Erraustegiaren inguruko parte-hartzea bideratu dezakeen ekimena bultzatuko du GuraSOSek

GuraSOS taldeak, Donostian egitekoak diren erraustegiak beraien seme-alabengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak erraustegiari buruzko benetako parte-hartze prozesua irekitzeko asmoz ekimen juridiko bat martxan jarriko dutela adierazi du.

Uztailaren 8ko hiritar parte-hartzearen 1/2010 Arau Foralak, bizitza publikoan hiritarren parte-hartzearen oinarrizko parte-hartzea bultzatu nahi du. Arau honek jasotzen dituen tresnen artean “pertsona egoiliar eta hiritar erakundeen prozesu parte-hartzaileak irekitzeko proposatzeko eskubidea aurkitzen da”.

Parte-hartze deliberamendu hau hauxe da: eztabaida publiko bat da, foru konpetentzia baten politika publiko zehatz baten erabaki administratibo baten prozedurari gehitzen zaiona. Prozesu hauek, logikaz, prozedimenduaren hastapen fasean egiten dira (1/2010 Arau Foralaren 10. Artikuluko 2. atala).

Arau honen 3. atalak, ordea,  SALBUESPEN bat jasotzen du suposizio multzo bat ematen den kasuetan. Kasu honetan ematen direla uste dugu: “Modu ezohikoan, partehartze prozesu deliberatiboak egin ahal izango dira prozedimenduaren ondorengo faseetan proiektua edo politika publikoak bere tramitazioan ustekabeko garrantzia hartu badu edo bere ezaugarriak modu funtsezkoan aldatu badira”.

Nor da gai legalki parte-hartze ekimen hau gauzatzeko? Besteen artean, gaian interesatuta dauden erakunde hiritarrak.

20160613 1223www
Nilson Olivares eta Joxe Mari Izeta, GuraSOSeko kideak, prentsaurrekoaren une batean.

GURASOS elkarte bihurtu da erraustegia eraikitzearen inguruko eztabaida eta errausketari adostutako irtenbide bat sustatzeko, ingurugiroa eta osasunarekin adeitsua izango dena.

Aste honetan bertan GURASOSek izena emango du Hiritar Erakundeen Erregistro Foralean interesdun hiritar erakunde bezala. Bestetik, partehartze prozesua erraustegia eraiki ala ez erabakiari zabaltzea bideratu dezakeen ekimen juridikoa aurrera eramango du.

Erraustegia eraikitzeko erabakia 1/2010 Arau Foralaren onarpena baino lehen hartu zen. Ondoren, Foru Aldundiak erraustegia eraikitzearen erabakian atzera egin zuen. Orain berriro eraikitzeko ideia aktibatu du, PIGRUGaren (Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos de Gipuzkoa (PIGRUG) amaierarekin (2002-2016).

Duela gutxi Foru Aldundiak parte-hartze prozesu baten berri eman du hurrengo PIGRUGaren onarpenaren aurretik. Baina bertan ez da aurreikusten erraustegia egin edo ez egitearen erabakiaren eztabaida egitea.

Erraustegia eraikitzea edo ez eztabaida kanpoan uzten duen parte-hartze prozesuak EZ DIO ERANTZUTEN GIPUZKOAKO GIZARTEAK ESKATZEN ARI DENARI eta gizarteak ez daki beragan eragina duten erabaki publikoetan parte-hartzeko eskubidea duela.

INFORMAZIOA, KONTRASTEA, EZTABAIDA eta ELKARRIZKETA nahi dugulako, gai honi lotutako aukera legala aktibatuko dugu.

Arau orokorra hilabeteko epean Foru Aldundiak ekimen mota hau ebaztea da. Baina Arau Foralaren 10.3 artikuluaren kasuan, Hiritar Partehartzearen Komisio Foralak erabakiko du onartzen duen edo ez. Komisio honen lehendakaritza Ahaldun Nagusiaren Kabineteburuak eta Gobernu Foralaren sail guztien ordezkaritza banak dauka.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s