“Haurren Babeserako Familia eta Gizarte Hesia” igande honetan

_XT19099

GuraSOS taldeak, Donostian egitekoak diren erraustegiak beraien seme-alabengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak “Haurren babeserako familia eta gizarte hesia” ekimena antolatu du igande honetan, ekainaren 19an Donostian, eta bertara etortzeko deia egiten du. Ekimen honek euskal gizarteko aurpegi ezagun askoren babesa jaso du. 

GuraSOS aita-ama, aitona-amona, izeba-osaba eta familia- mugimendu apolitikoa da, Donostian (Zubietan) egitekoak diren erraustegiak gure seme alaben osasunean izango duen eraginagatik kezkatuta gaudenak. Interes politiko edo ekonomikoak albo batera utziz, ideologia eta mundu ezberdinetako kideen elkarlan eta auzolanetik sortu da GuraSOS, eta gure seme-alaben osasuna babesteak batzen gaitu.

Ez dugu beraien osasunaren aurkako inolako arriskurik onartzen. Horregatik, eta gaur egun instalazio mota hauen kaltegabetasunaren bermerik ez dagoenez, proiektu hau alde batera uztea eskatzen dugu.

“Haurren babeserako Familia eta Gizarte Hesia” igandean Donostian 

Igande honetan, ekainaren 19rako “Haurren babeserako familia eta gizarte hesia” deitu dugu Donostian, eta bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu familia eta herritar guztiak.

Erraustegiaren eragin-eremuaren baitan (ingurugiro baimenak zehaztu duen 30 kilometroko diametroak) 201 ikastetxe daude, eta bertan 69.119 ikaslek ikasten dute. Horietaz gain, beste 10.000 unibertsitario ere aurkitzen dira bertan. Ikusi mapa.

Gizarteak orokorrean eta familiek modu berezian keinu bat egin dezagun nahi dugu. Agintariei mezu argia bidali nahi diegu: interes ekonomiko eta politikoen gainetik gure seme-alaben osasuna lehenestea nahi dugu. Haur eta gazteen osasuna kalteberena da mota honetako instalazioek isurtzen dituzten substantzia toxikoen kutsaduraren aurrean. Gure haur eta gazteak babestu nahi ditugu, osasunaren gainetik ez dagoelako ezer. Horregatik, kasu honetan prebentzio eta babes printzipioak aplikatzea eskatzen dugu eta ondorioz, erraustegiaren proiektua alde batera uztea.

Hesia ekainaren 19ko eguerdiko 12etan abiatuko da Antiguoko tuneletik, Kontxako pasealekuaren barrena, Alderdi Ederreraino, familiak bata bestearen atzetik, desfile moduan. Eta amaieran ekitaldi txiki bat egingo dugu.

Familia hesirako KARTELA www.gurasos.org web-gunean dago: inprimatu eta jarri ezazu zure herrian, ikastetxean, lantokian, tabernetan… Donostiako badia bete behar dugu!

Ekitaldi honetara modu berezian jantzita etortzea eskatzen dizuegu. GURASOSen logoa irudikatu nahi dugu. Nagusiak eta seme-alaba zaharrenak beltzez eta seme-alaba bakarrak eta txikienak txuriz jantzita. Haurrak, gainera, babes moduan zapi gorria eramango dute maskara moduan.

_XT19064

Babes hesi honi bere atxikimendua eman diote gizarteko hainbat aurpegi ezagunek:

_XT19107

  • Agirre, Ramon (Aktorea)
  • Agirretxe, Imanol (Futbol jokalaria)
  • Agirrezaldegi, Ainhoa (Bertsolaria)
  • Agote, Xabi (Albaola Fundazioko lehendakaria)
  • Aierbe, Ainhoa (Aktorea)
  • Aizpurua, Mertxe (Kazetaria)
  • Akizu, Xabi (Biolur)
  • Alustiza, Martin (Pilotaria)
  • Andonegi, Tessa (Antzerkigilea)
  • Amurua, Edorta (Musikaria)
  • Aranzabal, Fausti (Kresala dantza)
  • Aristegi, Maite Atxikimendua
  • Arkarazo, Kaki (Musikaria)
  • Arnedo, Naiara (Aktorea)
  • Arrazola, Agus (Antzerkilaria)
  • Arregui, Juanjo (Euskadiko Emakumeen Futboleko Selekzioa)
  • Arrieta, Yolanada (Idazlea)
  • Arrillaga, Esteban (Director técnico federación vasca de Judo)
  • Artola, Iñaki (Pilotaria)
  • Astarzola, Mikel (Txirrindularia)
  • Azpiazu, Ainara AXPI (Marrazkilaria)
  • Azurmendi, Ander (Aktorea)
  • Balerdi, Eneko (Dantzaria)
  • Beloki, Eleuterio jauregi (Panderojolea)
  • Beobide, Olatz (Aktorea)
  • Berasategi, Juanba (Zine zuzendaria)
  • Calo, Teresa (Aktorea)
  • Camarero, Xabi (Musikaria)
  • Díez, Laura (Argazkilaria)
  • Egaña, Andoni (Bertsolaria)
  • Elorrieta, Eñaut (Musikaria)
  • Errasti, Iñaki (Arraunlaria)
  • Errasti, Kepa (Antzerkigilea)
  • Errekondo, Jakoba (Paisajista, ingeniari agronomoa)
  • Etxeberria, Alazne (Aktorea)
  • Ferrer, Mariano (Kazetaria)
  • Fresnedo, Lierni (UR teatroa)
  • Gabarain, Ane (Aktorea)
  • Gantxegi, Eñaut (Aktorea)
  • Goikoetxea, Enara (Zine zuzendaria)
  • Goikoetxea, Iker (Paisajista)
  • Gorriti, Juan (Eskultorea)
  • Hernandez, Asier (Aktorea)
  • Imuntzo, Juan Ramon Azpitarte (Trikitilaria)
  • Iparragirre, Iraia (Futbol jokalaria)
  • Irastorza, Iñake (Aktorea)
  • Irazustabarrena, Jon (Futbol jokalaria)
  • Irizar, Markel (Txirrindularia)
  • Iruretagoiena, Ander (Aktorea)
  • Korta, Jose Luis (arraunlaria)
  • Larratxe, Joseba (Marrazkilaria)
  • Lertxundi, Napoleon (Saizar sagardotegia)
  • Lopetegi, Jexus Mari (Musikaria)
  • Markez, Mikel (Musikaria)
  • Martin, Jon (Bertsolaria)
  • Martin, Miguel Angel (Presidente del club de judo de Usurbil)
  • Mujika, Amagoia (Kazetaria)
  • Munarriz, Fermin (Kazetaria)
  • Muniain, Asier (Surflaria)
  • Naudó, Edi (Antzerkilaria, eszenografoa)
  • Odriozola, Lurdes (Historialaria)
  • Olaizaola, Aimar (Pilotaria)
  • Ortega, Ainara (Aktorea)
  • Otxoa, Gorka (Aktorea)
  • Porras, Haritz (Aktorea)
  • Rodriguez Fito (Irakasle-idazlea)
  • Sarasola, Beñat (Idazlea)
  • Sarriugarte, Danele (Idazlea)
  • Segurola, Iñigo (Paisajista)
  • Solano, Xabier (Musikaria)
  • Tapia Alejandro (Margolaria)
  • Tapia, Joseba (Musikaria)
  • Tello, Alex (Aktorea)
  • Ubeda, Ima (Musikaria)
  • Urdermount kolaktiboa (Antzerkia)
  • Urretabizkaia, Dorleta (Aktorea)
  • Zabala, Pello (Eguraldi-gizona)
  • Zabalegi, Maider (Musikaria)
  • Zabaleta, Iñaki (Kazetari-idazlea)
  • Vasallo, Diego (Musikaria)
  • Xamardo, Nikolas (filologoa)
  • Zabaleta, Asier (Koreografo, dantzaria)
  • Zabaleta, Iñaki (Unibertsitateko irakaslea)
  • Zaldieroa (Marrazkilaria)
  • Zubeldia, haimar (Txirrindularia)
  • Zumeta, Joxe Luis (Margolaria)
Advertisements

3 thoughts on ““Haurren Babeserako Familia eta Gizarte Hesia” igande honetan

  1. No quiero que como recuerdo de mi paso por la vida quede que yo fui una de las culpables de la Era de la generación de la basura, en todas sus formas, sino como una persona que se preocupó por dejar un mundo mejor al que se encontró, dejando vivir a la Naturaleza ya que ella es mi Madre y la que me da la vida, por tanto, quiero cuidarla todo lo que esté en mi mano y que pueda seguir su curso sin intromisiones que lo único que pretenden es ser tan POBRES que sólo generan dinero.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s