GURASOS: “Pasa gaitezen liskar errealitate batetik adostasun eta kontsentsu errealitate batera”

GURASOSen prentsa-oharra, Donostiako errauskailuaren proiektuaren erlazionatutako azken ekimen et adierazpen politikoen inguruan

Hauxe da GURASOSek gaia bideratzeko egiten duen proposamena: gaia despolitizatu, gizarteratu, birbideratu, eta guztiok batera osasunaren alde adostea. Foru ordezkariei baretze bide bat ireki dezaten eskatzen diote, eta indar politikoei gai honekiko despolitizazio, gizarteratze eta birbideratze prozesuan lagundu dezaten eskatzen diete.

GuraSOS aita-ama, aitona-amona, izeba-osaba mugimendu apolitikoa da, Donostian (Zubietan) egitekoak diren erraustegiak gure seme alaben osasunean izango duen eraginagatik kezkatuta gaudenak.

Interes politiko edo ekonomikoak albo batera utziz, ideologia eta mundu ezberdinetako kideen elkarlanetik sortu da GuraSOS, eta gure seme-alaben osasuna babesteak batzen gaitu.

Ez dugu beraien osasunaren aurkako inolako arriskurik onartzen. Horregatik, eta gaur egun instalazio mota hauen kaltegabetasunaren bermerik ez dagoenez, proiektu hau alde batera uztea eskatzen dugu. Zilegi den kezka eta egonezin hau arinkeriaz hartzea aita-ama hauenganako begirunerik ez izatea dela uste dugu, bai eta inork ondoan eduki nahi ez duen proiektu hau ondoan nahi ez izateagatik alarmistak deitzea ere.

Gai honi dagokion egungo liskar agertokia eutsiezina dela uste dugu. Argi eta garbi gizarte gai bat denaren muturreko politizazioa bizitzen ari gara, hau da, hain pertsonala eta transferiezina den osasunean eragiten duen hondakinen kudeaketarena, hain zuzen ere.

Duela gutxi, Imanol Lasa jaunak, foru bozemaileak, irrati elkarrizketa batean erraustegiak osasunean eragin kaltegarriak izango dituela kontsideratzen dituztenak inolako oinarririk gabe hitz egiten dutela aurpegiratu die.

Adeitasunik gabeko tonu berdinean erraustegiaren eragin hauei buruz kezkatuta agertu diren medikuei esan die mediku titulua ez dela nahikoa gai honen inguruko iritzia emateko, eta ardura hori ikertzaileei eman behar zaiela. Ohar honen bidez gure eskertza helarazi nahi diegu mediku hauei, gai honekin lotutako ikerketa zientifikoak jaso, ikertu eta bertako datuak gizarteratzean egiten ari diren lan ikaragarriagatik. Beraiei esker, gizartea bere osasunerako garrantzitsuak den informazioa jasotzen ari da.

Lasa jaunak, elkarrizketa berean, erraustegiak herritarren osasunarentzat kaltegarria denaren ebidentzia zientifikorik ez dagoela adierazi du. Baina bera ere ez da zientzialaria, politikoa baizik. Zerk legitimatzen du bera medikuei onartzen ez diena esatera?

Beste alde batetik, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu-k errausketaren eraginei buruzko komisio bat sortzeko ekimena aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Gure ustez mediku eta ikertzaileak ekimen politiko hauetan nahastea ez da zilegi. Alderantziz, eztabaida hau despolitizatu eta gizarteari bueltatzea beharrezkoa dela uste dugu.

Gizarteari azpiegitura mota honek sor ditzakeen eraginak ezagutarazteko nahikoa informazio zehatza eta eztabaidatzeko aukera ez zaiola eskaini pentsatzen dugu. Are gehiago eztabaida lasai bat. Horregatik hain zuzen pasa den maiatzaren 21ean GuraSOSek dibulgazio zientifiko eta elkarrizketa sozialerako jardunaldia antolatu zuen Orona-Ideon, gai honi buruzko informazioa jaso, eztabaidatu eta banatzeko helburuarekin. (Jardunaldiko bideoak ikusteko nklikatu hemen).

greendayEUJardunaldi honetara Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua gonbidatu genuen, bai eta Gipuzkoako Osasun Publikoaren Zuzendaritza ere. Sailburuak agenda kontuak direla medio agertzeko ezintasuna adierazi zigun, eta Gipuzkoako Osasun publikoko Zuzendaritzak ordezkari bat bidaliko zutela ziurtatu zigun. Azkenean, Osasun saileko inor ez zen agertu bertara.

Biodonostiko ikertzaile bat etortzeko ahaleginak ere egin genituen. Gipuzkoako Foru Aldundiak institutu honekin kontratua lotuta du erraustegia martxan jarriko balitz osasunaren gaineko eraginari buruzko ikerketa epidemiologiko bat egiteko. Lasa jaunak egin genituen gestio hauen berri izan behar du, eta alde horretatik, bertako inor zergatik etorri ez zen azaltzea estimatuko genuke.

Jardunaldi honetan Fernando Palaciosek parte hartu zuen, CSICeko ikertzaileak (Centro Superior de Investigaciones Científicas). Palaciosek udalerrietako hondakin mota berrien errausketan sortzen diren 20 gai oso arriskutsuak instalazioetan ez direla kontrolatzen adierazi zuen, indarreko arautegiak ez dituelako aurreikusten. Zaharra da arautegia, eta azken aldi honetan ez dela berrikusi adierazi zuen.

Era berean, Palaciosek Europan udal-hondakinen balioztatze energetikoan diharduten instalazioen gaineko argitalpen zientifikoen emaitzen arabera, osasunaren gaineko inpaktuak gertatu ohi direla baieztatu zuen. Hori oinarritzeko Europa eta Ipar Ameriketako unibertsitate eta agentzia publiko desberdinetako ikerketa eta datu andana erabili zituen.

Baina galdera nagusia ez da erraustegiek osasunean eraginak frogatzen dituzten ikerketak dauden edo ez. Galdera nagusia da ea foru arduradunek kontrakoaren ebidentziarik duten. Hau da, erraustegien osasunerako kaltegabetasunaren datuak eta ikerketak badituzte, publiko egin ditzaten eskatzen dugu kontraste, eztabaida eta azterketa publikoa egiteko.

Hamarkada askotan zehar osasun autoritateen ahotik gauza berdina entzun dugu, alegia, ez zela existitzen zantzu zientifikorik erretzea eta minbiziaren artean. Edo amiantoarekin. Gaur egun mingarria da era honetako baieztapenak gogoratzea, baieztapen hauen aztetik saihestu ez diren hildakoak gogoratzea.

_XT16003
Gurasoak, aita-amak eskubide osoa daukagu gure haur eta gaztetxoen osasunagatik kezkatuta egoteko. Horretarako daukagu aita eta amaren titulua; gure haur eta gaztetxoen osasun eta segurtasunari buruz gure iritzia emateko zilegitasun osoa dugu.

Gai hau bideratzeko, GuraSOSek PROPOSAMEN bat helarazi nahi dio gizarteari, bere manifestuan agertzen den bezala:

  1. Gure haurrak eta gaztetxoak babestea.
  2. Gaia despolitizatzea.
  3. Eztabaida gizarteari bueltatzea.
  4. Informazioa zabaltzea. Osasunari dagokion edozein gaietan bezala, gure haurren osasunerako kaltegarri izan daitekeen edozein ekimena onesteko, aurretik informazio nahikoa jaso behar dugu. (consentimiento informado).
  5. Liskar errealitate batetik, adostasun eta kontsentsu errealitate batera pasa nahi dugu, non bermatuko den osasuna arriskuan jarriko ez dela.

Horregatik, gure manifestuan esaten den bezala: OSASUNA GUZTIZ BERMATUTA EZ DAGOELAKO, ETA PREBENTZIO ETA BABES PRINTZIPIOETAN OINARRITUZ, ERRAUSTEGIAREN ASMOA ALDE BATERA UZTEA ESKATZEN DUGU”.
Foru ordezkariei baretze bide bat ireki dezan eskatzen diegu; obren lizitazio prozesuaren abiadura moteltzearekin hasi dadila eta informazio eta deliberamenduzko bide bat irekitzearekin jarraitu dezala, gai honen gainean akordio batera iristeko asmoz.

Indar politikoei gai honekiko despolitizazio, gizarteratze eta birbideratze prozesuan lagundu dezaten eskatzen diegu; ikerketa komisioaren ekimena bertan behera utziz edota birplanteatuz eta eztabaida gizartean eta modu lasai batean eman dadin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s