuaren muina EZTABAIDA PUBLIKOA da, eta hori foru eskumenekoa den politika publiko jakin baten administrazioko erabaki prozedura batera biltzen da.

Nor gaitzen du foru arautegiak partaidetza-ekimena baliatzeko? Besteak beste, gaiarengatik interesatuta dauden herritar elkarteak. GuraSOS elkarte gisa eratu da erraustegia eraikitzeko aukeraz eta komenientziaz eztabaida sustatzeko, eta erraustegiarekiko irtenbide adostu alternatibo bat bultzatzeko ingurumen eta osasunarekiko begirunez jokatuko duena. 2016ko ekainaren 16an inskribatzeko eskaria egin zuen Herritar Entitateen Foru Erregistroan herritar entitate interesdun gisa parte-hartzeko.

Hartzeko dagoen politika publiko bati buruzko erabaki baten aurrean gaude, ez jada hartuta dagoen erabaki baten aurrean.

Gorago adierazi dugu GHHKPO 2002-2016ren iraunaldia amaitu dela erraustegiaren eraikuntza gauzatu gabe. Edozein planen iraunaldia onarpen-tresnan aurreikusitakoa da, eta hortaz, erabaki hartan gauzatu ez den azpiegiturari buruz dagoen aurreikuspenak ez du batere balio juridikorik. Jada kontua ez da 2002-2016 epealdia moldatzea baizik eta etorkizuna, eta etorkizuna BALDINTZATUGABE dago. Etorkizuneko plangintza eraikuntza bai edo bai premisarekin baldintzatu nahi izateak erabat mugatzen du plangintza berriari buruzko eztabaida, eta gainera ez du arau-babesik batere, izan ere gauzatu ez den aurreikuspen hura iraungi da eta iraunaldia galdu du.

Are gehiago, gaur egun erraustegia ez eraikitzeko aukera erreala egonik, ezin da legez eta demokratikoki baztertu, are gutxiago bere garaian erraustegia eraikitzeko erabakia hartzeko balio izan zuten zirkunstantziak funtsezko eran aldatu direnean. Ez da hau ez lekua eta ez unea gai garrantzizko horretaz aritzeko.

Baina, nolanahi ere, erabakia hartuta dagoela ulertuz gero ere, ekimen hau bidezkoa da 1/2010 FAren 10.3 artikuluan oinarrituz, ezen manu horretan aurreikusten diren eskakizunak betetzen dira: erabakiaren hasierako momentuan aurreikus ezin zitekeen gizarte-garrantzia edota proiektuaren ezaugarriak modu funtsezkoan aldatu direla:

  • Erraustegia eraikitzeko erabakia duela 14 urte hartu zen.
  • Gaur da eguna gauzatu ez dena. Erabaki hura aldatzeko garaiz gabiltza.
  • Aurreko plana onartu zenean (GHHKPO) ez zegoen indarrean 1/2010 FA, hortaz, gizarteak ez zuen aukerarik izan aldez aurretik deliberazio prozesu bat exijitzeko.
  • Europar Batasunaren hondakinen kudeaketari buruzko politika funtsean aldatu da azken 14 urteotan, legedia bera bezala.
  • Gipuzkoarren ohitura eta kontzientzia maila ere bai, hodakinen kudeaketaren gainean.
  • Horrek guztiak GHHKPOn eta Aurrerapen Dokumentuan aurreikusitako hondakin fluxuen aldaketa ekarri du kantitatez eta kualitatez, baina haiei buruzko eztabaidarik ez da egin gizartean; ordea, kontuan hartu dira haiek azpiegiturak birdefinitzeko garaian.
  • Horrek ekarri du azpiegitura birdefinitzeko premia, nahiz eta prozesu hura herritarrei bizkarra emanda eta haien partaidetzarik gabe egin den. Zinez, gizarteak ez du aukerarik izan azpiegitura mantentzearen egokitasunaz edo beste alternatiba baten bideragarritasunaz eztabaidatzeko.
  • Ingurumen Baimen Integratua ere aldatu egin da, izapidea eta dokumentazio justifikatzailea jendaurrean jarri gabe.
  • Elkarte honek haren on-gaitzak bereganatzen dituela uste izan gabe, eta hari buruzko iritzia eman gabe, joan den legegintzaldian GHKo kudeatzaileek CGRG enpresa-taldeak egindako proiektu bat iragarri zuten, non ez zen sartzen erraustegia.
  • Hasiera batean azpiegitura modu zuzenean kudeatzeko asmoa bazegoen, kudeaketa pribatuari ireki zaio atea, horrek dakarren kontrol publikoaren galerarekin eta kudeaketa zuzenak herritarrei eskaintzen dizkien bermeen galerarekin era berean.
  • GHKk tarifa-igoera ikaragarriak iragarri ditu hondakinak kudeatzeko zerbitzuengatik, eta jakina, lurraldeko herritarrei eragingo die. Etorkizunean tasak zein izango diren ez dakigu.
  • Gizarte garrantzi ustegabekoa eta bistakoa itsututa ez dagoen edozein behatzailerentzat. Horretarako aski da azken hilabeteotako prentsa eta hedabideak irakurtzea. Era berean gaurdaino ez da egon eztabaida sozialik era horretako instalazioek osasunari dakarkioketen arriskuaz. Gizarteak mahai gainean jarri du lehentasunak ezartzeko orduan osasunarena, beste aldagai batzuen aurretik, esaterako, aldagai ekonomikoen gainetik.

Esan nahi baita EZ BAT baizik eta Foru Arauak aurreikusitako BI ESKAKIZUNAK betetzen direla deliberazio ekimenak aurrera egin dezan jada erabakita dauden politika publikoen kasuan.

Hori horrela izanik, politika publiko jada erabakitakoaren aurrean gaudela ulerturik ere, nahiz ez gauden horrekin bat, 1/2010 Foru Arauaren 10. artikuluaren 3. paragrafoak SALBUESPEN bat aurreikusten du, baldin eta suposizio batzuk gertatzen badira, eta irizten diogu kasu honetan hala dela :

“Salbuespen gisa, prozeduraren hurrengo faseetan ere deliberaziozko partaidetzarako prozesuak gauzatu ahal izango dira, proiektu edo politika publiko jakin batek, tramitazioan zehar, hasieran aurreikusi gabeko garrantzia bereganatu duenean, edo horren ezaugarriak sakonean aldatu direnean.”

Azken buruan, dena egongo da botere publikoek duten kalitate demokratikoaren baitan, haien borondate politikoan, zeren bistan dago gizarteak, eta haren parte gisa orain eskatzaile direnek eskubidea dutela partaidetzazko tresna hori eskuratzeko eta legitimitate demokratikoa dutela hala exijitzeko.

JoxeMariIzeta-ekimen-jurudikoa-tramitea
Joxe Mari Izeta, GURASOSeko lehendakaria, ekimen juridikoa Aldundian bideratzeko unean.

LIZITAZIO PROZESUA BERTAN BEHERA UZTEA

1/2010 FA 15.3 artikuluan 10.3, 13.3 eta 16.4 artikuluekin erlazioan xedatzen denari jarraiki, ekimen honek eragin etenarazle automatikoa duela azken erabakia baldintzatzen duen edozein jarduketarekiko. Zehazki bidezkoa da etetea Donostiako (Zubieta) erraustegiaren edo Hiri Hondakin Solidoen balorizazio energetikoaren planta eraikitzeko eta kudeatzeko proiektuaren lizitazio prozedura.

Erabakia nahitaezkoa da Arauaren arabera, eta dudarik gabe jokoan dauden oinarrizko eskubideekin bat, zeren administrazio prozedura jarraitzeak partaidetza-prozesua eta azken erabakia baldintzatzeaz gain, eragotziko luke materialki ekimen hau eskatu dugun eran gauzatzea.

Adierazitako eran aurrera eraman dadin partaidetzazko gizarte eztabaida etetea ez da soilik legezko betebeharra baizik eta premia bat edo sine qua non baldintza bat, hark bere xedea irits dezan.

PARTAIDETZAZKO DELIBERAZIO PROZESUAREN EZAUGARRIAK

GuraSOSek partaidetzazko deliberazio prozesuak honako ezaugarria hauek izan ditzan proposatu du bere eskarian:

  • a) Akordio sozial eta politikoa bilatzea. Gure diagnostikoa garbia da: gizartea nazkatua dago hainbeste liskar eta tentsioz, eta arazo honen aurrean AKORDIO HANDI BAT nahi du.
  • b) Koiuntura ere bikaina da, ze hiri-hondakinak kudeatzeko plan berria onartu behar da. Partaidetza-prozesua plan berria onartu baino lehen egin behar da, eta horretarako ez du egon behar ez baldintzatzailerik eta ez mugatzailerik aipatutako akordioa lortzeko, 1/2010 Foru Arauko 16.3 artikuluan aurreikusitako esparruaren barruan.
  • c) Eztabaidak lasaia, heldua, sakona, grinagabea eta proaktiboa izan behar du. Akordioaren beharra barneratzeak eta partekatzeak lagunduko du horretan.
  • d) Laguntzeko eta lana errazteko eginkizuna. Gizarteak lagundu, sustatu, bultzatu eta erraztu egin behar du akordio handi hori, adostasun hori. Horretarako protagonismo ukaezina izan behar du lehen fase honetan. Horretarako Jarraipen Batzorde bat sortzea proposatzen dugu foru-ordezkari eta gizarte-ordezkariez osatua, zeinek bere zereginen artean izango duen deliberazio prozesuaren eta ondorengo jarraipenaren diseinua adostea.

_XP13464

INIZIATIBAREN EMAITZEN GAINEKO ITXAROPENA

GuraSOSek konfiantza osoa du Aldundiko arduradunengan, eta ziur dago bere eskaera onartua izango dela. GuraSOSek ez du inongo momentutan epaitu edo kritikatu Aldundiko arduradunek erraustegiaren azpiegiturari buruz daukaten gaur egungo iritzia. Ez du zalantzan jartzen euren borondate ona eta erantzukizuna orokorrean gipuzkoarren eta zehazki haurren osasunarekiko. Era berean, ez du zalantzan jartzen alderdi politikoen borondate ona.

GuraSOSen iritziz, gaur egungo zirinbolo honetatik ateratzeko erantzukizuna DENONA da. DENON ahalegina aterako gaitu bertatik. GURASOSek argi dauka hondakinen kudeaketaren arazoarentzako irtenbide onenaz ezin dela hitz egin, baizik eta denon artean onartutako eta adostutako irtenbideaz. Bai ala bai lortu beharreko adostasuna da, orokorrean gipuzkoarren, eta zehazki haurren, osasuna lehenetsiz, interés politiko eta ekonomikoen gainetik

Antzua irizten diogu soilik teknikoki eta ekonomikoki eztabaidatzeari Gipuzkoako hondakinen kudeaketa sistema onena zein den. Sistema horietako inork ez du balioko eta ez da ona eta eraginkorra izango, teknikoki erabat babestua etorri arren, edota guztiz banguardista izanagatik, baldin eta guztiok onarturiko sistema ez bada. Horixe da azken urteotako bilakaeratik ateratzen dugun oinarrizko irakaspena.

DENEK euren hasierako jarrerak uzteko garaia da, euren posizioak defendatzen uzteko unea. Eta HAUSNAR dezatela, GIZARTEARI BEGIRATUZ, ez beraien alderdiko interesei. Garaia da DENEK zera uler dezaten: EZ DAUKATELA ARRAZOIRIK beraien irtenbidea ez badu GIZARTE OSOAK partekatzen eta bere egiten.

Ziur gaude ARDURADUN POLITIKO GUZTIAK egoerari erantzuteko mailan egongo direla. Hausnarketa sakon eta lasai baten ondoren, konturatuko dira ongi bideratutako ekimen juridiko bati erantzun beharra daukatela. Ezin dutela diotela eztabaida soziala bati aterik itxi. Jakin behar dute hondakinen kudeaketari lotutako akordioa ez dela beraien irtenbidea izango, DENEN ARTEAN LORTUTAKO irtenbidea baizik.

GURASOSi ez zaio burutik pasa ere egiten Diputazioak bere eskaera ukatuko duenik.
Foru arduradunek aitortu beharra dute orain tresna hori badagoela eta ezin dutela ez murriztu eta ez mugatu erraustegiaren eraikuntzaren gaineko erabakia hartzerik ez izateraino. Asmo horrek ez du zilegitasun demokratikorik eta lege-babesik ere ez. Baina batez ere despotismo ilustratuaren egintza bat izango litzateke. “Populuagatik baina Populurik gabe”. Batzar Nagusiek aurreztu zezaketen Foru Araua onartzeko eta aldarrikatzeko lana, gero arau horrek bultzaturiko partaidetzazko eztabaida soziala eragozten denean Batzar Nagusietan dagoen gehiengo politikoan oinarrituriko politikak bultzatuz.

Ildo honetan, ordezkari politikoek Batzar Orokorretan erabakia jada hartu zutelako baieztapenek nahasten dute gizartea. Honek galdetzen dio bere buruari ea partaidetzaren Foru Araua foru erakundearen apustu egiatia den ala ez.

Gainera, hauteskunde-emaitza eta ingurumenari eta osasunari eragin diezaioketen proiektuei buruzko paralelismoak egitea gutxienez begirune gabea da, zeren herritarrek izan ditzakete botoa eman dieten alderdiek modu gutxi-asko ofizialean plazaratuak dituzten postulatuetatik urrun dauden irizpide pertsonalak, eta haiekiko begirunerik ez izatea da paralelismo hori egitea.

Osasun-kontuetan ez du balio besteek erabakitzea gure eta gure seme-alaben ordez. Ezagutu, iritzia eman eta zuzenean parte hartu nahi dugu. Nahi dugu zeinahi oniritzi INFORMATUA izatea, zuzenean eragiten digun gai honetan zuzenean parte hartu nahi dugu, batez ere gure seme-alabei eragiten dienez gero, eta haien gaineko guraso-ahala eta azken erantzukizuna dugunez gero.
Garaiz gabiltza, gizartea sentsibilizatuta dago. Lasaitasunez, heldutasunez, grinarik gabe, liskar politikorik gabe, gatazkak gaindituz eta gaiak gaur egun arte bizitu duen politizaziotik ateraz eztabaidatzeko desio sozial hedatua eta handia dago.

Azkenik, GURASOSek Dpiutazioarekin eta Batzar Nagusietako alderdi politikoekin elkartzeko eskaera egingo du.

_XT10533

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s